2014/12/30

Getxon kantujira talde berria, "Itxasargia kantari kanta"

Itxas-Argia kantari kanta

Kantari kanta taldekoak / argazkia UK aldizkaria
Kantari kanta taldekoak / argazkia UK aldizkaria
“Kantu-taldea sortu dugu kantuzaleak batu, ingurukoak alaitu eta gure kultura sustatzeko
Kantu-taldea sortu dute Itxas-Argia kultur elkartean. Talde irekia da, edonork parte har dezake, kantatzen jakin edo ez. Hilean bitan elkartuko dira elkartearen egoitzan, entsegua egiteko, 19:00etan; eta hilean behin, Getxon eta Algortan erakutsiko dute entseguen emaitza, tabernaz taberna. Lau lagunek bultzatu dute ekimena, horien artean dago Patxi Lasa Etxezarreta. Elkarrizketa egin genuen lehen entsegutik egun batzuetara eta badirudi indartsu hasi direla, izan ere, 27 lagun elkartu ziren. Zuzendari lanak egiten ditu Josu Landeta Egurrolak.
«Guztiz irekia da, bakarrik behar dira zaletasuna eta ondo pasatzeko gogoa»

2014/10/13

Urriaren 19an, Kantu Eguna Barakaldon

Barakaldoko Laguntasuna elkarteko kideak KANTU EGUNA antolatu digute Barakaldon, datorren urriaren 19an, igandea. Eguerdiko 12:30ean, Elizateko plazan elkartuko dira talde guztiak, 13:00etatik aurrera berriz kantu saioari hasiera emango zaio, 14:00 eta dantzarako tartea muxikoak dantzatuz, eta 15:00etan herri bazkaria. Bazkaria 14 euro (menua+kafea+pattarra).  Ordainketa egiteko azken eguna urriaren 15a. Sarrera egiteko kontua: 3035 0157 24 1571020400. Animatu eta zorionak Laguntasuna taldeari.  


2014/09/29

Urretxuko kantu-afariko bideo laburra.

Giro ederrean, jendarte ugari artean.. jaiei amiera emateko modu alai bat.. Kantuz!!!

Urriaren 4ean, Kantu Afaria Saran

Sarako kantariak kantu-afaria antolatu digute datorren urriaren 4rako. Lur berri gelan 20:00etatik aurrera afaria eta ondorengo kantuak izango ditugu tarteko.           Bertara joan nahi duzuenok Petit Casinoan dituzue tiketak jasotzeko aukeran, bestela honako telefonora deitu: 06 88 10 74 23. Afaria gehi "zintzur bustitzea" 23 euroko kostea izango dute.                                             Animatu eta zatozte herri eder honetara kantuan!!.

2014/09/12

Irailaren 12an, KANTU AFARIA Legazpin.

 Irailaren 12an, Legazpiko Gernika plazan, gaueko 21:30ean, Kantu Afaria antolatu dute Legazpiko kantuzaleek. Saio honetan Legazpiko Doinua musika eskolako musikarien laguntza izango dute. Kantu saioa laguntzeko, edariak eta ogitartekoak ere izango ditugu eskuratzeko.
Legazpin, Santa Kruz txiki jaiak ospatzen ari dira, eta ekimen ederra dute bertakoak eta gerturatu nahi diren guztiak, euskal kantuez goxatzeko.
Zorionak legazpiar kantuzaleei, eta aurrera!.

