2019/03/13

Martxoaren 23an, Tafallan Kantuz lau urtaroak



Iparra-Hegoa 2019: Baigorriko laburpena eta laster Seguran

Bideo honetan aurreko martxoaren 9an, Baigorrin ospatutako IPARRA-HEGOA ekimenaren laburpena duzue. Datorren martxoaren 25ean berriz Seguran emango zaio jarraipena ekimenari martxoaren 31an amaitzeko, aurten "Herria josten euskaraz" lelopean.

Usurbilgo Euskal Kantu taldearen 10. urtemuga


Hemen duzue Usurbilgo Euskal Kantu taldetik bidali diguten gutuna eta beren 10. urteurrena dela eta antolatu dituzten ospakizun ekimenen informazioa. Zorionak eta segi aurrera!

2019/03/11

Biarritzeko ARROKA taldeak aurten 40 urte beteko ditu.

1979ko azaroan ARROKA elkartea sortu zuten Biarritzen, beti ere euskal cultura, gure hizkuntza, eta bestelako jardunak garatzea eta sustatzea izan zuten. Dagoeneko 40 urte pasa dira, eta orain arte egindako ibilbidea gogoan hartu eta ospatu behar dute.
Dagoeneko ekimen ezberdinak prestatzen ari dira, tartean bi ekimen hauek:
- Datorren apirilaren 7an, soinujole edo akordeoilarien elkarretaratze bat antolatu dute. Goizeko 10:30ean, Kasion ondoan abiatuko dira kantalasai batekin. Kalez kale ibili ondoren, 14:00etan bazkaria egongo da musikarientzako. Arratsaldean berriz KORRIKA pasa bitartean musikaz girotzeko aukera izango da. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenak jarri harremanetan kontakto honekin: arroka@arroka.org edo telefonoz: 06 34 21 55 38.
- Datorren ekainaren 29an ere ekimen berezia antolatzen ari dira, hala ere, honen inguruko informazio zehatza aurrerago bidaliko dizuegu.

2019/03/05

Zer da kantatzen duguna? Informazio interesgarria Xiberoko Botza irratian

Ba ote dakigu zer edota zeri kantatzen diogun?
Irratsaio interesgarria sortu dute Xiberoko Botzan. Kantuen hitzak aztertu eta horien esanahiak azaleratzen dituzte. Irratsaio horretan kantuen inguruan aditua den Allande Zokarrosen laguntza eta aholkularitza dute.
Astero abesti ezberdinak lantzen dituzte.
Entzun nahi baduzu irratsaioa klikatu lasterbide honetan: KANTORE KRONIKAK ORRO HEBEN 

Korrika edizio guztietako abestiak entzungai


Hemen dituzue entzungai korrikak bere hasieratik gaur arte  izan dituen abestiak guztiak. Urtez urte, abesti bat amaitu eta hurrengo urtekoa  ondoren entzungo duzue.