2024/12/26
2024/11/15
ABENDUAK 6, ETXERA KANTUZ topaketa nazionala, 12.00etan Durangoko Landakon
Hemen duzue SARE HERRITARRAREN plataformatik jasotako gutuna eta gonbidapena:
"Abenduaren 6an Durangoko azokaren testuinguruan KANTUZ topaketa nazionala antolatu dugu eguerdiko 12:00etan Landakon. Eta nola ez bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Azkenik eskertuko genuke zuen parte hartzea, eta hortaz izen ematea: dinamika@sare.eus edo (+34) 678 13 74 05 telefonoan, bai talde moduan edo norbanako bezala ere."
AZAROAK 22-24, IRATI KANTUZ Kalakan taldearekin.
Azaroan antolaturiko IRATI KANTUZ ekimen honen egitaraua, hauxe duzue:
- Azaroaren 22an, afari kantatua
- Azaroaren 23an, txalaparta tailerra 16.00etan eta Kalakan taldearen kontzertua
- Azaroaren 24an, ibilaldi kantua.
AZAROAK 23, BAIONA KANTUZ, 11.00etan Euskal museotik abiatuta
Azaroko Baionan Kantuzek eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke, eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren "zeren, zeren" kantuarekin. Kantu berri bat ere estraintuko dugu "Xorrotxak" Xiberotarrak taldearena. Hots ez da ainiztasun eskasik izanen azaroaren 23 huntako Baionan Kantuzen eta programa osoa jada www.baionan-kantuz.eus" eta www.facebook.com/baionankantuz guneetan aurkitzen ahal da. Goizeko 11.00etan Euskal museotik abiatuta. Larunbata arte.
2024/11/14
2024/11/08
BIDEOA: "Elektrizitatea" kantuaren harira emakume kantariak erdigunean.
33 euskal emakumezko kantariak hartu dute protagonismo eta erdigune osoa ZEA MAYS Bilboko taldearen "Elektrizitatea" kantuaren eta diskaren 25. urteurrena ospatzeko. Emaitza entzungai.
2024/10/20
2024/10/19
URRIAK 26, Baionan Kantuz 12.00etan Euskal Museoan abiatuta
Egun aldaketarik ez Baionan Kantuzendako, hilabeteko laugarren larunbata du hastapenetik eta ez da kanbiatuko nehola ere. Beraz urrikoa, 26an iraganen da goizeko 11etan Euskal Museo aintzinean. Joan den irailekoa ederki iragan zen zeruaren mehatxuak garraiturik eta Pottokaren presentziarekin. "Zurekin batera" kantu berriaren ikasteko lehen urratsa ekarri zuen eta oraikoan ikasketak jarraikiko du programan sartu berri diren Jose Mendiaguen "Kantuz" edo Ken Zazpiren "Ilargia" rekin, erakutsiz euskal kantutegia bere zabaltasun osoan hartzen duela Baionan Kantuzek. Programa osoa aurkizten ahal da jadaneko www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Larunbata arte.
2024/10/18
BIDEOA: "Kuxkuxtu" txarangaren inguruko dokumentala estreinatu dute.
Otsailaren 23an Urretxu-Zumarragan eta ondoren Donostian eta Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangaren dokumentala aurkeztu dute. Mondragon Unibertsitateko ikasle Arri Iraeta Urruñako Kuxkuxtu txarangari buruzko ikus-entzunezkoa egin du. Ideia Peio Aranzabalek izan zuen, eta ekoizpen lanetan laguntza eskaini du.
Informazio gehiago: NAIZ irratia / BERRIA
URRIAK 19, "Kantu zaharren eguna" Lesakan.
Eguerdiko 12.00etan hasita karrikaz karrika ibiliko dira, musika lagun, Plaza Zaharretik Koxkontara. 14.00etan berriz bazkaria izanen da Koxkonta jatetxean.