I. GOIERRI KANTUZ eguna antolatu dute goierritarrek datorren urriaren 12an.

Datorren urriaren 12an, I. GOIERRI KANTUZ eguna antolatu digute goierriko kantuzaleak. Aurten Beasainen ospatu nahi dute, eta buru-belarri dabiltza antolaketa honetan Beasaingo kantu taldekideak. Goierriko kantuzaleei dei berezia egiten bazaie bertara joateko, ez da ekimen itxia eta beste eskualdetako kantuzaleei irekita dagoen eguna izango da.  Goizean kantujira egingo da Beasaingo kaleetatik; ondoren herri bazkaria pilotalekuan. Ondoren, jaialdi berezi bat prestatzen ari dira, bertan aspaldiko kantari ezagunak parte-hartuko dute (Josu eta Jokin, Ezeiza anaiak, Fernando Unsain, e. a.). Guztien artean, ezagunak diren euskal kantuak abestuko ditugu. EUSKAL TELEBISTAK bere interesa azaldu du jaialdia grabatzeko eta bertan izango ditugu kamarak bertan jasotzen den guztia grabatu eta ondoren telebistan eskaintzeko.                                          Bazkaria: 20 euro. Izena emateko izen-abizenekin batera diru-ordainketa egin zenbaki honetan: 2095  5104  80  9114098452. Kontzeptua GOIERRI KANTUZ eguna. Izena emateko azken eguna irailaren 30ean. Animatu eta ongi etorri GOIERRIRA!!!


2014/09/10

Gernikan Euskal Jaia, eta Urriaren 4an berriz kantuzaleontzako deialdia.

Gernikan ere laster ditugu Euskal Jaiak, eta urriaren 4an, kantuzaleen topagunea izaten den eguna. Urtera ehundako kantuzale biltzen dira bertan, eta aurtengo egitaraua dagoeneko bidali digute Gernikatik. Hamaiketakoa San Fidel ikastolan, Eguerdiko 12:00etan txupinazo Merkurio iturrian eta horrekin batera Kantujiraren hasiera. Elai alai dantza taldea, musika eskolako trikitilari, txistulari eta fanfarreakin kalejira izango da. 15:00etan herri bazkaria merkatu plazan  (15 euro). Bazkalondoren ez dira faltako kantuan eta dantzan aritzeko aukerak, Urdaibai kantagunearen eta Elai alai dantza taldearen eskutik. Izena emateko jarri harremanetan Urdaibai Kantugune taldearekin.   

Urretxuko jaietan kantu saioak, irailaren 21ean eta 22an

Badatoz Urretxuko jaiak, eta urtero bezala kantu saioak noiznahi... Euskal Jaia eguna irailaren 21ean izango da, eta eguerdiko 13:00etan Iparragirre kalean, kantuan aritzeko saioa izango dute herritarrek eta bertara hurbildutako bisitari guztiak. Arratsaldean, berriz gurdien edo karrozen desfilea, dantzaz eta musikaz lagunduta. Irailaren 22an, astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera XXI. kantu afaria, Gernikako Arbola plazan. Beraz Urretxuko jaietan kantuaz goxatzeko betarik ez da faltako.

Irailaren 13an, Zangotzan "Bi haizetara kantuz".

 
Datorren irailaren 13an, "BI HAIZETARA KANTUZ" lelopean kantujira erakargarria antolatu dute Zangotzako kantuzaleek. Goizeko 11:30an, "Prau" izeneko kioskoan bilduko dira hurbildutako kantuzaleak, bertan argazki kolektibo bat atera eta hamaiketakoa egiteko. 12:00etan berriz kantujirari hasiera emango diote. Kalez kale kantuan aritu ondoren, txozna gunean emango diote amaiera ekimen honi. Badugu aitzaki eder bat Zangotzara joateko. Animatu!!!
 


 





2014/08/29

Abuztuaren 30ean, PLENTZIA KANTARI!!!

Plentzia Kantari eguna badator. Bosgarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita Eliza Enparantzan bukatzeko, ondoren atseden tarte bat hartuko dugu zerbait afaltzeko. Bestetik, euskal erromeria egingo dugu Haitzama taldearekin, 00:00etan hasi eta goizaldeko 03:00rak arte.

Beraz, gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
  • Eguna: abuztuaren 30ean, larunbata 
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Zubiko Plaza (Piruli deitzen duguna)

2014/07/30

Abuztuaren 2an, Lizarrako jaietan... Lizarra Kantuz!

