Liburuxka ilustrazio ederrez apainduta azaltzen da.
2013/12/12
Haurrentzako kantu liburuxka berria
Santo Tomasetan kantari Donostian
Aurten Donostiako santotomas eguna bat egingo du Donostiako kantujiraren irteerarekin. Hori dela eta, deialdi berezia egiten zaie inguruko kantuzaleei egun horretako giro ederra gozatuz, kantujiran parte hartzeko. Kantujiran gonbidatu bereziak egongo dira, KUXKUXTU txarangako taldekideak. Beraz, egun paregabea kantuz aritzeko. Gogoan izan hitzordua: 12:00etan Fermin Calbeton kalean elkartuko gara.
Santo Tomasetan Bilbon kantari
Abenduaren 21ean, S. Tomas egunean, dantzan zein kantuan disfrutatzeko aukera izango dugu.
19:00etan Erromeria Arriaga plazan.
20:00etan Bilbo kantari han bertan hasita gero Zazpi Kaletan ibiltzeko.
Ahal eta nahi izanez gero euskal janzkera tradizionalaz etortzeko gonbita egiten dizuegu.
Etor zaitez !!
2013/11/15
Gernikako Urdaibai kantagunea Alemanian kantari
Oraingo honetan bitxikeri bat bidali didate. Azaroaren 6-7-8ko asteburuan Gernikako Urdaibai kantagune taldea Alemanian egon ziren. Kalez kale aritu beharrean jendeaurrean erakutsi zuten Euskal Herrian kantuzaletasunerako dugun griña, gogoa eta ilusioa. Esperientzia gozoa eta aberasgarria.
Alemaniako hedabideetan ere izan zuten honen berri:
KANTU EGUNA AURITZEN
Datorren azaroaren 16an, KANTU EGUNA ospatuko dute Auritzen.
Goizeko 11etan hasiko dute egitaraua, meza abesbatza ezberdinekin.
12:00etan berriz ostatuz ostatu arituko dira musika laguntzaz kantari.
14:00etan herri bazkaria "Txikipolit" jatetxean.
Bertara joateko asmoa izanez gero jarri harremanetan:
Noe: 680 422 928
Txiki polit: 943 760 019
emaila: garaitzekoasi@yahoo.es
Goizeko 11etan hasiko dute egitaraua, meza abesbatza ezberdinekin.
12:00etan berriz ostatuz ostatu arituko dira musika laguntzaz kantari.
14:00etan herri bazkaria "Txikipolit" jatetxean.
Bertara joateko asmoa izanez gero jarri harremanetan:
Noe: 680 422 928
Txiki polit: 943 760 019
emaila: garaitzekoasi@yahoo.es
2013/10/09
Urriaren 11an, "Txikitero eguna" Bilbon... kantuan!
Urriaren 11an, Bilbon TXIKITEROEN EGUNA eta FESTA antolatu dute. Horren baitan, kalez kale kantari aritzeko aitzaki ederra bilatu ere.
Beraz heemen duzue egun horretarako kantuan jaia ospatzeko hitzordua:
Bilbon kantari, urriaren 11an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Plaza Barriko Cafe Bilbaon hasita.
animatu, eztarria busti eta kantuan egiteko eguna.
2013/09/25
Urriaren 5ean Kantu afaria Saran.
Datorren urriaren 5ean Sarako kantarien eskutik kantu afari eder bat antolatu digute. Kantuzaleontzako hitzordua:
- Antolatzaileak: SARAKO KANTARIAK.
- Non: Sarako Lur-Berri gelan.
- Eguna eta ordua: Urriaren 5ean, 20:00etan.
- Afaria gehi zintzur bustitzea: 23 euro.
Izena eman nahi duzuenok deitu telefono honetara:
06 88 10 74 23 (urriaren 2an baino lehen).
Irailaren 28an, "topaeguna". Kantujira soraluzen.
Datorren irailaren 28an, TOPAEGUNA ospatuko dute Soraluzen. Euskaltzaleen topagunetik antolatutako egun berezi honetan kantuzaleontzako tarte garrantzitsua txertatu nahi izan dute egitarauan. Horrela eguerdiko 13:00etan, Soraluzeko musikarien laguntzarekin, abiatuko da euskaltzaleon KANTU JIRA, bazkalordurarte.
