2018/05/28
2018ko Euskal Herria Kantuz egunaren aurkezpena
Aurreko ostegunean, maiatzaren 24an, publikoki aurkeztu zuten aurtengo Euskal Herria Kantuz eguna, datorren larunbatean, ekainaren 2an, Iruñean ospatuko duguna.
2018/05/22
Ekainaren 9an, "II. GETXO KANTARI"
11:00etan, harrera eta hamaiketakoa
12:00etan kantujira Algortatik
15:00etan herri bazkaria Bihotz Alai plazan.
17:00etan, bazkalosteko kantak eta dantzak
20:00etan jai amaiera, azken kanta.
Laster programaren xehetasun gehiago bidaliko dizkizuegu.
Itxas Argia Elkartea. Kantari Kanta
2018/05/21
Ekainaren 9an, Txantrean: "11 orduz 11 kantu"
Beste ekimen berritzaile bat iritsi zaigu Nafarroatik, Txantreatik hain zuzen ere. Bertan 11 orduz 11 kantu izeneko kantu saioa antolatu dute.
Ondoan dituzuen irudietan klikatuz ekimenaren nondik-norako guztiak dituzue. Edozeinek parte-har dezake ekimen honetan.
Antolatzailea Euskaldunon Biltoki elkartea da.
Animatu eta aurrera!
Nafar Aire Zaharretan lanaren aurkezpena gogoratuz
Gogora ekarri nahi dugu, orain urte eta erdi, egindako aurkezpen bat: "Nafar Aire Zaharretan" kantuen bilduma. Bertan agertzen diren batzuk Euskal Herria Kantuz egunean abestuko ditugu. Bide batez, egun berean, Txema Hidalgok egindako lana eskertuko dugu.
Euskal Herria Kantuz egunerako abestiak
Hemen dituzue datorren ekainaren 2an, Iruñean, Euskal Herria Kantuz egunean abestuko ditugun nafar aire zahar horietako kantu batzuk. Besteak jarraian lasterbideetan, milesker Jabi de la Mazari:
ARTZAIN NINDAGOIENIAN
AIZKORA ITXEAN
BARBERAREN KOPLAK
IRUÑEKO FERIETAN
TXOKOLATERA ZIKIN BATEAN
ARTZAIN NINDAGOIENIAN
AIZKORA ITXEAN
BARBERAREN KOPLAK
IRUÑEKO FERIETAN
TXOKOLATERA ZIKIN BATEAN
Pasai Donibanen Itsas-festibaleko Kantujira
Zoritxarrez irudiak asko mugitzen dira, bainan tira eskerrak eman behar eskaintzeko aukera eman digunari. Giro ederrean, itsas hertzean girotutako kantujira.
2018/05/16
Algorta-Getxoko Itxarkantu taldea, gurekin sarean sartu dugu
Algorta-Getxon Itxarkantu taldea dugu. Barkamenak eskatu behar dizkiegu, orain arte gure sarean sartu gabe genituelako. Barkamenekin batera, gure ongi-etorria eskaini nahi dizuegu, eta ea laster batean Algorta-Getxoko kaleetan, zein Euskal Herriko bestelako txoko batean elkarrekin kantatzeko aukerarik dugun.
Sarea hedatuz, euskal kantagintzaren lurraldea handiago egiten ari gara. Zaindu maiten duzun hori!. Gora zuek!
ITXARKANTU
ITXARKANTU
2018/05/04
2018ko Euskal Herria Kantuz eguna: Informazioa
Atejoka datorkigu 2018ko Euskal Herria Kantuz eguna. Dagoeneko jo ta ke ari dira Iruñean egunaren antolaketan. Kantutegia, egitaraua, eta bestelako zereginak nahiko aurreratuta daude, eta horien berri datozen egunotan emango dizuegu.
Hemen egitaraua eta Herri Bazkarian izena emateko prozedura azaltzen dizuegu.
Besterik gabe, animatu eta eman izena!!!.
Ordainketak egiteko zenbakia:
3035 0145 65 1450050445
Ordainketak egiteko zenbakia:
3035 0145 65 1450050445
2018/05/03
Pasaia 2018 ITSAS FESTIBALA
Maiatzaren 17tik 21era burutuko da eta xede nagusitzat itsas kultura sustatzea du. Itsas festibal honetan hainbat ekimen burutuko dira uretan zein lehorrean. Galizia izango da gonbidatu nagusia eta Pasaiako badian hainbat lekutako ontzi tradizionalak elkartuko dira, horien artean l'Hermione, frantziar ontzi historikoaren erreplika.
Mota guzietako ekimenak antolatu dituzte, eta laster argitaratuko dute egitarau osoa. Hala ere, jakin badakigu, datorren maiatzaren 19an, 12:00etan KANTUJIRA bat antolatu dute Pasai Donibanen. Inguruko kantuzaleak (zein urrutikoak ere, noski) gonbidatuta daude bertara. Kantu liburuxka berezia ere argitara emango dute eta bertan eskuratzerik izango da.
Ingurune paregabe batean, itsasioari begira, kantuan aritzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe... animatu!!!
Informazio gehiago hemen: PASAIA-ITSAS FESTIBALA
Maiatzaren 18an, Arratian Kantuz Areatzan
Arratia Kantuz taldeak, GURE ESKU DAGO taldeagaz batera, KANTU-POTEOA antolatu du AreatzanHemen duzue HITZORDUA:
Datorren maiatzaren 18an, barikua, arratsaldeko 19:30ean, Areatzako plazan.
Animatu eta abestu ozenki:
"hormak eta harresiak ez ditugu maite,
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik."
Maiatzaren 13an, Herri Urrats Kantuz Senperen
Urtero ohitur bihurtu den bezala, aurten ere HERRI URRATS jaia probestuz, eta bertara milaka jende hurbilduko dela kontutan harturik, KANTUJIRA antolatu dute bertan.
Abiapuntua eguerdiko 13:00etan izango du, Gipuzkoa gunetik.
Beraz, euskararen aldeko jai honetan, Sehaska Ikastolen aldeko egun honetan, kantuz ere aldarrikatu dezagun gure euskalduntasuna.
2018/05/02
Maiatzaren 12an, Bilbo Kantari Museoen nazioarteko egunean
Datorren maiatzaren 12an, Museoan Nazioarteko eguna dela eta, Bilbon kantujiraren ibilbidea egokitu eta Kantujira berezia antolatu dute behin berriro ere. Geldiune bakoitzean azalpenak eskainiko dira museoetako teknikarien eskutik. 20:00etan abiatutako kantujira honako ibilbidea izango du: Hasiera Kalderapekon, Santiago plaza, Erronda kalea, Unamuno plaza, Arkeologia museoa, Plaza Barria. Animatu interesgarria bezain atsegina izango den ekimen honetara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)