2016/12/22
2016/12/13
2016/12/12
Oñatiko kantujiraren bideoa
Oñatin jarraitzen dute kantujira antolatzen, hemen duzue azkena, azaroaren 26an burututakoa.
Animo guztiak bertan lanean ari diren guztiei!
2016/12/07
Gabon kantak ikasteko ataria
Urte amaiera honetan, gabon kantuak ikasi eta abesteko aukerak ez dira faltako.
Atari honetan gabonetako makina bat kantu dituzue, abestien letrak eta hauen musika entzungai ere bai.
Aitzakirik ez, ikusi, ikasi, eta kantatzen hasi!.
Sartzeko hemen klikatu:
EGAN gogoratuz, amaitu da ibilbidea.
Aurten amaitu da EGAN taldearen ibilbidea. 1970an sortu zen taldea garai bat markatu zuen bere musikarekin. Xabier Saldias, Frantzesena anaiak, Iñaki Arenas, Iñaki Korta, Gonzalo Pelaez, Imanol Aranburu... urteetan zehar parte hartu zuten talde mitiko honetan. Garaiko musika euskaratuz gure plazetako giroa euskaldundu zuten. Hemen duzue, Kantu kontarin egindako programa berezia. Gainean klikatu eta entzun:
"Agur Jaunak...eta andreak" kantuak berregokitu behar dira?
Tarteka entzuten dira gai honen inguruko eztabaidak, eta zergatik ez? arrazonamenduz eztabaidatzea ez da arazoa, gaia azaleratzea eta koherentziz batzuen eta besteen iritziak entzutea, beti ere bata besteari entzunez noski... eta zer diote zuen herrian honetaz? Hemen duzue gaia astintzeko baliatu duten kantua, "Agur Jaunak"
Agur Jaunak eta Andreak, Agur t’erdi Danak berdinak einak gire zuek eta bai gu ere Agur Jaunak (e)ta Andreak Agur t’erdi hemen gire Agur danak.
ZUZEUn aldizkari digitalean piztu zuten albistea eta bertan jasotzen dira hainbat iritzi. Irakurri eta ea zer iruditzen zaizuen?
2016/12/05
Olentzero kantuz Baionan
2016ko abenduaren 11n, igandearekin, 16:00etan,
300 partehartzaile bilduko dira Baionako Lauga gelan (220 ikasle
eta 80 abesbatza kideak). Eskoletan eginen den kantuen
prestaketa, zuzendaritza, eta teknika profesionalak (soinu eta
argia) landu dute zonbait hilabetez. Partehartzaile ugari ekimen honetan: Villa Pia lizeoa, Largente kolegioa, Oihana ikastola, Baiona handiko eskola, Marracq kolegioa, Hiriondoko eskola, Etxepare lizeoa, Jules Ferry eskola, Jean Moulin eskola, Rene Cassin Lizeoa, Baionan kantuz, Haiz'Egoa, Buhaminak, Lau Urrats dantza taldea, Noaingo haur abesbatza, Watson, Patxi Amulet, Odei Barroso, Maialen Errotabehere... Baionako hiriaren eta Euskal Kultur Erakundearen babespean.
2016/12/02
Kantu eta Jauzi jaia Arrigorriagan
Jasotako informazioa:
Euskara
egunaren inguruko ekimenak antolatu dugu Arrigorriagan. Kantu eta Jauzi dugu, bihar,
zapatua, abenduak 3, arrastiko 18:00etan eta Santa Isabeleko frontoitik
abiatuta. Bertan, EH-ko herrialde ezberdinetako kantak eta dantzak
plazaratuko ditugu zuen laguntzarekin, noski. Atzoko bertso-poteoa eta
euskarari keinua egiteko argazkien ekimenen arrakastaren ondoren,
amaiera potoloa emango diogu euskararen egunari.
Eta euskararen egunari euskal giroa topera emateko "euskal jantziekin" etorten animatzen nahi zaituztegu. Norberak, duenarekin, baserritar, arrantzale, kaikua,....
Egingo dugun geldialdietan, kartelan agertzen den bezala, herrialde bateko bi kanta eta bi dantza egingo ditugu eta amaitzean, Erromeria Ibaizabal landan eta "Euskaraz bizi nahi dut" ekimenean egindako argazkiak ikusgai izango direla.
Eta euskararen egunari euskal giroa topera emateko "euskal jantziekin" etorten animatzen nahi zaituztegu. Norberak, duenarekin, baserritar, arrantzale, kaikua,....
Egingo dugun geldialdietan, kartelan agertzen den bezala, herrialde bateko bi kanta eta bi dantza egingo ditugu eta amaitzean, Erromeria Ibaizabal landan eta "Euskaraz bizi nahi dut" ekimenean egindako argazkiak ikusgai izango direla.
2016/12/01
Mikel Laboa, gaur 8 urte hil zea, "sekulabelardiko kantaria"
Egun da abenduaren lehena, bi mila eta zortzikoa, gauza ttikien erresumatik, partitu da maisua. Ume ixilen hondartzan edo, paradisuko ostatuan, non entzungo ote da orain ahotsa zilarrezkoa. Euskaldun jendea negarrez dago Eskiulatik Berangora, sekulabelardiko kantari zure ahotsa entzun guran... Abestiaren etxe goienan, kandelak iziotu dira, Atahualpak eta Etxshunek, zabaldu dute berria: Haiekin dela, kantuan ari, jakin dadila Donostian, Lekeition eta Baztanen ere, Euskal Herri guztian.
2016/11/29
Badator, hauxe DA, DURANGOKO AZOKA!
Badator bai, hori DA, DURANGOKO AZOKA, euskal kulturaren azoka erreferentziala,... zatoz, sartu, ikusi, eta dastatu euskal kulturaren unibertsoa!!!