Informazio gehiago hemen:
Animatu eta gozatu elkarrekin euskaltzaleon eguna.
2013/09/19
Urriaren 5ean, Euskal Jaia Gernikan.
Datorren urriaren 5ean, Euskal Jaia Gernikan, eta urtero bezala Kantujira berezia antolatu dute. Hemen duzue egitaraua:
11:00etan, harrera bertaratutako kantuzaleei.
12:00etan, txupina eta kantujiraren hasiera.
15:00etan, herri bazkaria Gernikako merkatu plazan.
17:00etatik 19:00ak arte, kantak, dantzak, bertsolariak, e.a.
Bertara joan nahi izanez gero, eman izena irailaren 27a baino lehen. Bazkari txartela: 15 eurotan.
Dirua sartu k/k zenbaki honetan: Urdaibai kantagunea BBK, 2095 0043 10 9111010087.
Irailak 22-23, Urretxuko jaietan kantuz beteriko egitaraua
Irailaren 22an Urretxun Euskal Jaia ospatzen dute. Bertan kanturako tarte ugari izango dute bertaratzen diren guztiak.
- Eguerdiko 13:00etan, Iparragirre kalean, herri kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik.
- Arratsaldean berriz, gurdien kalejira amaitu ondoren, "Taberna Ibiltariaren" emanaldia.
Irailaren 23an berriz, astelehena, 21:00etan, XX. Kantu-afaria antolatu dute herritarrek, irekia eta parte-hartzailea. Bertan gonbidatu berezi bat izango dugu bere kantuekin, Anje Duhalde.
2013/09/04
Urriaren 5ean "IRUÑEA KANTUAN" ekitaldia
Datorren urriaren 5ean, Iruñeako Baluarte jauregian kantaldi erakargarria antolatu digu Angel Mariezkurrenak. Emanaldia euskal telebistak grabatu eta eskainiko du. Bertan kantari, musikari ezagunak izanto ditugu (Eguzkitze, Amaia Zubiria, Jaione Olazabal, Pantxoa Karrere, Juantxo Zeberio, Txema Garces, Angel Unzu...). Emanaldi honetan kantuzaleen parte-hartzea ere eskatzen da, kantariei zuzeneko laguntza eskaintzeko, beraz animatu eta dagoeneko salgai dituzuen txartelak eskuratu bertan egoteko.
Sarrerak 15 eta 10 eurotan saltzen hasi dira. Takillan erosi edo internetez eskuratzerik izango dituzue orrialde hauetan:
Irailaren 22an, Biarritzen, "KANTALASAI" ekimena
Irailaren 16tik 22ra bitartean, EUSKARAREN ASTEA antolatu dute. Hamaika ekimenez betetako aste kulturala, eta antolatzaileen artean bertako kantuzaleen ARROKA taldea dugu (Ikus webgunea: ARROKA Elkartea. Hauek irailaren 22an, "KANTALASAI" deituriko kantu elgarretaratzea antolatu dute. Bertan jateko parada egongo da: talo ta xingar, patata frijituak, fruituak eta abar.
Aste osoko egitarauaren berri izan nahi baduzu joan orrialde honetara: MINTZALASAI (Biarritz-Lapurdi)
Amaitzeko antolatzaileen mezua eta gonbidapena:
Aintzinetik eskertzen zaituztet eta zuen zain egoten xehetasun gehiagorik emaiteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Biarritzeko ARROKA taldearen izenean
Joanes Hillau (00.336.75.92.95.67)
Irailaren 14an, Zizurren kantuz eguna.
Datorren irailaren 14an, eguerdiko 12:00etan, Zizurreko udaletxe aurrean elkartuko dira bertako kantujirari hasiera emateko. Zizurreko jaiak probestuz euskaraz abesteko aukera paregabea.
15:00etan bazkaria antolatu dute ikastolako aterpean. Bertara joateko asmoa baduzue deitu telefono hauetara: 676 726 333 / 948 182 118.
Irailaren 10ean berriz, kantujiran abestuko dituzten kantuak errepasatuko dute Zizurreko kultur etxean.
Zizurreko jaietan euskaraz abesteko beta!!!
