2012/02/22

Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.

Banaiz bagara elkarteak "euskarazko topaketa mundiala" antolatu du Azkoitian, datorren martxoaren 3an. Euskal kantuak eta dantza tradizionalak kultura ezberdinen artean konpartitzeko topaketa.
Egitaraua: 17:00etan topaketa, kutlura ezberdinetako lagunen arteko dantza eta kantu topaketa parte-hartzailea (helduentzat); Ondoren, Pirritx eta Porrotxen ikuskizuneko Banaiz Bagara kantuaren koreografia entsaiatuko da; 19etan Luntxa; 19:30ean Agurra.
Autobusa Hernanitik irtengo da 15:00etan. Geltokiak: Andoain, Villabona, Tolosa, Beasain, eta Urretxun.
prezioa: 5 € (langabetuak: 3 €). izena emateko: Tlfnoa: 645 733 818 / banaiga@gmail.com.

2012/02/07

"Mundialak gara" kantu-taldeari ongi etorria.


Etorkinez osatutako kantu-taldea da. Banaiz bagara elkarteak koordinatu eta antolatu duen taldea. Kantuaren bitartez euskararen mundura gerturatzea dute helburu, eta horretan ari dira hainbat ekimen antolatzen. Iaz, 2011ko irailaren 3an parte hartu zuten "Iparragirre Kantuz" egunean. Aurten ere, hainbat kantujiratan aritu dira (Tolosa, Villabona, Andoain, Urnieta...). Benetan emankorra hauen lana, integraziorako urrats garrantzitsua, beraz lagundu diezaiegun esku zabalik gure sarean ongi etorria emanaz.

Larraun sagardotegian, Kantu-afaria hilero.

Hilero, 2. ostiralean, kantu-afaria antolatu behar dute Larraun sagardotegian. Datorren otsailaren 10ean lehenengo kantu-afaria egingo dute sagardo-menuarekin lagunduta. Bertan musikariak egon behar omen dira kantuan aritzeko. Iruñeatik autobusa omen dago, irteera 3 errege hoteletik arratsaldeko 20:30ean, eta etxerako buelta goizeko 01:00etan. Izena emateko deitu sagardotegira.

Trapagaran Kantuz... talde berria: ongi etorriak!!

Otsailaren 4an, santa ageda bezpera egunarekin batera, kantuz koplaka atera ziren trapagatarrak, eta bide batez sorrera eman zioten Trapagaran Kantuz talde berriari. Trapagan izandako erantzuna oso ona izan omen zen, eta hurrengo hilabetetean segida emateko asmoa omen dute. Ongi etorriak Euskal Herria Kantuz sare honetara. Izango dugu elkarren berri.