Datorren larunbatean, abuztuaren 2an, Lizarrako jaietan, LIZARRA KANTUZ ekimen berezia izango dugu, kalez kale zuri-gorriz jantzita euskararen doinu ederrak kantatzeko aukera paregabea. Hasiera eguerdiko 12.00etan Behenafarroa karrikatik abiatuko da ondoren Lizarrako kale barrenak zeharkatzeko. Abuztuko egitaraua kantuz gainezka dugu!!!. Gora Lizarrako jaiak!.

Abuztuaren 20an, TAFALLA KANTUZ egun berezia.


Fermin Valenziaren abestiak dion bezala "si canta tafalla canta Euskal Herria"... horrela datorren abuztuaren 20an Tafallako kaleetan euskaraz kantatzeko aukera paregabea izango dugu. Animatu kantuzaleok!!!
Egitaraua: - 11:50ean, Baigorri elkartean bilduko gara. - 12:00etan, kantujiraren hasiera Tafallako kaleetatik - 15:00etan, herri bazkaria ikastolako barraketan - 18:30ean, Tafallako kaleak animatzen jarraituko ditugu - 19:30ean, Nafarroako plazan, dantza egiteko aukera Patxi eta konpainia taldearekin. Bazkaria=15 euro. Izena-ematea: katiglesias@gmail.com / euskara@tafalla.es / tlfnoa.: 948 701 811

Abuztuaren 16an, OIbarko jaietan kantujira Ipar haizea elkartea antolaturik

Nafarroako Oibar herrixkan kantujira ederra antolatu ohi dute urtero IPAR HAIZEA elkarteko kideek. Aurten abuztuaren 16an dugu hitzordua, larunbata da. Iruñeatik 10:00etan izango dugu busa bertara joateko (bus geltokian). Egitaraua: - 11:00etan, hamaiketakoa IPAR HAIZEA elkartean - 12:30ean, kantuzaleen irteera igerilekuko tabernatik. - 13:00etan, Oibar kantuz ekimenaren hasiera Udaletxeko plazan. - 15:00etan, bazkari solidarioa... eta kantua ez du etenik izango.
Autobusa, hamaiketakoa eta bazkaria 15 eurotan izango da.
Izen-ematea: Telefonoa-669 741 673 / iparhaizea@hotmail.com / iu.len@hotmail.com (Laboral kutxa.3035. 0200 .8. 8. 200.1.01021.9)

2014/07/22

Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietako kantujira.


Baionako bestak amaitu eta jarraian hor ditugu Gasteizko jaiak ate joka.
Gasteiz Kantuz taldekideak abuztuaren 6rako antolatu dute jaietako kantujira.
Hauxe duzue egitaraua: 12:00etan kantujiraren hasiera Gorbeia bodegoitik; Gazteizen barrenean sartu eta kalez kale dantzak eta abestiak eguerdiko 03:00ak bitartean; Ordu horretan, Landatxo kiroldegian Herri Bazkaria, eta bazkal ostean kantaldia eta dantzaldia.
BAZKARIAN parte hartu nahi duzuenok, bidali zuen mezua helbide honetara: gasteizkantuz@yahoo.es  edo deitu telefono honetara: 688 639 074.
Animatu eta zabaldu dezagun Gasteizen gure euskal kantuzaletasuna!.

2014/07/17

Plentzia Kantaguneak bere kantu-liburuxka berria aurkeztu du.