Xalbadorren "nigarra begian" Baionan Kantuz eskutik
Xalbadorrek asko sofritzen zuen euskaren indargabetzearekin, datorren abenduaren 3an "euskararen eguna" dela eta, kantatu dezagun indartsu bere abestia, eta piztu dezagun euskararen sugarra, euskaraz biziz!!!
2016/11/11
Nafarroako kantu txapelketako II. saioa azaroaren 13an Burlatan
Datorren igandean Nafarroako Kantu Txapelketaren II. saioa egingo dute Burlatan. Arratsaldeko 18:00etan Burlatako kultur etxean elkartuko dira hurrengo artistak. Hemen duzue aurreko saioan parte hartu zuen Sakanako talde baten bideoa:
Sakanako kantagintzaren ahotsak kontzertua
Azaroaren 12an, Berrialagunekoek kontzertu erakargarria antolatu dute Sakanan. Bailarako 5 talde eskainiko dute kontzertua, tartean Hesian taldea, Tximeleta taldea, 4nek taldea, Hi De Bei taldea, eta Lur Larraza-Luisillo Kalandraka bikotea.
Esan bezala larunbata honetan arratsaldeko 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean, beti ere Berria-laguna dinamikaren baitan. Sakanan bada musika, bada ahotsa, bada giro!!!
"Nafar aire zaharretan" 3. eta 4. liburuen aurkezpena Azaroaren 22an
Nafarroako kantu zaharren bilduma aurrera doa. Aurretik 1. eta 2. liburuak argitaratu bazituzten, oraingoan 3. eta 4. liburuak aurkeztuko dituzte.
Bigarren zatia III.
eta IV liburukiek osatzen dute, eta haietan Nafarroako 1.586 kanta zahar
eta dantza doinu bildurik daude (asko argitaragabeak), lehenbiziko bi
liburukietan ageri diren 1.489 aleekin bilduma ederra osatuz.
Lan ederra gure lagun Txema Hidalgo Kaparek
egin duena. Txalotzekoa da ahalegina eta zorionekoak gu orain kanta
bilduma itzelgarria dugulako eskuetan. ESKERRIK AUNITZ Txema!! Aurkezpenaren hitzordua: Azaroaren 22an, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeako CIVICA aretoan.
Gabonetako HERRI TXIKI KANTARI grabatzeko kantuzaleak behar dituzte ETBn
Euskal Telebistatik aurten ere, deialdia jaso dugu, gabonetan eskaini nahi duten kantu saioa jendez betetzeko. "HERRI TXIKI KANTARI" izeneko saioan jendea behar omen dute, kantuzaleak nahi dituzte, tarteka kantatzen aritzeko. Aurkezleak Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira.
Emanaldiaren grabaketa Mungian egingo da, abenduaren 14ean. Eta hortaz, gonbidapena lehenik inguruko herrietako taldeei luzatzea koherentena da. 50 pertsonaz osatutako taldea behar omen dute. Prest daude autobusa jartzeko Bilbotik Mungiara, eta tarteko herrietan geldiune batzuk egin jendea hartzeko. Beste tokietatik zaila. Talderen bat animatuko balitz jarri gurekin harremanetan.
Betiko helbidera idatzi (euskalkantuzaleenelkartea@gmail.com).
Leonard Cohen betiko isildu da
Kantari kanadiarra hil da, bere 82 urteekin bere ahotsa betirako isildu da. Euskaldunontzat kantuegile ikaragarria, intimoa, eta erreferentziala ere bai... goian bego!
2016/11/04
Euskal kantagintzaz aritu ziren Xenpelar jardunaldietan
Urriaren 27an, Xenpelar jardunaldietan euskal kantagintzaz aritu ziren hizketan, hainbat erakundeetako ordezkariak, tartean Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliart, Eresbileko Jon Bagües, Labayruko Igone Etxebarria, eta Sü Aziako Jean Mixel Bedaxagar. Hemen duzue bertan jasotako bideoa:
Azaroaren 5ean jai ederra BARAÑAIN KANTUAN
Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute larunbata honetarako Barañainen. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da festa Udal plazan kalejira batekin.
Parte hartzaileak:
- Barañaingo txalapartariak
- Zubietako joaldunak
- Barañaingo euskal kantak
- Barañaingo trikitilariak
- Ezpelur konpartsa txiki eta gaiteroak
- Barañaingo konpartsa eta gaiteroak
- Eguesibarko txalapartariak
- Canto Pueblo Viejo elkartea / Canciones de siempre elkartea
- Barañaingo jauzi taldea
- Barañaingo abesbatza eta txistulariak
- Jaso ikastolako dantzariak
Informazio gehiago: plazaberri noticiasdenavarra
Parte hartzaileak:
- Barañaingo txalapartariak
- Zubietako joaldunak
- Barañaingo euskal kantak
- Barañaingo trikitilariak
- Ezpelur konpartsa txiki eta gaiteroak
- Barañaingo konpartsa eta gaiteroak
- Eguesibarko txalapartariak
- Canto Pueblo Viejo elkartea / Canciones de siempre elkartea
- Barañaingo jauzi taldea
- Barañaingo abesbatza eta txistulariak
- Jaso ikastolako dantzariak
Informazio gehiago: plazaberri noticiasdenavarra
Nafarroako Kantu Txapelketa, azaroaren 5ean 1. saioa Antsoainen
6 urte pasa dira Nafarroako Kantu Txapelketa antolatzen ez zela. Horrelako ekimenak aurrera egiteko behar diren laguntza ezaren ondorioak izan dira. Bainan, etsi gabe jarraitu dute nafarroako kantuzaleak eta dagoeneko prest dute 2016an ospatuko duten Nafarroako Kantu Txapelketako 1. saioa.
