2019/05/06

Uztailaren 11an, Nafarroa Oinez Kantari


Ekainaren 29an Biarritzen, Arroka kultur elkartearen 40. urteurrena

Biarritzeko Arroka kultur elkartetik jasotako gutuna duzue hemen. Datorren ekainaren 29an, taldearen 40. urteurrenaren ospakizuna antolatzen ari dira. Zorionak!!!

Apirilaren 7an, 20tik gora soinulari elkartu ziren Biarritzeko Arroka elkartearen 40. urteurrenaren ospakizunarekin abiatzeko. Ekainaren 29an jarraipena emango dite 40. urteurrenari eta egun berezia antolatu dute.

Ekainaren 22an, Tafalla Kantuz antolatutako kantujira eta kanta-bazkaria

Tafallatik bidali digute hurrengo hitzordua. 
Datorren ekainaren 22an Baigorri abesbatzak antolatutako Tafallan Kantuz Lau Urtaroak ekimenari jarraipena egingo diote, eta eguerdiko 12:00etan Nafarroako plazatik abiatuko da kantujira, 14:00etan amaitzeko. Ondoren kantu bazkaria izango dute. 

Ekainak 15: Euskal Herria Kantuz egunerako informazioa

Ekainaren 15ean Xiberoan ospatuko dugu EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna. Goizean Mauleko kaleak eta inguruak zeharkatuko ditugu kantuz, eta ondoren Urdiñarben egingo dugu herri bazkaria.
Lurralde eder honek merezi duen eguna izango du, animatu eta zatozte!

Ekainaren 8an, III GETXO KANTARI eguna

Hemen duzue Getxotik, Itxas Argia kantari-kanta taldetik jasotako gonbite gutuna:

Honen bitartez aditzera eman nahi dizuegu  III GETXO KANTARI EGUNA ospatuko dugula.
 Asmoa eta ilusioa aurrera doanez zuen partaidetza ezinbestekoa zaigu eta hemendik luzatzen dizuegu gure gonbidapenik berotsuena.
 Egunaren inguruan informazio guztia jasotzeko; kantu jirarena, herri bazkariarena, besteak beste http://getxokantarieguna.blogspot.com  helbide honetara jo dezakezue eta hor izango duzue behar bestekoa.
 Dena dela,  eta zalantzaren bat izatekotan itxasargiagetxokantari@gmail.com posta helbidera idatzi eta ahalik eta lasterren erantzungo dizuegu.
 Oraingoz besterik ez,  eta zuekin kontatuko dugulakoan agur bero bat.

Itxas Argia kantari-kanta

Hemen duzue informazio guztia:
III.GETXO KANTARI eguna
Datorren maiatzaren 21ean, Estokolmon ospatuko den kantaldian, Euskal Herriko ordezkaritza izango da. Emanaldi horretan Gernikako Urdaibai Kantaguneko kideak, beste lagun askorekin batera (Biarritz, Bilbo, Donostia, Erandio...). Esperientzi berri bat urtez urte, kalez kale, kantuan gure musika eta kantagintza zabaltzen aritu den taldekideentzat.
Emanaldiaren informazioa webgune honetan duzue:
ERICERICSONHALLEN KANTALDIA
Hauxe duzue emanaldiaren kartela. Beraz, hemendik zorte on, goxatu, eta zuen indar guztiekin abestu Estokolmon. Bidai on!!

Maiatzaren 19an, ARRATIA KANTUZ Zeanurin

Datorren maiatzaren 19an, jarraipena izango du ARRATIA KANTUZ ekimena. Oraingo honetan Zeanurin elkartuko dira arratiako kantuzaleak, eta kantubiran hasiko dira Zeanuriko plazatik, arratsaldeko 19:00etan. 
Ondoren, Kantu Afaria antolatu dute ohorezko gonbidatu batekin, NIKO ETXART.  
Arratia Kantuz ekimenaren hurrengo saioa Lemoan (Txoanen) izango da, arratsaldeko 19:30eatik aurrera, "Kantu bat gara" taldearen laguntzarekin. 

Maiatzaren 17an eta 19an Sestao Kantari taldearen kantu saioak.

Datorren maiatzaren 17an, maiatzeko kantu kalejira egingo dute Sestao Kantariko kideek. Hasiera arratsaldeko 19:30ean izango da ohiko tokian. Hala ere, maiatzaren 19an, kantu saioari jarraipena emanez, Bizkaiko Dantzari eguna ospakizuna dela eta, bizkaiko dantzariek antolatutako egitarauan parte hartuko dute, zehazki eguerdiko 12:00etan, Sestaoko Kasko plazan hasi eta kalez kale kantuz arituko dira. 
Kantuz eta dantzaz beteriko astea dugu Sestaon, beraz animatu eta parte-hartu kantu saio hauetan. 
Zorionak Sestao Kantari talde antolatzaileari.

Maiatzaren 12an, Herri Urrats Senperen. Kantujira Xiberoa gunean

Urtero bezala, kantuzaleok Herri Urrats ospakizunean gure tokia izango dugu, kantujiran aritzeko. Eguerdiko 13:00etan, XIBEROA gunean, hondartzan, HERRI URRATS KANTUZ saioari ekingo zaio. Euskararen aldeko ekimen honetan izan zaitez partaide gurekin batera kantuen bitartez!

2019/05/05

Maiatzaren 11an, Bilbo Kantari Arkeologi Museoarekin batera

"ERDU KULTURAZ ETA KANTUAZ GOZATZERA" lelopean Bilbo Kantari ekimenak datorren maiatzaren 11an izango du bere hitzordua, Bilboko kantuzaleak martxan jartzeko. Arratsaldeko 20:00etan Kalderapekon hasita, Santiago plazara abiatuko da, eta ondoren Arkeologi museora, Unamuno plazara joango dira gero, Korreo kalera ondoren, Plaza Berrian amaitzeko. Geldiune bakoitzean museoko adituak inguruan ikuskatuko ditugun leku esanguratsuak aurkeztu eta azalpenak eskainiko dute. Kantuzaletasuna eta Kulturgintza uztartzeko ekimen erakargarria. Zorionak!

Maiatzaren 10ean, VII Kantalaguna Plentzian


2019/05/04

Maiatzean Urdaibai Kantaguneko taldekideak Estokolmora

Kantuzaletasunak ez du mugarik, adibide argia Gernikatik datorkigu. Bertako Urdaibai Kantagune taldekideek Estokolmora joateko gonbitea jaso dute. Hemen duzue jaso dugun informazioa:

Datorren maiatzaren 18tik 22ra GERNIKAKO URDAIBAI KANTAGUNEA beste kantuzale batzuen laguntzaz (Erandiokoak, Donostiakoak, Biarritzekoak,.. e.a.) guztira 81 lagun Estokolmora joango gara bertako talde kantari batek gonbidatuta (beraiek orain urtebete egon ziren Gernikan). 
Estokolmon bertako 2 talde eta guk emango dugu kontzertu bat maiatzaren 21ean ERIC ERICSON HALLEN, ikusi: 

https://ericericsonhallen.se/

Beraz, zorionak Gernikako gure lagunei, eta ea esperientzia aberatsa eta pozgarria bizitzeko aukera duzuen. Eta bueltan argazkiak, bideoak, bidali. Bidai on!