2012/05/10

Kantutaldeen inguruko erreportaia AIZU aldizkarian

AIZU aldizkariaren azken alean, maiatzan kaleratutako horretan, Euskal Herriko kantu taldeen inguruko erreportaia argitaratu dute. Tartean, Baionan kantuz eta Ermuako kantu taldearen inguruko elkarrizketa dakar. Bestetik, Euskal Herria Kantuz proiektuaren inguruko informazioa ere idatzi dute.

Baionan kantuz, 15 urte: Zorionak zuri!!!

Apirilaren 28an, Baionan Kantuz kantu-taldeak bere 15. urteurrena ospatzeko egitarau mardula antolatu zuen, kantu-liburuxka berri bat eta CD bat argitaratzeaz gain, Baionako kaleak kantuz alaiturik. Zorionak eta segi aurrera!

Herri Urrats Kantuz Senperen

Aurten ere badator HERRI URRATS. Datorren maiatzaren 13an, Senpereko aintziraren inguruan, "Herri Urrats Kantuz" antolatu dute. Baionako kantuzaleen eskutik, kantujira alaitsu eta erakargarria bizitzeko aukera izango dugu euskal kantuzale guztiak. Beraz kantujira horretan parte hartu nahi dutenek hemen duzue hitzordua:
Maiatzaren 13an, Senpereko aintziraren inguruan, goizeko 10etan Araba eszenatokian.
Kantu liburuxka bereziren bat ere prestatu dute gure lagunek. Aurten sekulan bezala sustenga dezagun SEASKA urratsez, sosez eta kantuz!.  
HERRI URRATS 2012 - ELKARTUZ ZABALDU!!!

Kantujira Orion "Egunsentia" otxotearen 15. urteurrena ospatzeko

Maiatzaren 13an, Orioko kaleetan kantujira berezi bat antolatu dute "egunsentia" otxotearen 15. urteurrena ospatzeko. Kantujira honetan ahalik eta herritar gehien elkartu nahi dituzte. Taldekideak 12:00etan elakrtuko dira Danbolin Musika Eskola inguruan, eta herritarrei dei egin die lotsa alde batera utzi eta ekimenean parte hartzera.
Zorionak "egunsentia" otxoteari eta ekin kantatzeari!.

"Leterekin kantuberbetan" Donostian Kantuz antolatuta

Maiatzaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Larrotxene kultur etxean, Jon Sarasua izango dugu "Leterekin kantuberbetan" saioa burutuko duena. Donostian Kantuz taldeak antolatutako "Lagunekin Kantari" egitasmoaren barruan dagoen beste ekimen bat da. 
Aurretik maiatzaren 7an, Aire ahizpen saioa izan genuen, maiatzaren 14an berriz, Pettiren kantaldia, maiatzaren 21ean, "Etxekoekin kantari.." Itziar Zamoraren laguntzarekin, maiatzaren 25ean kantujira eta kantu-afaria, eta saio hauekin batera kantu taldearen 11 urteko ibilbidea argazkitan, erakusketa batean. Hamaika ekintza 11 urteko jarduera ospatzeko. Bejondeizuela.