Larunbata honetan izango da, azaroaren 5ean Antsoaingo antzokian, arratsaldeko 18:00etan.
Beraz, animatu ditzagun bertan parte hartuko duten gazteak, gure kantuzaletasunaren harrobi berria!.
2016/10/13
Kantagintzaren ondarea aztergai Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan
Kantagintzan jarriko dute arreta Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiek. Urriaren 27an izango da Villabonako Subijana etxean (Mintzola) 18:30etatik aurrera.
Hirugarren urtez jarraian antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak.
Aurten Villabonako Subijana etxean izango dira urriaren 27an, 18:30etik
aurrera. Euskal kantagintzaren ondarea izango dute helduleku aurtengo
jardunaldiek eta tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen
egoera aztertuko da.
Jardunaldietan izango dira parte hartzen Jon Bagues (ERESBIL), Igone Etxebarria (LABAYRU), Jean Mixel Bedaxagar (SÜ AZIA) eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundea).
2016/10/06
Nafarroako kantu txapelketaren antolaketa martxan da
Helburu nagusia, kantari berri eta gazteei aukerak eskaintzea, kantari berriak ezagutaraztea, eta hauen lanak publiko bati helaraztea. Azken batean, harrobi lana egitea. Hortarako antolatu dute Nafarroako Kantu Txapelketa.
Nahi duenak badaki, animatu eman izena eta hor dituzue emanaldien hitzorduak.
Urriaren 7an Ikuskizuna Plentzian: "La partera de Gaminiz"
Plentzia Kantagune elkartetik bidalitako informazioa. Ikuskizun interesgarria, herritarren parte-hartzearekin batera, Plentzia herriaren urteurrena ospatzeko ekimen erakargarria. Aukeran hor duzue, ikuskizunaren ezaugarri nagusiak, istorioa, eta nola ez... kantua ere bai.
Ea jendez betetzen dugun Plentziko plaza. Zorionak Plentzia!
2016/09/29
Imanol Urbietaren omenezko kantu-poteoa
Urriaren 1ean, kalean kantatzeko aitzakirik ez... Hainbat deialdi jaso ditugu egun honetarako, eta gutxi baziran hemen duzue beste bat.
Merezitako omenaldia jasoko du Imanol Urbietak Bilbon antolatu duten kantu-poteoaren bitartez.
Datorren urriaren 1ean, eguerdiko 13:00etan, Unamuno plazan bilduko dira, elkarrekin tragoxka batzuk edanez, kantuz Imanol Urbieta gogoratuko dutenak.
Eta kartelak dioen bezala, segi kantatzen... kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko!.
Agur t'erdi Imanol.
2016/09/28
IMANOL URBIETA hil da
Imanol Urbieta gaur joan zaigu, musikaria eta pedagogoa, milaka kantu sortu ditu bere etengabeko lanean, bai umeei eskainita, baita ere garaiko aldarrikapenekin lotuta, tartean hamaika kantu ezagunak: "Jon Braun", "Ran rober ran", "Behin betiko", "euskera oi euskera", "bakarrik eta libre", "borrokalari kalera" ...
Gure doluminak senitarteko guztiei, gure konpromisoa berriz... bere kantuak abestea eta gogoraraztea!
2016/09/27
Urriaren 29an Barañainen kantujira
Datorren urriaren 29an, Barañainen izango dugu kantujira. Udazken koloretan barrena sarturik, gure ahotsekin jantziko ditugu Barañaingo kaleak.
Ez ahaztu, eguerdiko 12:00etan Udaletxeko plazatik hasiko da Barañaingo kantujira. Animatu!
Urriaren 2an, EUSKAL JAIA Barakaldoko San Bizenten
Barakaldotik honako informazioa bidali digute, datorren igandean Euskal Jaia antolatu dute San Bizenten.
Antolatutako ekimenen artean, goizeko 11:30ean, elizako plazan abiatuko da kantuz eta dantzaz burutuko den KANTUJIRA.
Informazio eta egitarau osoa irakurri nahi baduzue hemen klikatu:
https://www.facebook.com/laguntasuna/
Informazio eta egitarau osoa irakurri nahi baduzue hemen klikatu:
https://www.facebook.com/laguntasuna/
Egun ederra igarotzeko ekimen ugari, beraz animatu eta aurrera!
"AVUI CANTEM" Catalunyan ere kantujiran. Larunbatean Iruñean.
Catalunyan ere kalez kale herritarrak biltzeko eta kantatzeko dinamikari heldu diote. Granollers herrian sortu dute AVUI CANTEM. Hemen duzue beraien bloga: AVUI CANTEM
Eta larunbat honetan, hau da, urriaren 1ean, Iruñara datoz bertako Iruñea Kantuz taldekideekin kalean kantatzera. Gure arteko harremanak bultzatuko dugula ez izan zalantzarik.
Urriaren 9an, SARAKO KABALKADA
Honako informazioa zabaltzeko eskatu digute, eta interesgarria denez hor duzue. Urriaren 9an Sarako Kabalkada, ekimen herrikoia, tradizionala, eta erakargarria.
Sarrerak erosi nahi izanez gero hemen duzue informazioa:
Facebook-Sarako kabalkadaSarrerak erosteko: Sara (herriko etxean), Baionan (Elkar dendan), Arbonan (okindegian), Azparnen (Xuriatea ostatuan).
2016/09/26
Urriaren 1ean, Gernikan Euskal Jaia
Gernikako EUSKAL JAIA, ohiko beste hitzordu bat da euskal kantuzaleontzat. Aurtengo antolaketari ekin diote eta hemen duzue informazio guztia:
- 10:45ean, harrera eta hamaiketakoa San Fidel ikastolan.