Uztailaren 2an, Plentzia Kantagune taldeak, 6 hilabeteko lanaren emaitza argitara eman du, 200 abestiz osatutako kantu-liburuxka. Kantutegi berri honen bereiztasunak hauek omen dira:      Bertako eta inguruko herrietako kantuei arreta berezia eskaini zaie, errepertorioa bateratu egin da, inprimatze akatsak zuzentzeko lan zuzena egin da, abestiaren jatorrizko bertsio zaharrena hobestu da, abestien errepikapenak zehaztu dira, egileen informazioa osatu eta zuzendu egin da. Egileak benetan harro daude, eta egoteko motiboak ere badituzte, zorionak!.
Zuetako baten bat liburuxka eskuratu nahi izango balu, idatzi helbide honetara eta eskaera egin: plentzia.kantari@gmail.com


Baionako bestetan egingo diren kantujirak


Iruñeako sanferminak pasata, atarian ditugu Baionako bestak, eta nola ez Baionan kantuz elkarteak antolatutako hainbat kantu saio eta kantujira. Hemen dituzue kanturako hitzorduak:
- Uztailaren 24an, osteguna, 8etan, J.Portes plazan.
- Uztailaren 25ean, ostirala, 12:15ean, udaletxeko balkoitik.
- Uztailaren 26an, larunbata, 8etan, J. Portes plazan.
- Uztailaren 27an, igandea, 8etan, J. Portes plazan.
Kantujirak eskaintzeaz gain, Baionako bestetan badugu ere KARRIKALDIAren egitaraua (dantzak, musika, kantuak,...). Informazio gehiago Baionan Kantuz orrialdean: Baionan Kantuz webgunea .

2014/07/14

Kantujira berezia Donostian, Europako Musika egunean.

Ekainaren 21ean, Europako Musika eguna ospatzeko, kantujira berezia antolatu zuten Donostian. Berezitasuna kantatzeko erabili ziren oinarrizko instrumentu musikalak eskaini ziguten. Egun honetan ez zuten gitarrarik, txistu edo eskusoinurik erabili, sokazko instrumentuak baizik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolako ikasleak aritu ziren kantujira laguntzen. Eskaintza berria eta erakargarria benetan. Zorionak.

2014/07/11

Uztailaren 13an, IV. Herri Kanta Eguna Otxandion

Datorren uztailaren 13an, urtero antolatutako zita dugu kantuzaleok Otxandion: IV. Herri Kanta Eguna.
12:00etan Herriko plazan bilduko gara, eta eguerdiko 14:30ak arte kantuz eta dantzan arituko gara kalez kale.
Ondoren herri bazkaria.
Bazkaria etxetik eramaten dutenentzat mahaia eta aulkiak izango dituzte.
Harremanetarako:
Txomin Bengoa - Tlfnoa.: 651 700 789  /  txbengoa@mixer.com.es
Antolatzailea: Otxandioko SOINUBIL kultur elkartea.

Animatu guztiok!! 

2014/06/27

Uztailaren 5ean, Usurbilen Santaixabeletako kantujira

Udara iritsi zaigu, herriko jaiak ere bai... eta urtero bezala Usurbildarrek bere lekutxoa egin diote Santixabeletako kantujirari. Aurten uztailaren 5ean eguerdiko 12:00etan, Etxebeste kalean, noski aurretik ezin falta Patrinean egingo duten hamaiketakoa. Kantujirarako laguntzaile trebeak izango dute Urruñako KUXKUXTU taldea!
14:00etan berriz Kantu Zikiro Jana Askatasuna plazan txaranga berarekin. Bazkariko txartelak herriko tabernetan dituzte salgai 22 eurotan. 300 pertsonentzako lekua badago, bainan laster batean amaitzen dira, beraz.. gogotxu bazabiltza azkar ibili!
Festarik festa hor nabil ni egunero...

2014/06/26

Uztailaren 6an, KANTALASAI, euskal kantu herrikoiak Biarritzen.