Irailaren 21ean, Donostian, Kantujiraren grabaketa
Datorren irailaren 21ean, Donostiako kantujira saioa probestuz, INFO7 irratiak bere lehen grabaketa saioari ekingo dio. Argi azaldu nahi dizuegu lehen grabaketa hau, froga bat besterik ez dela izango, eta emaitzak jaso ondoren, aztertuko dituzte hurrengo kantujirak nola grabatu.
Beraz, batez ere, inguruko herrietan zaudeten kantuzaleei dei berezia luzatu nahi dizuegu irailaren 21ean, eguerdiko 12:00etan Donostiako alde zaharrean hasiko den kantujira horretan parte hartzeko. Animatu!.
2013/08/26
Abuztuaren 29an, kantujira Erandioko jaietan
Datorren abuztuaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Erandioko "La Plaza" tabernatik hasita, jaietan ohikoa den kantujirari emangio diote hasiera aurten ere bai.
Udako kantujiren zerrenda jarraitzen du, eta ez dago etenaldirik.. Herri eta hiriburuetako jaiekin gutxi izan ez badugu,.. oraindik hemen duzue beste aukera batzuk.. animo eta segi aurrera!.
2013/08/21
Abuztuaren 31an, IV. Plentzia Kantari
Badator aurten ere, IV. Plentzia Kantari. Datorren abuztuaren 31an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, elkartuko dira Zubiko plazan ("piruli" plazan), kantujiran hasteko. Ondoren, Eliza enparantzara iritsi eta kantuan jarraituko dugu "Taberna Ibiltaria" taldekideen laguntzarekin.
Bertara joateko gogoa izanez gero, hemen duzue Plentzia Kantari taldearen inguruko informazio gehiago: Plentzia Kantagune bloga
2013/08/16
Bilboko jaietako kantujirak
Dagoeneko gertu ditugu Bilboko jaiak, eta Bilbo Kantari taldekideak kantujiren egitaraua bidali digute, hemen dituzue hitzordu guztiak: -Abuztuaren 20an, asteartea; -Abuztuaren 22an, osteguna; -Abuztuaren 24an, larunbata, azkena. Kantujira guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Txakur kaleko Kalderapekon. Beraz, eskura duzue Bilboko jaietan murgiltzeko aukera paregabea. Milesker Bilbo Kantari.
2013/08/12
Abuztuaren 18an, igandea, Oibarren Kantuz.
Aurten ere IPAR-HAIZEA Elkarteak antolaturik, gaztetxearen laguntzarekin, Kantujira ederra izango dugu Oibarren. Hemen duzuea egitaraua:
10:00etan, Iruñatik autobusak Oibarrera: 11:00etan, hamaiketakoa elkartean; 13:00etan Kantujira; 15:00etan, bazkari solidarioa... eta ondoren kantuan eta dantzan aritzeko tarteak. Prezioa (busa-bazkaria): 13/15 eurotan
Joateko asmorik baduzu, deitu abuztuaren 15a baino lehen: 669 741 673 Julen
Ongi pasa Oibarren!
2013/07/30
Abuztuaren 20an Tafalla Kantuz herriko jaietan.
Abuztuaren 14tik 20ra bitartean Tafallako jaiak ospatuko dira. Azken egun horretarako bereziki egitarau ederra prestatu digute Tafalla Kantuz taldekideek. Hemen duzue egitaraua: 12:00etan, Tafalla Kantuz ekimena Baigorri elkartetik abiatuta. 14:30ean berriz, Guztientzako bazkaria Ikastolan, 18:30ean, Kantuan jarraituko dugu Tafallako kaleetan zehar, eta 20:00etan, F. Navarra plazan dantzaldia Patxi Perez eta konpainia taldearekin. Bazkarira joateko asmoa dutenek bidali dezatela informazioa helbide honetara: patxideguarats@hotmail.com
Gasteizko Jaiak: Abuztuaren 6an KANTU-DANTZA JIRA
Datorren abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den Kantujira Gorbeia bodegoitik (Herreria kalean dago, Arabako Aldunditik gertu) eguerdiko 12:00etan hasiko da. Ibilbidean kantuak eta dantzak uztartuko dira bidean, bozpasei geldialdi eginik. Eguerdiko 15:00etan berriz Landatxo kiroldegira abiatuko gara bazkaltzera. Arratsalden ere 18:00ak arte jarraiepena emango diegu gure kantu eta dantzei. Ondoren Alde Zaharrean barrena erromeria eta kantuak izango ditugu. 20:00ak arte. Bazkarian izena emateko 22 euro sartu behar dira honako kontu zenbakian: (Euskadiko Kutxa) 3035 0080 95 0801087673
2013/07/04
Uztailaren 20an, kantu pesta Latsan (Uztaritze)
Datorren uztailaren 20an, Euskal Kantuaren pesta antolatu dute Latsan (Uztaritzen).