- 12:00etan pregoia eta txupina Merkurio plazan, ondoren kantujira.
- 15:00etan herri bazkaria.
-16:45etan, dantzak eta kantak.
BAZKARIAN izena emateko:
Prezioa: 15 euro tike bakoitzeko.
K/K Zenbakia: ES91 2095 0043 1091 1101 0087
Eskaera: talde bakoitzeko diru-sarrera bakarra egitea eskatzen da. Diru-sarrera egiteko azken eguna: irailak 26. Harremanetarako: Urdaibai kantagunea; Josu Erezuma: 629 271 810. / josuerezuma@gmail.com
2016/09/14
Baionan kantuz taldearen emanaldiak
Baionatik, kantu saioen egutegia bidali digute, ahal dutenek bertara joan eta kantuz goxatzeko:
Datorren Irailaren 24ean, Urriaren 23an, Azaroaren 26an eta Abenduaren 31an.
Bertako kantuekin sortzen den giroa ikusteko, hemen duzue apirilaren 23ko bideoa. Patrick Frantchessena lagun kantuzalea gogoratuz. Ikusi, goxatu eta animatu Baionara!
2016/09/09
Xabier Madina goian bego
Gaur, irailak 7, bakarlari moduan nahiz musika taldeetan aritutako kantaria hil da. Bilbon jaio zen, eta 5 urteekin Azpeitira joan zen bere familiarekin bizitzera.
Hemen duzue Uztarria aldizkarian Xabier Madinari egindako elkarrizketa: Xabier Madinari elkarrizketa
Irailaren 17an Urnietan kantujira Xabier Lete eta Lourdes Iriondo gogoratuz
Urnietako Egape ikastolaren 50 urte ospatzeko, herritarrak eta bereziki ikastolako ikasleak kantuan jarri nahi dituzte irailaren 17rako antolatutako kantujira. Burubelarri dabil Antton Jauregi zeregin horretan, kantuzale eta musikaria. Kantujira hau probestuko dute Xabier Lete eta Lourdes Iriondo gogora ekartzeko, hauek ikastolako sorreran parte hartu baitzuten, bai plastika eta kantagintza ikastaroak eskaintzen.
Hauxe duzue egitaraua:
- 11:30ean, Kantujiraren hasiera Egape ikastolan, Idiazabal kalean zehar.
- 14:00etan, Xabier Lete eta Lourdes Iriondori omenaldia San Juan plazan. Bizi ziren etxe atarian plaka bat erakutsiko da.
- 14:15ean, Aire ahizpen emanaldia.
- 14:45ean, herri bazkaria San Juan plazan.
Harremanetarako:
Egape ikastola, Tlfnoa.: 943009275
2016/09/07
MATALAZen azken hitzak, Jean Louis Davanten artikulua
“Dolü gabe hiltzen niz / bizia Ziberoarentako emaiten beitüt. /
Agian, agian, egün batez, / jeikiko dira egiazko ziberotarrak, / egiazko
eüskaldünak, / tirano arrotzen ohiltzeko, / eta gure aiten aitek ützi
deiküen lürraren / popülüari ützültzeko.”
Hemen duzue Jean Louis Davant xiberotarren artikulu interesgarria Matalazen inguruan, klikatu eta irakurri:
MATALAZEN AZKEN HITZAK
MATALAZEN AZKEN HITZAK
2016/09/05
Milesker Euskal Herriko kantuzale orori
Honen bitartez eskertu nahi zaituztegu, Euskal Herria Kantuz egunean parte-hartu zenuten guztioi bai Biarritzen bai atzoko egunean Donostian. Plazer handi bat izan da egun hori zuekin konpartitzea. Herriz herri lan handia egiten duzue, eta herrietako lan hori bat eginik erakusten dugunean, sekulako indarra, gogoa, ilusioa islatzen dugu. Gure kantuen bitartez herri bat osatzen dugula erakusten dugu, eta gaztea! Gora zuek eta aurrera!!!
Euskal Herria Kantuz
Irailaren 17an, ZANGOZA KANTUZ
Zangoza kantuz eguna antolatu du bertako "BI HAIZETARA" euskara elkarteak. 11:00etan elkartu, hamaiketakoa egin, liburuxkak banatu, eta trikitilarien laguntzarekin kalez kale alaituko ditugu Zangozako kaleak.
15:00etan berriz herri bazkaria eta ondorengo dantza, kantu saioa.
IZENA EMATEKO:
Bazkaria: 20 euro
Izena emateko azken eguna: irailaren 8an
Diru-ordainketa egiteko: Bi haizetara taldearen kontua - ES95 2100 3698 5621 0013 8255
BUS zerbitzua egongo da:
Irteera-ordua: 10:00etan Ikastola Alaitz (Barañain); 10:15 Hiru Errege Hotelatik (Iruñea).
Zangotzatik itzulia, 20:00etan geldialdi berekin.
10 euro BUS zerbitzua.
Harremanetarako telefonoak:
Josele: 674 694 077
Patxi: 689 756 341
Izena emateko azken eguna: irailaren 8an
Diru-ordainketa egiteko: Bi haizetara taldearen kontua - ES95 2100 3698 5621 0013 8255
BUS zerbitzua egongo da:
Irteera-ordua: 10:00etan Ikastola Alaitz (Barañain); 10:15 Hiru Errege Hotelatik (Iruñea).
Zangotzatik itzulia, 20:00etan geldialdi berekin.
10 euro BUS zerbitzua.
Harremanetarako telefonoak:
Josele: 674 694 077
Patxi: 689 756 341
2016/08/31
"Goierri Kantuz" ekimena aurten Seguran, irailaren 17an
Goierri Kantuz ekimenaren 3. urtea izango dugu aurten, Segurarrak hartuko dute bere herrian jaia.