Uda kantari datorkigu, Biarritzeko Arroka elkarteko kideek KANTULASAI saioa izango dute datorren uztailaren 6an, igandea.
Kantujira Udal kasinoko plazan hasiko dute, goizeko 10:30ean.
Hurrengo kantujira berriz datorren abuztuaren 3an, igandean izango da.
Arroka elkartearen inguruko informazioa webgune honetan: ARROKA kultur elkartea

2014/06/25

Trapagaran kantuz webgunea aberasgarria kantuzaleontzat

Lan ederra egin dute Trapagarango taldekideak. WEBgune batean euskal kantu eta dantzen partiturak, audioak, hitzak bildu dituzte. Azken batean kantuzaleontzat tresna erabilgarria, laguntzailea gure zaletasunarekin jarraitzeko. Zorionak eta segi aurrera Trapagarango taldekideak! IKUSI WEBGUNEA HEMEN KLIKATUZ: DANETARAKO DANOK - TRAPAGARAN KANTUZ

Badator aurten ere SANFERMINETAN KANTARI eguna

Urtero bezala, ORREAGA Fundaziotik uztailaren 12an, larunbata, Iruñean eginen dugun kantujirara deitzen zaituztegu. Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da. Egitaraua:
- 12:00etan, kantujira hasiera Merkatu Zaharreko plazatik (udaletxe atzealdean).
- 14:30ean, herri bazkaria San Jose plazan (euria eginez gero, Zizur Nagusiko ikastetxean). 
Prezioa: 22 euro. Izena emateko azken eguna Uztailaren 9an. 

Dirua ingresatzeko kontua Laboral Kutxan:  IBAN: ES1430350052690521052966  /  BIC: CLPEES2M
Animatu eta Gora San Fermin!

Kale-kantu eguna arrakastatsua Arrasaten Portaloi kultur elkartearen 10. urteurrenean

Ekainaren 14an, Arrasateko Portaloi kultur elkarteak bere 10. urteurrena ospatzeko "KALE-KANTU EGUNA" antolatu zuen. Jende ugari bildu ziren bertan, kalejiran, dantzan eta batez ere kantuan urteurren oparoa ospatzeko. Aurrera egiteko indarrak eta zorionak jaso zituzten antolatzaileak, beraz lepoan hartu eta segi aurrera. Zorionak!

Kantuak, dantzak eta giro ederra Tolosan, Udalerri Euskaldunen egunean

Ekainaren 14an, Udalerri Euskaldunen eguna ospatu zen Tolosan. Giro paregabean, jende ugari bildu zen bertan. Kalejira koloretsu baten ondoren, ekitaldi ofizialari ekin zitzaion. Ondoren flashmoba eta Tolosan Kantari taldearen eskutik kalez kaleko kantujirari ekin zitzaion. Bideo honetan horren berri jasotzen dugu.

2014/05/09

Ekainaren 14an, KANTA-DANTZA EGUNA Arrasaten

Aurten 10 urte betetzen du Arrasateko PORTALOI kultur elkartearen kantu-jarduerak, hori dela eta, Arrasateko kantuzaleek egun berezi bat antolatu dute. Egitaraua:
11:30ean, harrera + hamarretakoa portaloi aurrean (Udaletxetik gertu). 
12:00-14:30 tartean kalez kaleko kantujira, dantzak ere izango dira. 
14:30ean, bazkaria.
18:00-19:00 tartean, erromeria kantuak eta dantzak. 
Bazkaria 18 eurokoa izango da. Izena emateko azken eguna Ekainaren 9an. Ordainketa egiteko kontu zenbakia: 3035.0001.52.0010100336 . Kantutegia eta zapia eramatea gomendatzen dute. Antolatzaileen esanetan 10 bat musikarien laguntzarekin 300 bat kantuzale elkartzea espero dute. 
Beraz, gonbidapena luzatuta dago, badakizue datorren ekainaren 14an, kantu festa ederra Arrasaten. Zorionak Arrasateko Portaloi kultur elkarteari. 

2014/05/05

Herri Urrats Kantuz 2014, Senperen, maiatzaren 11an.


Urtero bezala, aurtengo Herri Urrats egunean, kantuzaleen kantujira izanen dugu. Datorren maiatzaren 11an, Senpereko aintziraren inguruan, goizeko 11etan hasiko da Herri Urrats kantuz. Aipatutako kantujira Arabako txokotik abiatuko da, beraz han elkartuko gara guztiok.
Euskararen alde eta Lapurdi-Baxenafarroa-Xiberuko ikastolen aldeko hitzordua dugu urtero Senperen, ea aurten ere jende andana biltzen garen, eta kantuz ingurua girotzen dugun.  


