Otsailaren 24 huntan dugu Tuntuna elkartearen Baionan Kantuz hitzordua, Euskal Museo parrean usaian bezala. Programa airosa xirikordatu daukute baiones kantariek oraikoan ere, kantu berri batekin, Jose Mendiague Uruguaiko hazpandarraren "kantuz" famatua hain zuzen, ainitz euskal kantariek emaiten dutena edo zutena (Martikorena, Mikel Laboa, Benito Lertxundi...) Azken hunen doinuan emana izan daike Baionan, Baionan Kantuzekoen ebanjelioa eta beste hainbat euskaldunena den kantu hori. Oroituz ihauterien garaia dela, "trapu zaharrak" Iparragirrerena ere xaramelatua eta antzerkitua daike, bai eta ere Kenzazpiren "ilargia" ezaguna. Gaineratekoen zerrenda www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus webgunean jada zintzilikatua da. Ez duda orduan eta helduden larunbata arte...
2024/02/23
OTSAILAK 24, USURBILEN KANTUJIRA
USURBILGO EUSKAL KANTU TALDEA, urteko bere lehenengo biran.
Hemen duzue NOAUA aldizkarian kantu taldearen inguruako publikatutako albistea: NOAUA aldizkaria
HURRENGO SAIOAK: Otsailaren 4an, 18.00etan SANTA AGEDA eskean irtengo dira kantuan, Matia-Egurtzegiko bizikidetza etxegunetik abiatuta. Hurrengo KANTUJIRA datorren otsailaren 24an egingo dute, 12.00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.
2024/02/15
2024/02/14
2024/02/13
2024/02/12
2024/02/08
2024/02/01
OTSAILAK 3, KALDEREROAK eta OTSAILAREN 4an, INUDE eta ARTZAINAK Donostian
DONOSTIAKO KALDEREROEN INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: https://www.kaldereroak.com/eu/
Iñudeak eta Artzainak ekimenaren inguruko informazioa hemen:
OTSAILAK 2-13, HARTZARO festibala USTARITZEN. Programa ederra.
Hemen duzue 2022ko HARTZARO festibalaren irudi batzuk. Programa osoa ikusteko sartu webgune honetan: https://herrisoinu.eus/hartzaro-festibala/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)