Irailaren 17an, larunbata egingo dute eta dagoeneko prest dute egitaraua:
10:30ean, ongi etorria kafearekin Segurako pilotalekuan.
11:00etan Alkatearen hitzak eta bertsolarien agurraren ondoren, kantujira hasiko da.
Herri bazkaria pilotalekuan, ondoren musika eskolakoekin kantu saioa.
18:30ean amaiera Agur Jaunak kantuarekin.
Egunean zehar, kuxkuxtu taldeak arituko dira gurekin.
18:30ean amaiera Agur Jaunak kantuarekin.
Egunean zehar, kuxkuxtu taldeak arituko dira gurekin.
Kantu liburuxka prest dute, beraz bertara joateko nahia duzuen guztiok, eman izena.
Bazkaria 20 eurotan. Izena emateko jarri harremanetan Segurako ordezkariekin:
Edurne Ormazábal ;670593121 ;edurne.ormazabal@consumer.es
Julen Telleria 659 404 959 ; julentelleria@gmail.com2016/08/29
Irailaren 2an VII PLENTZIA KANTARI
PLENTZIA KANTARI eguna badator. Zazpigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 20:00etan Plentziako zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza enparantzan bukatu ostean, ZANGO TALDEA lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:15ean hasita.
Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
- Eguna: Irailaren 2an, ostirala.
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: Plazatxoa (Zubiko plaza, Piruli deitzen duguna)
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:
Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
- Eguna: Irailaren 2an, ostirala.
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: Plazatxoa (Zubiko plaza, Piruli deitzen duguna)
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:
2016/08/22
Igor Elortzak "Xabier Lete" (kafe aleak) IRAKURGAIA
Irakurgai polita eskaintzen digu Igor Elortzak. Hemen jartzen dizuet lasterbidea, klikatu eta irakurri ahal izateko.
IGOR ELORTZAK "XABIER LETE" (KAFE ALEAK)
IGOR ELORTZAK "XABIER LETE" (KAFE ALEAK)
2016/08/14
2016/08/10
2016/08/05
Abuztuaren 27an Elgoibarko kale-kantariak jaietan kantuz.
Aurten ere, Elgoibarko jaietan kale-kantariak izango dute beren aukera jaietako giroa alaitzeko. Datorren abuztuaren 27an, larunbata, eguerdiko 12etan hasiko dira Kalegoen plazatik, atsedenak tarteko noski.. 14:30ean amaitzea espero dute.
Udaran murgilduta, beste hitzordu bat... kasu honetan Elgoibar, animatu jaietan kantatzera!!
2016/08/04
Aspaldiko ondarrutarrak herriko kantuak abesten
Dokumentu ederra iritsi da gure eskutara. Kantu zaharrak, ondarrutarren ahotan... Argi dago elkarrekin kantatzeko ohitura ez dela gaurkoa, aspaldikoa baizik.. eta nola gainera, ah ze gogoa jartzen zuten. Entzun eta goxatu!!!
Abuztuaren 6an Lizarra kantuz taldearen kantujira
Udaran eguzkia, eta Lizarran jaiak... eta jai giroan bildu nahi dituzte bertan kantuzaleak, urteroko kantujira egiteko. Aurten abuztuaren 6an izango da, jakin badakigu badirela egun horretan beste hitzorduak bainan tira kantuzale ugari ditugu Euskal Herrian kale ezberdinetatik aritzeko.
Beraz, animatzen zaretenok badakizue, datorren abuztuaren 6an, igandea, eguerdiko 12etan hasiera emango zaio kantujirari Lizarrako Behenafarroa kaletik hasita.
Gora zuek eta segi euskal giroa kantuz zabaltzen.
2016/08/03
2016/07/31
Abuztuaren 7an, Getariko jaietan kantujira
Getarian ere jaiak, Salbatoreak, abuztuaren 5etik 9ra bitartean. Datorren igandean, abuztuaren 7an kuadrilen egunarekin, herri bazkaria eta ondoren... kalez kale kantari egongo dira bai getariarrak baita bisitan joango diren makina bat turista.
Bazkaria harritarten plazatxoan egingo dute, (pilotalekuaren atzealdean) eta ondoren kalean gora, kalean behera kantari, ez dago galtzerik!.
Abuztuaren 6an, GASTEIZ KANTUZ ekimena
Negua joan da ta.... udarakin kantuz blai!!! Sanferminak amaituta ate joka ditugu Gasteizko jaiak. Gasteiz Kantuz taldekideak bertan antolatu duten kantujiraren informazioa bidali digute.
Eguerdiko 12:00etan Arka plazatik abiatuko dira, kantuak eta dantzak uztartuaz. 15:00etan kantujira amaitu eta herri bazkaria izango dugu Landatxo kiroldegian. Eta bazkal-ondoren ohiko kantu eta dantzak. Antolatzaileak, baserritarrez jantzita joateko aholkua bidali digute.
Bazkarian izena emateko:
24 euroko ingresoa egin honako kontuan:
Laboral Kutxa: 30350080950801087673
(dirua ingresatzeko azken eguna: abuztuak 3)
Ingresoarekin taldearen izena jarri eta pertsona kopurua zehaztu.
Besterik gabe, animatu eta goazen Gasteizera!!
2016/07/30
2016/07/28
Eñaut Elorrieta, paperezko kontzertua Donostiako Garoa liburudendan.
Ekainaren 5ean Donostiako Garoa liburutegian, Eñautek "paperezko kontzertua" izeneko emanaldia eskaini zuen, Joseba Sarrionaindiaren testuetan oinarritutako emanaldia. Hemen duzue bideoa..
