2012/01/30

Tolosa Kantari: DVD berria sortu dute.



"Tolosa Kantari" kantu taldeak DVD bat sortu du Bonberenearen laguntzarekin. Hauen helburua beraien dinamika nolakoa den erakustea izan da. DVDa eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Tolosa Kantari taldearekin (begiratu Kantu Taldeak). DVDa=10 €

2012/01/22

Euskal Herria Kantuz sarearen II. biltzarra



Datorren urtarrilaren 27an, Euskal Herria Kantuz sarearen II. batzarra egingo dugu, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, arratsaldeko 18:30ean.
Euskal Herriko kantu taldeetako ordezkariak gonbidatzen ditugu bertara.
Kantu Taldeen arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatu nahi dugu.