2014/03/27

Apirilak 11-12-13an, "XIRU" musika eta sorkuntza jaialdia Xiberuan

Datorren apirilaren 11-12-13an XIRU izeneko jaialdiaren berri eman digu Mixel Etxekoparrek. Gotaine-Irabarnen eta Altzai burutuko dituzte hamaika ekitaldi. Egitaraua aberatsa, alor ezberdinez osatutakoa, tradizioa eta sorkuntza uztartuaz... Informazio gehiago blog honetan: XIRU ekimena 2014


Martxoaren 28an IPARRA-HEGOA ekimena Seguran.


Urtero bezala, aurten martxoaren 17an hasitako ekimena jarraipena izango du asteburu honetan. Martxoaren 28an, AIRE AHIZPAK arituko dira kantuaan, Segurako Botikaxarrean arratsaldeko 19:30eatik aurrera eskainiko duten kontzertuan.  Informazio gehiago IPARRA-HEGOA blogean: Iparrahegoa bloga


Apirilaren 26an, Baionan Kantuz 17. urtemuga ospatzeko gonbitea


Eta 17 urte dira, urtez urte, hilabetez hilabete Baionak karrikak bete eta kantuz eman dutela Baionako kantuzaleak. Urtero bezala Baionan Kantuz taldekideak gonbitea luzatzen digute egun berezi hori kantuz ospatzeko. Aurten apirilaren 26an, larunbatean, honako egitarauarekin: 11:00etan Baionan Kantuz lehen partea Lacarre plazan; 11:45ean, bigarren partea Espainia karrikan; 12:30ean aperitifa tabernetan; 13:30an, bazkaria Kalostrape ostatuan; 16:00etan esprezio libre Kalostrape ostatu inguruan. Bazkaria 15 eurotan jartzeko ahalegina eginen dute. Izena emateko jarri harremanetan (lehen bai-lehen) Baionan Kantuz antolatzaileekin: Baionan Kantuz

Kantu liburu berri bat argitaratu dute Itxasun


Laster emango du argirara beste Kantu Liburu berri bat, eta horrela izendatu dute: "ITSASU OLHAKO KANTU KAIERAK".
Gure ondare aberasgarri horretatik jaso, gorde eta argitara emango dute liburu berria. Guztiontzat berri on bat gure kantu errepertorioan gehitzeko.
Saran ospatzen den kantu eta diska azokan izango dute salgai.
Berri ona Itsasutik Michel Mendibouruk bidali diguna. Zorionak. 

Apirilaren 13an, Donibane Lohitzunen, Begiraleak antolatutako "Euskal Herriko Kantuaren Eguna 2014".

1996an hasi ziren antolatzen lehen Kantu Eguna, eta urtez urte Euskal Herriko kantuzale ugari bildu izan ditu ekimen honek. Orain bi urte "Euskal Herriko Kantu Eguna" deitzea erabaki zuten antolatzaileak.
Aurten 6 kantu aukeratu dituzte emanaldirako: "dama gazte xarmant bat", "de Treville", "Maria solt eta kastero", "andre madalen", "bake mina", eta "euskal herrian euskaraz". Kantu taldeek berriz, koplatan "furra furra" doinua erabiliko dute.
Egitaraua:
12:00etan, 6 kantuak eta bertsoak; Aperitifa kantuz; 14:00etan kantu bazkaria; 16:30ean, 6 kantuen eta bertsoen bigarren emanaldia; 18:30ean muxikoak eta larrain dantza.
BAZKARIA: 22 euro ordaindu behar da. Izena emateko idatzi helbide honetara: begiraleak@wanadoo.fr  edota deitu telefono honetara: 0559 511 390  / 00 33 559 511 390 (hegoaldetik deituta). Zorionak Begiraleak elkarteari urtero egindako antolaketa lanari. 

2014/03/14

Martxoaren 22an, Luzaiden Kantuz ekimena

 
Datorren martxoaren 22rako, kantu ekimena antolatu dute Luzaiden: "Bazkaria kantuz....Afaria kantuz" beraz badirudi mahai-inguuran emango dela kanturako aukera, bai bazkarian baita afarian ere bai. "kantu zaharren eguna" antolatzen den moduko ekimena dela adierazten digute, erreferentzi bat izateko. Beraz badakizue kantuan egun eder bat igaro nahi duzuenok, Luzaiden duzue hitzordu erakargarria.
Bazkaria-Afariaren kostea: 45 euro.
Autobus zerbitzua: 12 euro.

Ekimen  honen inguruko informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, deitu telefono honetara:
648 669 765 edo 948 181 990

Besterik gabe, animatu eta segi aurrera!

2014/03/07

"Zazpiak oihal batetik" Euskal Herria Bilbon kantari

Datorren apirilaren 5ean Bilbon ospatuko dugu Euskal Herriko kantu taldeen kantujira bateratsua, "ZAZPIAK OIHAL BATETIK" izena hartu duen ekimenaren bitartez.
Bilboko 7 kaleek Euskal Herriko herrialde guztiak irudikatuko ditugu, eta kale bakoitzari herrialde bat egokituko zaio.
Egun osoko egitaraua izan arren, ekitaldi nagusia arratsaldean ospatuko dugu, eta EUSKAL TELEBISTAK ekimen guztia grabatuko du.
EGITARAUA:
-12:30ean Kantujira Bilboko zabalgunean. Irteera Iruña kafetegi aurrean egingo da.
-17:00etan, Kantuzaleen elkarretaratzea Bilboko Plaza Barrian.
-17:30ean, "Zazpiak oihal batetik" ekimenaren hasiera.
-20:00etan, Ekimenaren amaiera Plaza Barrian. 
BAZKARIA
Bilbon bazkaldu nahi dutenentzako aukera ezberdinak jarriko ditugu. Lehen aukera Bilboko Kafe Antzokian izango da, bertan 300 pertsonentzako bazkaria emango da, 18 eurotan (menua+kafea+txupitoa+Bilbo Kantari liburuxka).
Izena emateko klikatu hemen, bete formularioa eta bidali!!! 
formularioa bete ondoren, email bat jasoko duzue, eta 2 egun duzue dirua ingresatzeko. Egin ezean, zerrendaren jarriko zaituzte berriro, beraz urrats horiek zuzen eman.
Besterik gabe, jarraituko dugu informazioa zabaltzen, eta kantu taldeetako ordezkariekin antolatze lanak konpartitzen. Animatu eta indartu dezagun egun eder hau!!!