2018/08/28

Irailaren 15an "Kantuz Kantu Altsasukoak Aske" kantu ekimena antolatu dute.


Aldarrikapena, jaiak, eta kantagintza bat eginik Altsasukoak aske plataformak Zubiondo kantu taldearekin batera kantujira topaketa antolatu dute datorren irailaren 15erako. 12.00etan herriko plazan hasiko da kantujira. Ondoren bazkaria egongo da. Izena emateko: taldeko datuak bidali email honetara: kantuzkantu.altsasukoakaske@gmail.com
Zenbat kantu zale etorriko diren
Kontu zenbaki honetan ES04-3035 0018 41 0181097796 bazkaria ordaindu (22 euro/pertsona)

Irailaren 8an, zapatua, Bilbo Kantari


Irailaren 8an, Zarauzko Euskal Jaietan Kantujira

Iraileko hilabete honetan herri askotan ospatzen dira Euskal Jaiak, eta Zarauzkoa horietako bat dugu, jai ederra eta jendetsua. 
Aurten, irailaren 8an, larunbata, eguerdiko 12:00etan hasiko da Kantujira, Udaletxeko plazatik. 

Irailaren 2an, IX. Plentzia Kantari

 Plentzia Kantari taldeak datorren iraikaren 2an ospatuko du bere XI. Plentzia Kantari eguna. Hasiera arratsaldeko 19.00etan, plazatxotik, ondoren erromeri-dantza saioa Patxi Perez & Konpainia taldearekin. Informazio gehiago hemen: Plentzia Kantari 

2018/08/27

Irailaren 1ean Kantujira Donostiako Euskal Jaian.

  • Donostiako Euskal Jaiak datorren irailaren 1ean hasiko dira. Egitarauan sagardo dastaketa, dantza txapelketa, erromeria, eta nola ez Kantujira berezia izango degu.12.00etan San Martin azokatik abiatuko da Alde Zaharrera joateko. Tartean sagardokin topa eta kantatzeko aukera izango degu. 


2018/08/23

Tafalla Kantuz ekitaldiko irudiak jaso ditugu

URDUFOLK Urduñako folk jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean.


2013an abiatu zen lehen folk jaialdia eta dagoeneko 2018koa begi bistan dugu. Musika jaialdi ederra da, eta bertan talde berriak eta interesgarriak parte hartzen dute. Jaialdia 31an eta irailaren 1ean izango da Urduñan.
Parte hartuko duten taldeekin batera euskal talde ezagunak izango dira bertan: BIDAIA taldea, XABI ABURRUZAGA hirukotea, Asturiaseko gaitajoleak, Getxa Goi txistulari banda, eta abar luze bat.
Egitaraua eta bestelako informazio guztia orrialde honetan aurkitu ditzakezue: URDUFOLK

Bilboko Aste Nagusian KANTALDIA datorren abuztuaren 25ean

EUSKAL KANTARIEN JIRA BIRAk antolatuta, datorren abuztuaren 25ean, Bilboko Plaza Barrian, gaueko 23:30ean KANTALDI berezia izango dugu, aspaldiko kantariak parte hartuko dute bertan, aski ezagunak diren GONTZAL MENDIBIL, GORKA KNORR, URKO eta TXOMIN ARTOLA. 
kantaldia irekia da, doakoa, beraz aukera duzuenok animatu eta gogoratu gure abesti esanguratsu horiek!!. 

2018/08/20

AGUR JAUNAK abestiaren inguruko erreportaia

Joanes Segurolak egindako artikulu batean AGUR JAUNAK abestiaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Dirudienez orain 100 urte interpretatu zen estreinezkoz San Inazioren omenezko prozesioan, 1918ko abuztuaren 1ean, Azpeitian. Foru Aldundiko klarin-joleek jo zuten. Agur Jaunak obrak ereserki izaera izan zuen gerra zibila garaian. 
Artikulua irakurtzen jarraitzeko hemen klikatu:

2018/08/18

Tafallaren kantua euskaraz

Hemen duzue Gasteizko kantukideak bidalitako bideoa. Tafallako jai-bezperan, bertako kantu ederra euskaratuta. Goxatu eta aukera baduzue Tafallara joan eta kantatu!!!

Bilboko Aste Naguian ere kantujirak

Dagoeneko udako jaietan murgilduta, badator Marijaiaren festa eta algara, Bilboko Aste Nagusia pizten duena. Bilbo Kantari taldeak antolatu ditu jaietako kantujirak, eta hemen doakizue gonbitea bertara joateko eta elkarrekin kantatzeko: Datorren abuztuaren 21ean, asteartea eta abuztuaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Kalderapekon (Txakur kalean) hasiko dira kantujirak. 
Gora Bilboko aste nagusia! 

2018/08/13

Musikaren minak eta maiteminak: Izaro eta Garikin elkarrizketa

Maider Galardik zuzendutako elkarrizketa duzue hau, kantari gazte eta berri batekin IZARO eta aski ezaguna den GARIrekin (Ertzainak). Kantagintzaren inguruan hainbat gogoeta interesgarri egiten dute.

Abuztuaren 25ean, Kantujira Elgoibarko jaietan

Datorren abuztuaren 22an hasita eta 28a arte, Elgoibarren San Bartolome jaiak ospatuko dituzte. Abuztuaren 25ean bereziki kantujira antolatu dute bertako herritarrak, horrela goizeko 11:30ean, Maalako parketik abiatuko dira kantuzaleak eguerdiko 14:30ak bitartean. 
Jaietako egitaraua eta bestelako ekimenen berri izan nahi baduzu, hemen kontsultatu:

Abuztuaren 20an Tafallako jaietan Kantujira

Udako jaiak puri purian ditugu, Sanferminak pasa dira, laster Baionak hartuko du bere lekukoa, ondoren Gasteiz, Tafalla, eta horrela herriz herri. Eta guzietan kantujiraren bat badugu egitarauetan. 
Hemen duzue Tafallakoa. Kantujiran ederki abestu, ondoren herri bazkaria (menua: 20 eurotan), eta amaitzeko dantza giro ederrean. 
Animatu eta goxatu jai hauetan. 

Donostiako Aste Nagusian kantujirak

Donostiako Aste Nagusiko suziria bota dute bada, eta bertan kantujirak izango dute bere lekua. Lehena datorren abuztuaren 16an, Piraten Kantujira. 12.00etan Flamenkan elkartuko dira alde zaharreko kaleak kantuz alaitzeko asmoz. Eta hilabetero bezala, 3. larunbatean, datorren abuztuaren 18an, 12:00etan ere ohiko lekuan elkartuko dira Kantujirarekin hasteko. 
Donostia kantuz alaitzeko aukera eta ongi etorriak kanpotik zatozenak!!
Kaia, jaia, eta iraultza alaia!!!

Giro ederra Algortako portu zaharreko kantujiran