2019/06/21

Basauriko San Migel Kantari taldearen bloga aberasgarria

Herriz herri kantu taldeak eratzeaz gain, kantu talde batzuk lan bikaina burutzen ari dira. Horietako adibide bat Basaurin dugu. Basauritarrak kantuan biltzeko ahalmena izateaz gain, blog erakargarri bat sortu dute. Bertan herriko informazioa,  argazkiak, bideoak, kantu liburuxka, egutegia, jasotzeaz gain, kantuen partitura ugari zintzilikatu dituzte. Eskertu beharra dago Joseba Ibarrak egindako lana, eta guztiekin partekatzeko eskainitako aukera.
Sartu San Migel Kantari taldearen blogean (SAN MIGEL KANTARI bloga ) eta abestien partiturak nahi izanez gero, hor izango dituzue eskuragarri. Zorionak basauriko kantuzaleei eta aurrera!  

2019/06/20

Euskal Herria Kantuz eguna, milesker denori

Euskal Herria Kantuz eguna giro ederrean igaro da, eta eskerrak eman behar dizkiegu alde batetik Xiberuko antolatzaileei (herrietako kantoreak, ikastolako gurasoak, xiberoko botza irratia,...) eta nola ez herrialde ezberdinetatik joandako kantuzale orori,.... eta kontua egin zen kantu eta ahots batez HERRI! Xiberoko Botza irratian ere jaso dute egunaren albiste:
Hemen duzue: Xiberoko Botza: "kantan badoa bihotza"

Uztailaren 14an, IX. Herri Kanta Eguna Otxandion

Dagoeneko IX. edizioa ospatuko du aurten Otxand
ion antolatutako HERRI KANTA EGUNA.
Hemen duzue Otxandiotik jasotako mezua, informazioa eta gonbitea herri zoragarri horretan egun eder bat kantuan igarotzeko.
Beste behin ere zorionak Otxandioko antolatzaileei!!