2014/01/30

Otsailaren 8a, Errenterian "gure esku dago" kantujira berezia.

"Gure esku dago", erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak otsailaren 3tik 9ra hainbat saio eta jarduera antolatu ditu oarsoaldeko eskualdean, eta larunbatean, otsailaren 8an, gure ohiko kantujirak bat egingo du aldarrikapen horrekin eta Oiartzungo, Lezoko, Pasaiako eta Oreretako kantuzaleek bat egingo dugu, eguerdiko 12:00etan Errenteriako Herriko Enparantzan. Bertara, esandako herrietako txistulariak ere azalduko dira eta elkarrekin saio dotore egingo dugu. Animatu eta bertan elkar ikusiko dugu!!

Askatasunera, L'arcusgi korsikar taldearen abesti ederra.

Martxoaren 14ean, Usurbil Euskal Kantu Taldearen 5. urteurrena.

Aurten, Usurbilgo euskal kantu taldeak bere 5. urteurrena ospatzera doa. Dagoeneko ospakizun horren emanaldi bat aurrikusita dute, datorren martxoaren 14ean, ostirala Usurbilgo Sutegi antzokian Korsikako L¨'arcusgi kantu taldearen emanaldia.
L'arcusgi taldea Bastian sortu zen 1984. urtean. 5 musikari eta 9 kantariz osatutako taldea. Dagoeneko 8 diska argitaratu dituzte, beren errepertorioan euskal abestiak ere sartu dituzte. Abestietako gaietan ez dira falta korsikako hizkuntza eta kulturaren aldeko aldarrikapenak, baita ere askatasuna bidean diren herrien aldeko abestiak. 
Ez da lehen aldia Euskal Herrian direla, lehenago ere Usurbilen egon izan dira. Oraingoan, kantuzaleen jarduna ospatzeko aukera paregabea hauen kantu zoragarriak entzuteko. 
L`arcusgi taldearen abestiak entzun nahi badituzu hemen klikatu: Lárcusgi taldea
Usurbilgo kantu taldearen ospakizun-egitaraua aurrerago osatuko dute. Horren berri izango duzue.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari!!!.