Gaueko 21:00etan, Afaria, "Latsan kantuz" eta beste taldeen emanaldiaren laguntzarekin.
Afaria 19:00 eurokoa izango da (haurrak 9 €).
Lekua gordetzeko deitu zenbaki honetara:
06.98.62.99.76
Ostatuan berriz, taloak eta ogitartekoak eskuratzeko aukera izango dugu 3 eurotan.
2013ko "sanferminetan kantari" uztailaren 13an.
Aurten "sanferminetan kantari" kantujira Info7 irratikideak grabatuko digute. EGITARAUA: 11:45ean, Merkatu zaharraren plazan (Udaletxearen atzealdean), elkartuko gara. 12:00-14:30, kantujira musikariekin. (kantujira hau grabatu egingo dugu). 13:00etan, Bazkaria San Jose plazan. 17:30ean, jai-giroan kantuak eta dantzak. Bazkarian izena emateko 22 euroko ingresoa egin kontu korrente honetan: 3035. 0052. 69. 0521052966 (Caja Laboral). Izen ematearen berri eman antolatzaileei: Enrike Arriaga, Iruñea. Orreaga Fundazioa - Tfno.zbkia.: 948 554780 - 649.526.168 e-posta: lizarraindarki@gmail.com
2013/06/21
Otxandion III kanta eguna uztailaren 14an.
Aurten III. kanta eguna ospatuko dute Otxandion, datorren uztailaren 14an. Egitaraua:
12:00etan elkartu herriko plazan.
12:30-14:30etara kantujira.
15:00 bazkaria
17:30ean, kantak eta dantzak plazan.
Bazkaria 20 eurokoa izango da.
Izena emateko:
-idatzi: : txbegoa@mixer.com.es
-deitu : 651700789 (Txomin)
-diruordainketa egin zenbaki honetan:
Kutxabank: 2095-0057-50-9107625308
Bertan abestu behar diren kantuen zerrenda eta hitzak ikusi nahi badituzue, joan orrialde honetara:
2013/06/20
Pasai Donibane kantuz, beste talde bat Euskal Herria Kantuz sarean
8 bat hilabete ondoren, kantuak landuz eta kantuzaleak bilduz, azkenean lortu dute donibanetarrak kantujira taldea eratzea, eta hilabetero lehenengo larunbatean beraiekin bat egiteko aukera izango dugu hemendik aurrera KANTUZ!.
Txistulariekin batzutan, trikitilariak edo dultzaineroak bestetan badute musikarien laguntza.
Hauekin harremanetan jartzeko fitxa sortu eta zintzilikatu dugu.
ZORIONAK eta ongi etorriak donibanetar kantuzaleak.
2013/06/17
TOLOSA KANTARI 5 URTE: Kantujira berezia ekainaren 29an.
Ekaineko azken larunbatean BOST urte egingo ditu TOLOSA KANTARIk.
Hori dela eta, ekainaren 29an, KANTU-BAZKARIA antolatu dugu Tolosako San Jose ikastetxearen instalazioetan, 14:30ean, kaleko kantu -jira bukatu eta gero (12:00etan Tontokalen hasita).
Bazkaria norberak ekarri behar du eta Tolosa Kantariko antolatzaileek tokia (mahaiak eta aulkiak) eta edariak prestatuko dituzte.
Edariak eta bestelako gastuak ordaintzeko, 7 euroan jarri dira salgai bazkarirako txartelak Tolosako XIRIMIRI kafetegian eta BABES tabernan.
Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu behar.
Bazkari txartela erosteko azken eguna: ekainak 21, ostirala
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu:
667635438 edo 652726950
2013/05/17
Ekainaren 8an, "Euskal Herria Bilbon kantari"
Datorren ekainaren 8rako Bilbo kantari berezi bat prestatzen ari dira Aste Nagusiaren 35.urteurrena ospatzeko ekintzen barnean.
