2020/01/24

Hibai Etxebarriak, bere taldearekin, Benitoren kantak ekarriko ditu XXI. mendera

Pedagogoa, ikertzailea, ekoizlea eta kazetaria ere bada Etxebarria, eta musikologiaren ikuspegitik ikertua du Lertxundiren ibilbidea unibertsitaterako. Baina musikaria ere bada, eta alor horretan ere sekula ez du ezkutatu Lertxundiren eragina, 2017an Hibai izenarekin bakarkako ibilbidea hasi zuenetik.Oraingoan Benito omendu nahi du, eta horretarako 80. hamarkadako abestiak hartu eta bertsonatu ditu. Bilboko kafe-antzokian joko du urtarrilaren 23an, eta Donostian berriz otsailaren 1ean. 
Elkarrizketa Badok: Hibai Etxebarria

Santurtzi Kantari bizkaitar kantuzaleen topaketa antolatzen ari da.

Asmo berri honekin ari dira Santurtziko kantuzaleek. Dagoeneko data jarri diote beraien egitasmoari, eta horrela datorren apirilaren 25ean Bizkaiko kantu topaketa antolatu nahi dute. Ohiko egitarauari eutsi nahi diote, hamaiketako batekin hasi, kalez kaleko kantujira, 5 guneetan kantu saioak eta amaitu ondoren 14.30ak inguruan herri bazkaria antolatuko dute, jakina ondoren, kantuak eta dantzak etengabe. Otsaila hasierako kantu taldeen interesa jaso nahiko lukete, beraz animatzen bazarete badakizue jarri harremanetan Santurtzi Kantari taldekoekin. Kontaktoa: Iñaki Otxoa ioachabal@gmail.com

Otsailaren 8an, Areatzan ARRATIA KANTUZ


Otsailaren 1ean, Iruñean Kantuz taldearen kantujira

Iruñean Kantuz taldeak bere kantutegi berriari gogotsu ekin nahi dio eta horrela datorren otsailaren 1ean kantujirara etortzeko gonbitea luzatzen die Iruñeako herritarrei zein kanpokoei. Eta kantutegi berri horretan sartutako hiru abestiei erreparatzen die bereziki, hemen dituzue ikasteko eta barneratzeko aukera:
"BIZI NIZ MUNDUAN"
"ARROSAKO ZOLAN"
"GOIZUETAN"

Bejondeizuela Iruñeako karriketan kantari zabiltzatenoi!!!

Urtarrilaren 25ean Baionan Kantuz taldearen kantu saioa

Dagoeneko urte berriarekin hemen ditugu etengabean kantari Baionako kantuzaleak. Datorren urtarrilaren 25ean, larunbata, goizeko 11:00etan, Lakarre plazan elkartuko dira, kalez kale kantari aritzeko. Hemen dituzue kantatuko dituzte abestiak:
- Zazpiak oihal batetik
- Konplize ditut eta
- Ez bedi galdu euskera
- John zaharra
- Badira hiru aste
- Behin batean Loiolan
- Bortietako elürra
- Argi zirrinta zenian
- Papo gorri
- Aitormena
- Azken dantza
- Eki eder
- Baratze bat
- Peña Baiona
- Txoria txori
- Guk euskaraz
Beti Baionan kantuz, ongi izan!!!

2020/01/03

Urtarrilaren 11an, Bilbon Kantari eta presoen alde Kantuz


Datorren urtarrilaren 11an, kantu saio bikoitza antolatu dute Bilbon. Alde batetik hileroko kantujira Bilbo Kantari taldearen eskutik, arratsaldeko 20.30ean emango dio hasiera, Kalderapekotik. 
Horrekin batera, goizeko 12.00etan Unamuno plazatik abiatuta presoen aldeko KANTUZ saioa antolatu dute. Iruñeako Orreaga fundazioak autobusa antolatu dute kantu saioan parte hartzeko. 
Oraingoan ezin da argiago esan, aldarrikapena eta kantua eskutik doazela, ea bata zein bestearekin Bilboko kaleak betetzen ditugun.