"LAGUNEKIN KANTARI" egitasmoa gertu Donostiako kantuzaleen eskutik

Aurten ere, Donostiako kantuzaleen eskutik, "LAGUNEKIN KANTARI" egitasmoa aurkeztu digute (13. edizioa). Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen elkartetik abiatutako ekimena dugu hau. Ekitaldi guztiak maiatzan burutuko dira. Egitaraua:
- maiatzaren 5ean, Gorka Knorr, Natxo Knorr
- maiatzaren 12an, Mixel Etxekopar eta Mathieu Mendizabal.
- maiatzaren 19an, Itziar Zamora etxekoekin kantari.
- maiatzaren 23an, Kantu jira eta ondoren, 22:00etan kantu afaria.
Emanaldi guztia Larrotxene kultur etxean eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etan.
Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldi hauetara, sarrera doakoa da.
Zorionak antolatzaileei!.

2014/03/27

Apirilak 11-12-13an, "XIRU" musika eta sorkuntza jaialdia Xiberuan

Datorren apirilaren 11-12-13an XIRU izeneko jaialdiaren berri eman digu Mixel Etxekoparrek. Gotaine-Irabarnen eta Altzai burutuko dituzte hamaika ekitaldi. Egitaraua aberatsa, alor ezberdinez osatutakoa, tradizioa eta sorkuntza uztartuaz... Informazio gehiago blog honetan: XIRU ekimena 2014


Martxoaren 28an IPARRA-HEGOA ekimena Seguran.


Urtero bezala, aurten martxoaren 17an hasitako ekimena jarraipena izango du asteburu honetan. Martxoaren 28an, AIRE AHIZPAK arituko dira kantuaan, Segurako Botikaxarrean arratsaldeko 19:30eatik aurrera eskainiko duten kontzertuan.  Informazio gehiago IPARRA-HEGOA blogean: Iparrahegoa bloga


Apirilaren 26an, Baionan Kantuz 17. urtemuga ospatzeko gonbitea


Eta 17 urte dira, urtez urte, hilabetez hilabete Baionak karrikak bete eta kantuz eman dutela Baionako kantuzaleak. Urtero bezala Baionan Kantuz taldekideak gonbitea luzatzen digute egun berezi hori kantuz ospatzeko. Aurten apirilaren 26an, larunbatean, honako egitarauarekin: 11:00etan Baionan Kantuz lehen partea Lacarre plazan; 11:45ean, bigarren partea Espainia karrikan; 12:30ean aperitifa tabernetan; 13:30an, bazkaria Kalostrape ostatuan; 16:00etan esprezio libre Kalostrape ostatu inguruan. Bazkaria 15 eurotan jartzeko ahalegina eginen dute. Izena emateko jarri harremanetan (lehen bai-lehen) Baionan Kantuz antolatzaileekin: Baionan Kantuz

Kantu liburu berri bat argitaratu dute Itxasun


Laster emango du argirara beste Kantu Liburu berri bat, eta horrela izendatu dute: "ITSASU OLHAKO KANTU KAIERAK".
Gure ondare aberasgarri horretatik jaso, gorde eta argitara emango dute liburu berria. Guztiontzat berri on bat gure kantu errepertorioan gehitzeko.
Saran ospatzen den kantu eta diska azokan izango dute salgai.
Berri ona Itsasutik Michel Mendibouruk bidali diguna. Zorionak. 

Apirilaren 13an, Donibane Lohitzunen, Begiraleak antolatutako "Euskal Herriko Kantuaren Eguna 2014".