Plana paregabea da, eta kantuzale guztioi bertan parte-hartzeko gonbitea iritsi zaigu, hona hemen egunerako prestaturiko kartela.
Plana paregabea da, eta kantuzale guztioi bertan parte-hartzeko gonbitea iritsi zaigu, hona hemen egunerako prestaturiko kartela.
Bertara joateko asmoa izanez gero, kontu korrente honetan diru-sarrea egin beharko duzue maiatzaren 27a baino lehen:
15 EURO / BBK - 2095 0009 30 4112642650 -
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara:
Besterik gabe, animatu eta aurrera!
Lizarran kantuz Oskorrirekin, maiatzaren 25ean.
Maiatzaren 25ean, Lizarran Kantuz berezia ospatuko dute Oskorriren konpainian. Garean Euskaldunon Elkarteak, sei urte daramatza, hilero hilero Lizarran Kantuz jaia antolatzen.
60 aldiz gure kantutegiaren perlarik ederrenak eskeintzera atera izan direnak, gustora, alai eta giro ederrean.Lizarrako zaindariaren egun haundia izaki, Oskorriren konpainian ospatuko dute Lizarran kantuz taldearen seigarren urteurrena.
Jaia arratsaldeko zortziretan hasiko da Santiago plazan eta eguraldiak galeraziz gero, Lizarra Ikastolako jolastoki estalian.
Benetan plana erakargarria datorren larunbaterako, beraz gure ZORION BEROENAK Lizarra kantuz taldekideei eta badakizue animatu eta abestu ditzagun beraiekin batera.
60 aldiz gure kantutegiaren perlarik ederrenak eskeintzera atera izan direnak, gustora, alai eta giro ederrean.Lizarrako zaindariaren egun haundia izaki, Oskorriren konpainian ospatuko dute Lizarran kantuz taldearen seigarren urteurrena.
Jaia arratsaldeko zortziretan hasiko da Santiago plazan eta eguraldiak galeraziz gero, Lizarra Ikastolako jolastoki estalian.
Benetan plana erakargarria datorren larunbaterako, beraz gure ZORION BEROENAK Lizarra kantuz taldekideei eta badakizue animatu eta abestu ditzagun beraiekin batera.
ZORIONAK eta SEGI AURRERA!.
2013/05/08
Itsuak ere kantuzaleak!
Martxoan GARA egunkariaren eskutik (gurekin elkarlanean), "Euskal Herria kantuz" kantu liburuxka argitaratu zen. Kontua da Itsuen elkartetik interes berezia azaldu dutela liburu hori eskuratu eta beren hizkuntza-kodigora egokitu ahal izateko, hau da, braille sisteman jarri kantuen hitzak, eta itsuentzako kantu liburuxka argitaratu nahi dute.
Berri pozgarria guretzako, are eta gehiago itsuentzako, gure kantuak irakurtzeko aukera izango baitute.
Ea asmoak egi bihurtzen diren, eta gure taldeetan esku zabaltasunez ongi etorria ematen diegun.
Maiatzak 11, Ortuellako jaietan kantu kalejira.
Ortuellako jaiak direla aprobetxatuz, BERBALAGUNOK, kantu kalejira antolatu dugu. Herrian zehar mugituko gara, beraz, hasi zuen eztarriak berotzen GUZTIOK GONBIDATUTA ZAUDETE ETA!!!
Eguna: Maiatzak 11, larunbata.
Ordua: 19:30ean.
Ordua: 19:30ean.
Tokia: Ortuellan, AEK-ko txosnan.
Herri urratsen "hogeita abar urte" kantuan ere bai.
Urtero bezala aurten ere kanturako tarte zabala izango dugu euskararen alde Senperera joango garen guztiok. Horretarako HERRI URRATS KANTUZ antolatu dute. Bertan parte hartu nahi duzuen guztiok, goizeko 11:00etan abiatuko gara kantuan Arabako oholtzatik.
"Baionan Kantuz" taldetik bidali digute oharra.
Animatu, aurten hogeita abar urte arrazoi ditugu bertara joateko, besteak beste euskaraz kantatzeko!.