2016/07/20
Uztailaren 30ean, Villabonan egun osoko kantujira herritarra
"Badira mila motibo jaietan kantatzeko alai"... halaxe dio Villabonatik jasotako albiste pozgarriak. Martxoan hasi ziren elkarlanean herriko hainbat kantuzale, eta ahoz ahoko informazioa zabalduz, herritar ugari bildu dituzte ekimen honen inguruan, ilusioz beterik.
Zubimusu ikastolaren Txermingo egoitzan egingo dute bazkaria eta
bertatik aterako dira goizeko 11:30ean. «Kale Berritik barrena,
geldialdiak egingo ditugu eta Santiago egoitzaraino joango gara. Gero
itzulia Kale Nagusitik egingo dugu». Bazkalostean, 18:00etan aterako
dira ikastolatik eta Kale Berritik Zentroraino joango dira eta handik
Kale Nagusian barrena plazan bukatuko dute ekimena.
Informazio gehiago hemen klikatuz: Santio jaietan kantari
Uztailaren 29an, Kantujira kalez kale Algortan
Algortan San Inazio jaiak ospatuko dituzte datorren uztailaren 29tik aurrera. Bertan kantatzeko aukera ez da faltako, eta elkarlanean Itxarkant, Azebari eta Itxas Argia kantari kanta taldeek kalez kaleko kantujira antolatu dute.
Horrela, uztailaren 29an, arratsaldeko 20:00etan Kateatik hasita, Torrenetik Satistegi aldera, Ameztitik Euskal Herria kalera eta Azebarrin amaituko dute kantu ibilbidea.
Kantu liburuxka deskargatu nahi baduzue, esteka honetan klikatu eta jaitsi:
KANTUJIRAKO KANTU LIBURUXKA
Herriko jaietan kantuz goxatzeko aukera paregabea, ongi pasa!!!
Horrela, uztailaren 29an, arratsaldeko 20:00etan Kateatik hasita, Torrenetik Satistegi aldera, Ameztitik Euskal Herria kalera eta Azebarrin amaituko dute kantu ibilbidea.
Kantu liburuxka deskargatu nahi baduzue, esteka honetan klikatu eta jaitsi:
KANTUJIRAKO KANTU LIBURUXKA
Herriko jaietan kantuz goxatzeko aukera paregabea, ongi pasa!!!
Iparraldeko Kantu Txapelketa: Amokatiketan taldearen "baserria"
Euskal Kantu Xapelketa eta Euskal Irratiak elkarteek antolatu zituen Lapurdi eta Baxe Nafarroako helduen kantu xapelketaren kanporaketa, maiatz bukaeran Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Bakarka, binaka, taldeka, a capella edo musikarekin, orotara 80 kantari agertuko dira taula gainean, 20 kantuz osatutako kantaldi eder baten emaiteko. Huna Amokatiketan taldearen “Baserria” kantua. Kantu guziak entzungai dituzue euskalirratiak.eus webgunean.
2016/07/19
orain 50 urte... Jose Antonio Villar Donostiako Victoria Eugenian (1966)
JOSE ANTONIO VILLAR, Oñatiarra (1939), "Ez dok amairu" taldeak 1966ko urtean eskainitako emanaldi gehienetan parte hartu zuen. Bakarlari bezala ere aritu zen, bi diska argitaratuz. 60. hamarkadan "euskal ye ye" bezala ezaguna zen. Bideo honetan, 1966ko abenduan, Donostiako Victoria Eugenia aretoan eskainitako kantu bat entzun dezakezue. Euskal Kantagintza Berriaren hastapenak ziren.
2016/07/14
Irailaren 3an, Euskal Herria Kantuz Donostian martxan
Datorren irailaren 3an, EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna (2. ekimen berezia) antolatuko da Donostian. Denbora daramate antolaketa lanetan, eta dagoeneko hasi dira bertan eskainiko den HERRI BAZKARIRAKO izena-emate prozesuarekin.
Hemen duzue informazioa IZENA EMATEKO:
Bazkariaren kostea: 23 euro
Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia:
ES66 2095 5095 43 1061795745 (Kutxabank)
Agiria eta informazioa helbide honetara bidali: donostiakantari@gmail.com
Izena emateko azken eguna: Abuztuaren 16an.
Aurrerago egun honetako egitarau bereziaren informazioa zabalduko dizuegu.
2016/07/13
"Zpeiz Mukaki".. euskal kantuak eta dantzak gazte giroan!
Agian batzuk ez dute bat egingo hauen bertsioekin, ...baina tira argi dago euskaraz ere gazteak giro ederra sortzeko ahalmena badutela. Talde hau aspalditik dabil herrietako jaiak alaitzen, eta etenaldi baten ostean, berriro hasi dira martxan!.
2016/07/12
2016/07/05
2016/06/26
2016/06/23
Uztailaren 2an, kantu-zikiro jana Usurbilgo jaietan Kuxkuxtu taldearekin
Usurbilgo Santaixabelak gertu ditugu, eta bertan kantu aritzeko aukera ezberdinak ditugu. Datorren uztailaren 2an, Usurbilgo Askatasun plazan egingo den kantu-zikiro jana antolatu dute. Kantuekin laguntzeko Urruñeko Kuxkuxtu taldea arituko da. Giro ederra, atsegina eta kantua lagun, beraz animatu!!!
Urretxindorra taldeak herritarren omena jaso du Bergaran.
Aurten 50 urte betetzen dira “Urretxindorrak” Bergarako talde mitikoak,
beraien lehen kantaldia egin zuenetik. Euskara eta euskal kulturaren
alde egindako lan guztia eskertzeko, “Urretxindorren lagunak” taldeak
omenaldia antolatu du uztailerako. Raul Calvok, Julio Unamunok, Gotzon
Bikuña eta Juan Mari Narvaezek osatzen zuten taldeak paper garrantzitsua
bete zuen; Frankismo garaiko zentsura beltzenari aurre eginaz, euskeraz
abestu zuen lehen taldea izan zen eta euren doinu eta letra asko,
gaurdaino iritsiz, euskaldunon fonotekan kantu kuttunenetarikoak izatera
ailegau dira.