1996an hasi ziren antolatzen lehen Kantu Eguna, eta urtez urte Euskal Herriko kantuzale ugari bildu izan ditu ekimen honek. Orain bi urte "Euskal Herriko Kantu Eguna" deitzea erabaki zuten antolatzaileak.
Aurten 6 kantu aukeratu dituzte emanaldirako: "dama gazte xarmant bat", "de Treville", "Maria solt eta kastero", "andre madalen", "bake mina", eta "euskal herrian euskaraz". Kantu taldeek berriz, koplatan "furra furra" doinua erabiliko dute.
Egitaraua:
12:00etan, 6 kantuak eta bertsoak; Aperitifa kantuz; 14:00etan kantu bazkaria; 16:30ean, 6 kantuen eta bertsoen bigarren emanaldia; 18:30ean muxikoak eta larrain dantza.
BAZKARIA: 22 euro ordaindu behar da. Izena emateko idatzi helbide honetara: begiraleak@wanadoo.fr  edota deitu telefono honetara: 0559 511 390  / 00 33 559 511 390 (hegoaldetik deituta). Zorionak Begiraleak elkarteari urtero egindako antolaketa lanari. 

2014/03/14

Martxoaren 22an, Luzaiden Kantuz ekimena

 
Datorren martxoaren 22rako, kantu ekimena antolatu dute Luzaiden: "Bazkaria kantuz....Afaria kantuz" beraz badirudi mahai-inguuran emango dela kanturako aukera, bai bazkarian baita afarian ere bai. "kantu zaharren eguna" antolatzen den moduko ekimena dela adierazten digute, erreferentzi bat izateko. Beraz badakizue kantuan egun eder bat igaro nahi duzuenok, Luzaiden duzue hitzordu erakargarria.
Bazkaria-Afariaren kostea: 45 euro.
Autobus zerbitzua: 12 euro.

Ekimen  honen inguruko informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, deitu telefono honetara:
648 669 765 edo 948 181 990

Besterik gabe, animatu eta segi aurrera!

2014/03/07

"Zazpiak oihal batetik" Euskal Herria Bilbon kantari

Datorren apirilaren 5ean Bilbon ospatuko dugu Euskal Herriko kantu taldeen kantujira bateratsua, "ZAZPIAK OIHAL BATETIK" izena hartu duen ekimenaren bitartez.
Bilboko 7 kaleek Euskal Herriko herrialde guztiak irudikatuko ditugu, eta kale bakoitzari herrialde bat egokituko zaio.
Egun osoko egitaraua izan arren, ekitaldi nagusia arratsaldean ospatuko dugu, eta EUSKAL TELEBISTAK ekimen guztia grabatuko du.
EGITARAUA:
-12:30ean Kantujira Bilboko zabalgunean. Irteera Iruña kafetegi aurrean egingo da.
-17:00etan, Kantuzaleen elkarretaratzea Bilboko Plaza Barrian.
-17:30ean, "Zazpiak oihal batetik" ekimenaren hasiera.
-20:00etan, Ekimenaren amaiera Plaza Barrian. 
BAZKARIA
Bilbon bazkaldu nahi dutenentzako aukera ezberdinak jarriko ditugu. Lehen aukera Bilboko Kafe Antzokian izango da, bertan 300 pertsonentzako bazkaria emango da, 18 eurotan (menua+kafea+txupitoa+Bilbo Kantari liburuxka).
Izena emateko klikatu hemen, bete formularioa eta bidali!!! 
formularioa bete ondoren, email bat jasoko duzue, eta 2 egun duzue dirua ingresatzeko. Egin ezean, zerrendaren jarriko zaituzte berriro, beraz urrats horiek zuzen eman.
Besterik gabe, jarraituko dugu informazioa zabaltzen, eta kantu taldeetako ordezkariekin antolatze lanak konpartitzen. Animatu eta indartu dezagun egun eder hau!!!