Maiatzaren 11an, Kantuz eta dantzan Gasteizen
Aurten berriro ere kantuak eta dantzak uztartuaz egun berezia antolatu dute Gasteizen. Hemen duzue egitaraua:
12.00etan, Gorbeia bodegoian Gasteiz kantuz.
12.30ean, General Loma plazan txistulariekin dantzak eta kantuak.
13.00etan, Lehendakari Agirre hertzean, gaiteroekin dantzak eta kantuak.
13.30ean foru plazan, talde baten eskutik dantzak eta kantuak.
14.00etan, aiztogile kalean, txistulari eta gaiteroekin dantzak eta kantuak.
Kalejiran berriz txistularien laguntza izango dugu. "Euskaraz bizi eta abestu nahi dugulako" lelopean egitaraua erakargarria benetan. Zorionak gasteiztarrei.
2013/05/02
Maiatzaren 11an, Orreaga fundaziotik antolatutako kantujira Iruñean.
Orreaga fundazioak maiatzaren 11rako beste hitzordu bat jarri digu oraingo honetan. Larunbata horretan eguerdiko 12:00etan, Arrosadia auzoan aurkitzen den Lagun zaharrak elkartean (Rio Urrobi kalea, 3 Arrosadia) bilduko dira, kantujiran abiatzeko. Kantujira amaitu ondoren, 15:00etan, Peña San Fermin elkartean bazkalduko dute elkarrekin.
Izena eman nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 649 526 168 (Enrike).
Lagunekin kantari ekimena aurten berriro Donostian.
Aurten ere Donostia Kantuz taldekideak "lagunekin kantari" ekimena antolatu digute. Hemen duzue egitaraua:
Maiatzaren 6an, Pier Paul Berzaitz (J. Goikoetxea musikariarekin).
Maiatzaren 13an, Xabi San Sebastian (Satxa Soriazu teklistarekin).
Maiatzaren 20an, etxekoekin kantari: Itziar Zamora.
eta maiatzaren 24an, Kantujira eta Kantu-afaria.
Emanaldiak Larroetxen kultur etxean izango dira arratsaldeko 20:00etan.
Maiatzaren 3-4-5ean Bidasoan euskaraz ekimena.
BIDASOAN EUSKARAZ ekimen honetan kantuan aritzeko honako aukerak izango ditugu:
Maiatzaren 3an, Kantuafaria XAIA ostatuan Kuxkuxtu taldearekin.
Maiatzaren 4an berriz, pintxo lehiaketa, ardo dastaketa eta Imuntzo-Beloki taldearen saioa.
Maiatzaren 5ean, pilota txapelketa eta herri bazkaria Mutxikoak taldea alaiturik.
Egitarau mardula, alaia eta kantaria Bidasoan euskararen alde.
Maiatzaren 4an, Kantujira Andoainen
Datorren maiatzaren 4an, eguerdiko 12etan, kantujira berezia antolatu dute Andoaingo kantu taldea Santa Krutz jaiak direla eta. Parte hartu nahi duten guztiek gogoan izan, maiatzaren 4ean, eguerdiko 12:00etan, Bastero kulturgunean. Animatu!
PItxuen kanta, bizkaiko herri arratzale bateko oihartzun ederra!
Bizkaiko Eatik datozkigu kantuan, herritar kantuzale hauek. Oraingo honetan bertako kantu tradizional bat aurkeztera gatoz, "Pitxuren kantua". Josu Bergara kantariak, bere azken diskan bertsionatutakoa. Ea gustokoa duzuen.
2013/04/18
Baionan Kantuz 16. urteurrena datorren apirilaren 27an
Datorren apirilaren 27an, larunbatez, Baionan Kantuz 16. urteurrena ospatuko du, beti bezala Kantujira jendetsua antolatuaz.
Egitaraua:Goizeko 11:00etan, Lakarre plazan bilduko dira kantuzaleak.
11:45ean, bigarren partea katedraleko kalostrapean.
12:30ean, aperitifa tabernetan.
13:30ean, Bazkaria Kalostrope ostatuan. (15 eurotan).
16:00etan, "espresio librea" Kalostrapen taberna inguruan.
Izena emateko azken eguna apirilaren 21a.