Uztailaren 7an, pintxo potearekin, argazki erakusketa tabernetan; Uztailaren 8an beren kantuekin kantujira San Martin plazatik abiatuta; Uztailaren 9an, omenaldi nagusia udal pilotalekuan 19:30etatik aurrera.
2016/06/21
Benito Lertxundik "adarra" saria jasoko du Donostiako Udaletik
"Beste Ez Dok Amairu bat behar da egun zerbait apurtzailea"
Mende erdiko "garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea" sarituko diote
gaur Benito Lertxundiri. Adarra saria emango dio Donostiako Udalak, eta,
ondoren, kontzertu bat egingo du Viktoria Eugenia antzokian (paperean argitaratutako elkarrizketaren bertsio luzea da hau).
Elkarrizketa guztia hemen duzue:
2016/06/17
Joxean Artzeren "ikimilikiliklik" erakusketa Usurbilen
Ekainaren 3an jari zuten erakusketa Usurbilgo Pottoena kultur etxean, eta datorren uztailaren 3a arte izango dute bertan.
Erakusketa, Artzeren imaginario eta unibertsoan murgiltzeko modu bat
da. Sortzaile gisara egindako ibilbidean barneratzeko modua eskaintzen
du, bere hainbat liburu eta sormen lan erakutsiz eta azalduz (besteak
beste, aipagarriak dira zentzu horretan Isturitzetik Tolosan barru edota Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona).
Erakusketaren irekieran Usurbilgo Alkateak Artzeren inguruan hauxe esan zuen: “herria bizitzeko eta sentitzeko etnografo bikaina izan da: etxeen eta
lekuen izenak ez ezik, bizitzeko moduari buruzko memoria bizia izan da,
euskararekiko eta herri baloreekiko atxikimendua helarazi digu. Idazlea
baino gehiago izan da, herriaren iraganaren berritzaile eta etorkizuneko
giltzak eta hitzak eman dizkiguna. Kontzientzia liriko eta etiko bat.”
2016/06/16
Uztailaren 9an, Iruñean Sanferminetan kantari
Urtero bezala aurtengo sanferminetarako Orreaga fundazioko partaideak kantujira berezia antolatu dute jaietan. Aurten uztailaren 9an izango da, larunbata.
Kantujira merkatu zaharreko plazan hasiko da (Udaltxearen atzealdean) eguerdiko 12:00etan. 14.30ean berriz herri bazkaria San Jose plazan (katedralaren ondoan). Euria eginez gero lehengo autobus geltokian). Bazkarian izena emateko: 22 euroko transferentzia egin honako kontuetan:
IBAN:
ES22 3035 0145 65 1450050445 BIC: CLPEES2M
Honekin batera, azaldu izena-taldea eta pertsonen kopurua.
(telefonoz edo internetez ez dira txartelik gordeko).
Besterik gabe, jaia eta kantuzaletasuna uztartzeko aukera paregabea. Animatu!!
2016/06/15
2016/06/14
Ekainaren 18an, Santurtziko kantujira kalez kale
Santurtzin sendo dabiltza kantujira taldean, larunbata honetan goizeko 11:00etan entsaio deia luzatu dute Santurtziko dorretxean, eta ondoren, ahotsak berotu eta afinatu ondoren, kalez kale kantari irtengo dira eguerdiko 13:00etan.
Euria egiten badu, Gernika parkean eta arkupetan arituko dira goxo goxo, babesean.. animo eta aurrera! Santurtzi Kantari badu bere facebook orria: Santurtzi Kantari facebook
Jose Luis Trekuri elkarrizketa (Oskarbi taldeko kidea)
"Batzuentzat burgesak ginen, eta besteentzat, komunistak"
Ez Dok Amairu sortu zenean kantari zebiltzan, eta Ez Dok Amairu bukatu eta lau hamarkadaren ostean kantari jarraitzen dute oraindik ere Oskarbi
taldekoek. Euskal musikaren mende erdiko historia biltzen dute haien
ahotsek, eta taldearen ibilbideari buruzko liburua idazten jartzeko
baliatu du talaia Jose Luis Trekuk (Lezo, Gipuzkoa, 1949). «Pizkunde bat
izan zen garai hartakoa, zentzu guztietan: kulturan, hizkuntzan,
politikan…». Dena ez da memoria, ordea, kanta berriz osatutako disko bat
prestatzen ere bai baitabil aldea.
Elkarrizketa guztia irakurri nahi izanez gero hemen klikatu:
Anari: min egiten dit talde berriak ingelesez aritzen direla ikusteak
Guk ere bat gatoz Anariren erreflexio honekin.
Horrelako eta bestelako iritzi interesgarriak eman ditu Anari kantariak honako elkarrizketan. Irakurri nahi izanez gero, hemen klikatu:
Anariren elkarrizketa
2016/06/12
Ekainak 25, Euskal Herria Kantuz eguna Biarritzen... badator eguna!
Eguneko egitaraua Biarritzeko ARROKA taldearen webgunean duzue:
Biarritz 2016 egitaraua
Kantuen zerrenda hemen duzue:
Biarritz 2016 Kantuen zerrenda
Giro ederra izango dugu, dagoeneko jende ugari emandu izena bertan egoteko!!!
Uztailaren 10ean, VI. herri kanta eguna Otxandion
Aurten ere Otxandiotik jaso dugu kantatzeko gonbitea, hemen duzue aurtengo egitaraua:
- 12:00etan, harrera eta pintxoak.