2014/02/20

Euskal Herria-Korsika topaketak Usurbilgo Kantu Taldearen urteurrenean


5 urte beteko dira Usurbilgo kantu taldea sortu zela. Ospakizun modura ekimen ezberdinak antolatu dituzte urte honetarako, tartean "Euskal Herria - Korsika" topaketa.
Egitaraua:
-Martxoaren 13an, osteguna - Korsikaren inguruko hitzaldia, Joseba Alvarezen eskutik.
-Martxoaren 14an, ostirala - Kantu jaialdia L'Arcusgi taldearen eskutik.
  Ondoren, kantu afaria Kuxkuxtu eta L'Arcusgi taldearen laguntzarekin.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari, egindako lanagatik eta antolatutako ekitaldi erakargarri honengatik.
Kantuzaleok badugu non gozatu gure zaletasunean, Usurbilen behintzat bai. 

"Portu kantari" beste kantu talde bat martxan!


Portugaleten kantari taldekideen gutuna jaso dugu. Kantu taldea osatu eta hileko azken larunbatetan irteteko erabakia hartu dute. Informazioa, argazkiak, eta bestelako xehetasunak facebooken duten orrialdean aurkitu dezakezue.
Zorionak eta aurrera Portu Kantari osatzen duzuen guztioi! Euskal Herria Kantuz sarea kantuzaleez betetzen ari da. Aurrera!

"Nafarroa Kanta taldea" Balmasedan jo ta su kantari!!!


Balmasedatik idatzi digute (Bizkaia). 3 urte dira kantu taldea sortu zutela, eta pixkanaka pixkanaka kantu pila ikasiz, herriko kaleetan aritu dira kantari. Ez dituzte hilero kantujirak egiten, urtean zehar baizik, eta sarritan joaten omen dira Bilbora Bilbo kantarikoekin batera. Argazki politak badituzte, erakargarriak, poztasuna transmititzen dituztenak... begira bestela beraien orrialdea: facebookean "Nafarroa kanta taldea" Balmaseda. Zorionak eta segi aurrera!!! 

2014/01/30

Otsailaren 8a, Errenterian "gure esku dago" kantujira berezia.

"Gure esku dago", erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak otsailaren 3tik 9ra hainbat saio eta jarduera antolatu ditu oarsoaldeko eskualdean, eta larunbatean, otsailaren 8an, gure ohiko kantujirak bat egingo du aldarrikapen horrekin eta Oiartzungo, Lezoko, Pasaiako eta Oreretako kantuzaleek bat egingo dugu, eguerdiko 12:00etan Errenteriako Herriko Enparantzan. Bertara, esandako herrietako txistulariak ere azalduko dira eta elkarrekin saio dotore egingo dugu. Animatu eta bertan elkar ikusiko dugu!!

Askatasunera, L'arcusgi korsikar taldearen abesti ederra.

Martxoaren 14ean, Usurbil Euskal Kantu Taldearen 5. urteurrena.

Aurten, Usurbilgo euskal kantu taldeak bere 5. urteurrena ospatzera doa. Dagoeneko ospakizun horren emanaldi bat aurrikusita dute, datorren martxoaren 14ean, ostirala Usurbilgo Sutegi antzokian Korsikako L¨'arcusgi kantu taldearen emanaldia.
L'arcusgi taldea Bastian sortu zen 1984. urtean. 5 musikari eta 9 kantariz osatutako taldea. Dagoeneko 8 diska argitaratu dituzte, beren errepertorioan euskal abestiak ere sartu dituzte. Abestietako gaietan ez dira falta korsikako hizkuntza eta kulturaren aldeko aldarrikapenak, baita ere askatasuna bidean diren herrien aldeko abestiak. 
Ez da lehen aldia Euskal Herrian direla, lehenago ere Usurbilen egon izan dira. Oraingoan, kantuzaleen jarduna ospatzeko aukera paregabea hauen kantu zoragarriak entzuteko. 
L`arcusgi taldearen abestiak entzun nahi badituzu hemen klikatu: Lárcusgi taldea
Usurbilgo kantu taldearen ospakizun-egitaraua aurrerago osatuko dute. Horren berri izango duzue.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari!!!.