2012/06/28

II. Herri Kanta Egun Otxandion

Datorren uztailaren 15ean, II. Herri Kanta Eguna ospatuko dute Otxandion.
Herriko jaien atarian (uztailaren 17tik 22ra), egun berezia antolatu dute otxandiarrek, kantu eguna.
12etan herriko plazan elkartuko gara, kantuan eta dantzan hasteko.
15:00etan herri bazkaria izango dugu.
17:30eatik aurrera dantzan eta kantuan jarraitzeko.
Bazkarira joan nahi duzutenok, eman izena honako helbidera idatzita: txbegoa@mixer.com.es
Aurretik diru-ordainketa egin honako kontu korrentean: 2095-0057-0-9107625308  (BBK)
Ordaintzen duenaren izen-abizenak jarri.
Besterik gabe, animatu eta Gora Otxandio!!!

Iruñeko jaietan kantari: 2012ko uztailaren 14an

... eta badatoz sanferminak, eta urtero bezala, Orreaga fundazioko kideek kantu jaia antolatu digute. Datorren uztailaren 14an, larunbata, "Iruñeko jaietan kantari". Eguerdiko 12:00etan Azoka zaharreko plazan (udaletxeko atzealdean) elkartuko gara kantujirari hasiera emateko. 14:30ean berriz bazkaria Sanjose plazan (katedrala ondoan). Bazkarirako txartelak 22 eurotan eskuratu ditzakezue. Izena emateko, diru ordainketa egin kontu honetan: 3035 0052 69 0521052966 (Caja Laboral Popular/Euskadiko Kutxa). Ordainketa egiterakoan, izen-abizenak jarri eta bazkarira joan behar direnen jende kopurua. Besterik gabe,... jantzi zuri-gorriz eta hasi kantatzen!! Gora sanferminak!

Zumarraga jaietan: kantujira hasteko eta amaitzeko.

Ekainaren 29an, hasiko dira Zumarragako jaiak, eta ZU Kantari taldeak kantujira antolatu dute jaiei hasiera emateko. Uztailaren 2an berriz, herriko egun nagusia dugu eta bertan kantujira jendetsua egiten da. Adibide bat duzue erantsitako bideoan. Hasi dadila herria kantari!!!

Usurbil jaietan: Kantujira mundiala!

Badatoz Santaixabelak eta Usurbildarrek herriko jaiak ospatzeko Kantujira mundiala antolatu dute, datorren ekainaren 30ean, larunbata.
12:00etan Mikel Laboa plazan elkartuko dira kantujira hasteko.
Ondoren, 14:30ean, Kantu zikiro-jana Kuxkuxtu kantu taldearekin txoznetan. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak har dezakete betiko lekuetan.
prezioa: 20 euro.
Gora Santaisabelak, Gora Usurbildarrak!

Gasteiz kantuz: kantuak eta dantzak maiatzaren 26an.

Gasteiztik bidali digute azken bideo hau, zoragarria eta ikusgarria benetan bertan egiten duten lana. Dantzen eta kantuen inguruan hainbat azalpen eskaini ondoren, herritarrak jauzika eta oihuka Gasteizen. Zorionak!.

Kantujiren inguruko artikulua ARGIAn

Ekainaren 24an eman zuen argitara ARGIA aldizkariaren azken alea. Bertan kantujiren inguruko artikulu bat dago: "Gasteiztik Baionara, kaleak kantuz eta euskaraz". Onintza Irureta kazetariak landutako artikulu honetan Baionako, Lizarrako eta Gasteizko kantujiren adibideak jaso ditu, Euskal Herrian azken urteetan dinamika honek izan duen bultzada eta indarra adierazteko.
Adibide guztietan behin eta berriz aipatzen den, zein eragina duten kantujirak bai jendea erakartzeko, baita euskararen erabilerarako.

2012/06/01

"11 urte lagunekin kantari" Kantaldia Donostian

Datorren iganderako, ekainak 3, arratsaldeko 7etan, BERRIAren aldeko kantaldi berezi bat antolatu dute Donostia Kantuz taldekideak,  Donostiako ANTZOKI ZAHARREAN (Amaia Zubiria, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Itziar Zamora, Pantxix Bidart, Amaren Alabak, eta JENDEA izango dira kantariak)
Kantaldi berezia bere formatuagatik, tartean jendearen parte-hartzea bultzatuko duelako, eta entzuleak kantariak ere bihurtuko direlako.
Erakargarria, polita eta parte-hartzailea izateaz gain, euskarazko hedabidea laguntzako kantaldia dela aipatu behar da. Ea guztion laguntza eta ziztada jasotzerik dugun kantuan egiten dugun bitartean. Animatu eta zatozte bertara.

Bilbon kantaldia: Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen

Datorren ekainaren 3an, Bilboko Euskaldunan izango dugu beste kantaldi berezi bat: "Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen" izeneko kantaldia.
Bertan adierazitako kantarien obrak eskaintzeaz gain, beste hainbeste kantarien abestiak entzungai izango ditugu, tartean: Niko Etxart, Patxi Saiz, Amaia Riouspeyrous, Alberto Zunzarren, Jaione Olazabal.. Horietaz gain Sustrai Kolina, eta Aitor Mendizabal bertsolariak izango ditugu, dantzariak ere bai, eta izen handiko musikariak.
Esan bezala hor duzue kantaldi eder bat entzuteko hitzordua:
Bilboko euskaldunan, datorren ekainaren 3an, igandea, arratsaldeko 19:30ean.

Kantu saioa Irungo Alardealdian ekainaren 3an

Datorren ekainaren 3an, igandea, Irunen 2012ko Alardealdia ospatuko dute. Egun osoko egitarau horretan goizeko 11:00etan, Urdanibia plazan kantu saioa antolatu dute Nabartenea abesbatza antolaturik. Kantuak: Agur jaunak, jeiki jeiki, oi ama Euskal Herri, haurrak ikas zazue, Erribera, Bagare, Topa dagigun, eta beste batzuk...

Baionan kantuz Eñaut Larralde gogoratuz

Eñaut Larralde (Esterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935),maiatzaren 14an hil zen. Ipar Euskal Herriko idazle, abeslari, eta kultur eragilea Euskal Kantuzaleen Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen. Eñaut Etxamendirekin batera 1967. urteaz geroztik kantuan aritu izan da azken unera arte. Bere kantuaren doinua gure bihotzetan jarraituko du. Milesker Eñaut.