Informazio gehiago: ERRAN / bortziriak
Informazio gehiago: ERRAN / bortziriak
2024/10/10
URRIAK 11, Bilbo Kantariren saioa 19.30ean Plaza Barritik abiatuta.
Hilabete honetako, urriko Bilbo kantari, urtero bezala, urriaren 11an izango da "Txikitero eguna"rekin bat. Hasteko ordua ohikoa izango da, hau da, 19.30ean. Baina "La Bolsa" inguruan Pilota-Santa Maria kalean, 20.00etan Salvea egiten ohi dutenez, denok erosoago egoteko eta elkarri trabarik ez egiteko, gure ibilbidea atzekoz aurrera egingo dugu oraingoan. Beraz, Plaza Barrian hasiko gara. Burutuko dugun ibilbidea hauxe izango da: Plaza Barria, Unamuno plaza, Zamudioko atea, Santiago plaza, antzinako "Bolsa"n amaitzeko. Milesker.
BIDEOA: Urriaren 5ean Gernikako EUSKAL JAIA
Gernikako EUSKAL JAIA egun eder horretan jasotako abesti guztien BIDEOAK ondorengo youtube kanalean dituzue: GERNIKAKO EUSKAL JAIA
Zorion beroenak antolatzaile-talde guztiari!
2024/10/04
URRIAK 10, TOPAKANTA Urdulizen 19.00etatik aurrera La Txozna tabernan
Bestelako formatu batean, bainan helburu berdinarekin, musika eta kantuzaletasuna erabiliz gure kultura eta hizkuntza indartzeko egitasmo berri bat. Zorionak antolatzaileei.
2024/09/28
EUSKAL KANTAK ADIMEN ARTIFIZIALAREN SORMENETIK
Mendez mende gizartearen historian, garapen tekniko guztiak bizitzako sektore guztietara zabaldu izan dira, baita ere musikagintzara. Bere garaian, ahotsaren anplifikazioa mikrofonoen bitartez, eta instrumentu elektronikoen sorrera sekulako urratsa izan zen musikagintzan. Gaur egun berriz adimen artifizialaren inplementazioa musikagintzan bestelako aukerak eskaintzen dizkigu. Horrelako adibide bat, Gernikatik iritsi zaigu Josu Erezumaren eskutik. Hemen duzue bera bidalitako adibide bat; Txirritaren bertso zaharrak hartu, eta adimen artifizialaren "kokteleran" sartuta, emaitza harrigarria lortuko dugu, kantu berria eta modernoa entzuteko aukera izango dugu. Hemen duzue Txirritaren "neska zahar bat tentatzen" bertso musikatuen bideoa, eta ondoren, adimen artifizialaren aplikazioa erabiliz sortutako bertsio berria.
Baliabide tekniko berrien onurak harrigarriak eta ikusgarriak izanik ere, aplikazio hauen erabilerak hausnarketarako tartea ere emango digute. Milesker Josu zure esperientzia gurekin konpartitzeagatik. Jarraituko dugu.
2024/09/27
IRAILAK 28, BAIONAN KANTUZ goizeko 11-00etan Euskal Museotik abiatuta.
Sartzearen tenoreak jo du Baionan Kantuzentzat ere, kasirik bi hilabete ixiltasunen ondotik. Horrek berriz elkartzeko nahia ez du azkartu baizik, Baiona euskal kantuekin kulunkatzeko gogoarekin. Gainerat ikasiko den kantu berriak ez dio besterik "Zurekin batera" En Tol Sarmiento famatuaren kantuak. Gomitatzen gaitu maite ditugunekin elkartzea, maite dugunaren egiteko, hots Baionan Kantuzen parte hartzerat. Ohi bezala Tuntuna elkarteko soinulari eta kantariek programa alai bat prestatu dute. Larunbata arte, hea zuekin batean kantatzen dugun...
2024/09/17
2024/09/10
2024/08/27
2024/08/20
Suscribirse a:
Entradas (Atom)