Kantuen egitaraua
Lakarra plazan: Iduzki denean, Lagun, Athenryko zelaiak, Goizean goiz, Bedatsian, Baratze bat, Trapu zaharrak, Txalaparta.
Katedraleko kalostrapean: Zenbat gera, Aberriaren mugak, Ardo xuria, Nola bizi hala kanta, Begiak farrez, Gogoaren baitan, Urte batez, Guk euskaraz.
Kantujira Bilatortan, apirilaren 21ean.
"Euskara herria josten!" lelopean, datorren apirilaren 21an, jai erraldoia antolatu dute Bilatortan (Nafarroa). Euskararen aldarrikapen-jai honetarako egun osoko egitarau mardula prestatu dute antolatzaileak (bertso saioak, dantzaldia, kontzertua, herri kirolak, pailozoak, pilota partida, bazkari herrikoia), eta tartean herritarren KANTUJIRA.
Ea kantuen bitartez euskararen oihartzuna Nafarroako inguru honetara iristen den!.
Kantu-afaria Otatza sagardotegian (Zerain), apirilaren 20an
Datorren apirilaren 20an, Kantu-afaria antolatu dute Zeraingo Otatza sagardotegian. Bertan Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldearen emanaldia izango dute.
Goierrin bizi diren kantuzaleek autobus zerbitzua dute doainik bertara joateko.
Bertara joan nahi dutenek deitu telefono honetara:
Otatza sagardotegia - 943 801757
2013/04/04
Apirilaren 6an, Malerreka kantuz Saldiasen.
Larunbat honetan, apirilak 6, Malerreka Kantuz Saldiasen antolatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak, hasiera batean Beintza-Labaienen iragarrita zegoen arren. Beraz, larunbatean, 12:00etan Saldiasko plazan izanen da Malerreka Kantuz.
2013/03/22
Aberri Eguna: Kantujira Iruñean
Datorren martxoaren 31an, Iruñean ospatuko da Aberri Eguna. Hori dela eta, Orreaga fundaziotik Kantujira berezia antolatu dute. Eguerdiko 13:30ean Foruen Monumentuan hasiko da, ondoren Iruñeako kaleak zeharkatuko ditugu: Gaztelu plaza, Jabier jaitsiera, Estafeta, Kuria, Nabarreria karrika, Udaletxeko plazan amaitzeko. Jendetza handia espero dugu bertan, eta guztion artean euskal kantak bere oihartzun propioa izatea gustatuko litzaiguke. Ordura arte besarkada bat.
Korrika amaierako Kantujira Baionan
Badoa KORRIKA... bere helmuga BAIONAN!! eta Baionan Kantuz taldeak Korrika amaierako KANTUJIRA antolatu du. Eguerdiko 13:30ean Merkatuko plazan abiatuko da Arratsaldeko 17:00ak inguruan ere kantujiran jarraitzeko aukera izango dugu. Korrika amaierarako eta gure hanken atsedenerako onena, lasai lasai elkarrekin kantatzea. Animatu!!!
2013/03/19
Apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira Asteasun
Datorren apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira bizitzeko gonbitea jaso dugu Asteasutik. Inguru paregabea gure kantuekin batera gozatzeko. Goizeko 11:30ean hamaiketako batekin ongi etorria eskainiko zaie partaide guztiei. Ondoren, kalez kaleko kantujirari ekingo zaio 13:30ak arte. Bazkaria Santamaña elkarteak izango da (20 eurotan). Animatu eta eman izena, honetarako azken eguna apirilaren 9an. Bidali zure eskaera helbide honetara: asteazu@euskalnet.net
2013/03/07
Euskal Herria KANTUZ liburuxka laster eskura!
Datorren martxoaren 16-17an salgai izango dira herri guztietan, Euskal Herria Kantuz liburuxka GARA egunkariarekin batera. GARA eta Euskal Herria Kantuz sarea elkarlanean eginiko kantu liburuxka da. 101 kantu bildu ditugu liburuxka honetan, tartean kantu tradizionalak, berriagoak eta gaur egungoak. Bertan herrialde eta kantari ezberdinen abestiak jarri ditugu, euskal kantagintzaren abestasuna handia baita.