- 12:30ean kantujira eta dantzak.
- 15:00etan bazkaria pasealekuan.
- 17:30ean, kantu ta dantza saioa.
Bazkarian izena emateko:
20 euroko ordainketa egin Soinubil kultur elkartearen kontuan
- 2095 0057 50 9107625308
(kutxabank)
izena eta jende kopurua ongi zehaztuta egotea eskatzen dute.
Bidali informazioa helbide honetara:
txbengoa@mixer.com.es
Txomin Bengoa: 651 700 789
2016/05/24
Ekainaren 5ean, Baionan Katalina Erauso pastorala
Baionako kantuzaleek bidalitako informazioa jaso eta zabaldu nahi dizuegu. Datorren ekainaren 5ean Baionan Katalina Erauso pastorala ikusteko aukera izango da. Beste aukera bat ere izango dugu datorren irailaren 3an Donostian.
Kantuak, dantzak, antzezpena, historia, jantziak,... ekitaldi ikusgarria, euskal antzerkiaren erreferentzi nagusia... oraingoan Baionan ikusgai.
2016/05/19
maiatzaren 27an Irunen, "liburuak kantu ta afaria" Manex Pagolarekin
Irundik honako informazioa iritsi zaigu, datorren maiatzaren 27an, bar Batzokian, Iñaki Mariezkurrenaren laguntzarekin Manex Pagolaren hitzaldia, eta ondorengo kantu afaria izango dugu.
arratsaldeko 19:45ean, liburuaren aurkezpena egingo digu Manex Pagolak.
21:00etan berriz, afaria, eta afalondoren bere kantuak abesteko aukera paregabea.
Badakizue animatzen zaretenok Nabartenean Kale Nagusian, Batzoki tabernan.
2016/05/02
Maiatzaren 13an, Bapo Kantari, afaldu, kantatu, bertsoak Astigarragan
Honako informazioa iritsi zaigu Astigarragatik. Bertan, Astigarragako herri eskolak, musika eskolako gurasoak, eta irakasle batzuk Petritegi sagardotegian BAPO KANTARI saioa antolatu dute, bertan sagardoarekin bustita, bapo afaldu, bapo kantatu eta tarteka bertsoak entzuteko aukera paregabea.
Arratsaldeko 20:00etan, izango da hitzordua. Sagardotegiko menua 35 euro balio du eta izena emateko Petritegi sagardotegira deitu behar da.
Badakizue on egin eta bapo kantari!!!
2016/04/18
Manex Pagola, kantari eta kantuegileari elkarrizketak
Manex Pagola 1941ean jaio zen Landibarren (Nafarroa Behera). Musikari, kantari eta kantuegilea izan zen.. aski ezagunak dira berak egindako abestiak (azken dantza, ardiak lerro lerro, urtxintxak, kanta aberria,...). Talde ezberdinetan aritu zen kantari, adibidez GUK taldean. Zazpiribai eta Ortziken emanaldietan parte hartu zuen.
Zalantzarik gabe, euskal kantagintza berriari ekarpen handia eman zion gizona.
Basaizea elkarteak berarekin izandako hainbat elkarrizketa argitaratu dituzte, hemen dituzue batzuk:
2016/04/17
Apirilak 23an Musikaldia Baigorrin
Datorren larunbatean Baigorrin burutuko da MUSIKALDIA 2016 kantaldia. Oraingo honetan Manex Pagola hartu dute oinarri gisa. Kantaldia erakargarria... gaueko 21:00etan Baigorriko elizan.
Igandean berriz, apirilaren 24ean, NAFARROAREN EGUNA ospatuko dute Baigorrin. Egun osoan makina bat ekitaldi izango dira ikusgai, tartean, kantariak, kontzertuak, txarangak, dantzak, e. a.
Egitaraua ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu:
Baigorriko Basaizea elkartea da antolatzailea.
2016/04/13
Apirilaren 23an Baionan Kantuz ekitaldiaren 19. urteburua.
Dagoeneko 19 urte dira Baionan Kantuz dinamika sortu zela. Aurten ere ospatzeko asmoa dute eta datorren apirilaren 23an izango dute horretarako beta. Oraindik egitaraua itxi gabe badute ere, laster batean bidaliko digute. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango dugu, aurretik deituta noski, bainan aurrerago bidaliko dizuegu informazio guztia.
Aurten zer esanik ez, modu berezian gogoratuko dugu bertako partaidea zen Frantxe laguna. Urtarrilaren 13an joan zen gure ondotik Patrick Franchessena. Ordutik faltan botatzen dugu bere gitarraren doinuak. Apirilaren 23an kantuz gogoratzeko aukera izango dugu.
Laster arte. aiooo.
EGITARAUA: 11:00etan Espainiko atean; 11:25ean Frantxeri omenaldia; 11:50ean, Auzitegi xaharreko mailetan; 12:15ean Euskal museoan; 13:30ean bazkaria Kalostrape taberna inguruan. Bazkarirako izen-ematea: idatzi helbide honetara - o.mesnard@orange.fr - Taldearen izena eta zenbat kide joateko zaretan azaldu. Azkar ibili, izena emateko azken eguna apirilaren 19an. Animatu!!
EGITARAUA: 11:00etan Espainiko atean; 11:25ean Frantxeri omenaldia; 11:50ean, Auzitegi xaharreko mailetan; 12:15ean Euskal museoan; 13:30ean bazkaria Kalostrape taberna inguruan. Bazkarirako izen-ematea: idatzi helbide honetara - o.mesnard@orange.fr - Taldearen izena eta zenbat kide joateko zaretan azaldu. Azkar ibili, izena emateko azken eguna apirilaren 19an. Animatu!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)