2017/12/26

Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda gidatutako tailerra dugu hau. Gasteizen eskainiko dute hurrengo tailerra, datorren urtarriletik maiatzara bitartean, Oihaneder euskara etxeak sortutako "kantuz eta kontuz" dinamikaren 2. edizio honetan. Informazio gehiago hemen: Oihaneder euskara etxea

2018 URTE BERRI ON KANTUZALE GUZTIOI!


Baionan Kantuz urtea amaitzeko

Datorren abenduaren 31an, Baionan Kantuz taldea bilduko da ohiko lekuan, hau da, Baionako azokaren aurrean, eguerdiko 12:00etan. Kantuz emango diote 2017. urteari eta ongi etorria urte berriari 2018ko urtarrilaren 27an. 
Ongi amaitu urtea eta hobeki hasi!!!

Olentzerori kantuan, Lesakako ohitura zaharrean

Lesakan urtero, Olentzero lehiaketa egiten dute, txikien eta helduen mailan. Goiko bideoan 2016an garaile irten ziren gaztetxoak. Behean berriz, aurtengo txapeldunak, lehen aldiz emakumezko taldea izan da helduen mailan garaile. "Muttikak" izeneko taldea. Zorionak eta segi bide beretik!

Olentzerori kantuan, gazteen bertsio batean

Zarautzen jasotako bideo bat dugu hau. Bertako gazte batzuk kantuz eman zuten goiza, eta tartean koreografia originala txertatu zuten. Barre ugari eragindako saioa.

2017/12/18

Abenduaren 22an, gabon kantak Plentzian

Urte amaiera honetan, herri askotan antolatu dituzte kantu saioak, azoka baten inguruan, gabonetako kantujirak, urteari amaiera emateko kantu saioak. Horietako bat hemen duzue Plentzian antolatutako "VI. Kriseilu gaua". Abenduaren 22an, elizaren enparantzan arratsaldeko 19:00etan hasi eta ondoren kantujira egingo dute alde zaharretik eta erriberatik jarraituz. Gure ohiturei jarraituz, gure jantzi ederrekin eta kantuz ekingo diogu egun honetan herri askotan. 


2017/12/13

Oñatitik "Herrixa kantuan" taldearen argazkiak

Oñatiko "Herrixa Kantuan" hilabetero bezala azaroaren 25ean burutu zuten azken kantu saioa. Argazki batzuk bidalita, hurrengo kantujira datorren urtarrilaren 27an izango dutela adierazi digute. 
Urtea kantuan amaituta, urte berriari ere kantuz ekingo diote. Gora zuek!