Bertan azaltzen diren kantuak entzuteko eta ikasteko aukera izango dute kantuzale guztiek. Blog honetako kantutegian aurkitzen dira kantu horien audioak edo bideoak.
Zabaldu informazioa zure herriko kantuzaleen artean.
Bertan azaltzen diren kantuak entzuteko eta ikasteko aukera izango dute kantuzale guztiek. Blog honetako kantutegian aurkitzen dira kantu horien audioak edo bideoak.
Zabaldu informazioa zure herriko kantuzaleen artean.
2013/02/22
Errenteriako kantujira: hileko 2. larunbatetan.
Errenteriatik informazio hau argitaratzeko eskatu digute: Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta hileroko bigarren larunbatetan (uztailan eta abuztuan jai), herriko enparantzatik abiatuko dira eguerdiko 12:00etan, kalez kaleko kantujirari ekiteko.
Ea ba herriko kantuzale guztiak animatzen zareten!
Otsailak 24: Kantu bazkaria Hazparnen
Datorren otsailaren 24rako, igandea, Kantu bazkaria antolatu dute Hazparneko Les Tilleuls jatetxean, euskal kantu zahar eta ahantziak gogoratu eta berreskuratu nahian. Bazkalosteko saioa dinamizatzeko primerako gonbidatuak izango dituzte bertan: Manex Pagola, Ugutz Robles, J.M. Noblia eta Beñat Loyatho. Menua+kafea+ardoa= 20 euro. Irabazitako dirutza Ezkia ikastolarentzat bideratuko dute. Antolatzaileak Ezkia ikastola; Laguntzaile modura Euskal Irratiak.
2013/02/13
Zorionak Donostia Kantuz taldeari bere 10. urteurrenean.
Hitzordu berezia dugu euskal kantuzaleok datorren larunbatean, otsailaren 16an, Donostian eguerdiko 12:00etan "Donostia Kantuz" taldearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu duten kantujira berezian. Kalez kale kantatzeko dinamikarekin eman ziren lehen urratsak 10 urte geroago bere segida badutela erakutsiko dugu. Zatozte beraz, larunbatean Donostira egun osoko kantu-jaialdira.
ZORIONAK Donosti Kantuz taldekide guztioi.
2013/02/11
Otsailaren 15ean, Ibardin kantuz
Ibardinko gainan sagardotegi berria ireki dute. Aitzaki horrekin Etxalar Kantuz eguna antolatu dute bertan, afari eta guzti.
Bertara animatzen diren guztiak eman izena Begiraleak taldearekin harremanetan jarrita:
begiraleak@wanadoo.fr / Tlfn.: 608 879 313
Afaria: 30 euro .
2013/02/04
Tolosako ihauterietako kantu eder bat: "neskatil poxpolin"
Oi! neskatil poxpolin
ezpain gorri, begi urdin
polita ta krabelin.
Zu ikusi ta bihotza,
batzutan tilin,
bestetan pirrin,
tirripintintin. (2)
(milesker Juantxo Zeberiori).
Tolosako ihauteri kantuak, 2013ko kantu liburuxkan
Tolosako Udalak, bertako hedabideekin batera (Galtzaundi, Txolarre irratia, Tolosaldeko Hitza, 28 Kanala), 2013ko ihauterietarako kantu liburuxka bat argitaratu dute. Bertan agertzen diren kantuak, Tolosako ihauterietan kantatzen diren abestiak dira.
Pdf artxiboa gure KANTUTEGIAN aurkitu dezakezu. Abesti hauek ikasteko modurik erakargarriena Tolosara gerturatzea eta bertan entzutea duzu.
Santa Ageda bezperan, Euskal Herria kantuan.
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Euskal Herri osoan entzungo ditugu kopla hauek otsailaren 4an, tartean Irungo Nabarteneako kideak idatzi digute, astelehenean, 19:00etan irtengo direla kalez kale kantuan.
Gasteiz kantuz taldeko kideak ere deialdi berezia egin dute kantuzaleen artean baserritarrez jantzita kantujira berezira etortzeko.
2013/02/01
Otsailaren 2an, Pasai Donibanen kantuz.
Otsailaren 2an, Pasai Donibanen arratsalde ederra pasatzeko aukera. Inguru erakargarri batean euskal kantuekin bertako kaleak zeharkatzeko aukera paregabea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)