2013/06/21

Otxandion III kanta eguna uztailaren 14an.

Aurten III. kanta eguna ospatuko dute Otxandion, datorren uztailaren 14an. Egitaraua:
12:00etan elkartu herriko plazan.
12:30-14:30etara kantujira.
15:00 bazkaria
17:30ean, kantak eta dantzak plazan.
Bazkaria 20 eurokoa izango da.
Izena emateko:
-idatzi: :  txbegoa@mixer.com.es
-deitu :  651700789 (Txomin)
-diruordainketa egin zenbaki honetan:
Kutxabank: 2095-0057-50-9107625308
Bertan abestu behar diren kantuen zerrenda eta hitzak ikusi nahi badituzue, joan orrialde honetara:

2013/06/20

Pasai Donibane kantuz, beste talde bat Euskal Herria Kantuz sarean

8 bat hilabete ondoren, kantuak landuz eta kantuzaleak bilduz, azkenean lortu dute donibanetarrak kantujira taldea eratzea, eta hilabetero lehenengo larunbatean beraiekin bat egiteko aukera izango dugu hemendik aurrera KANTUZ!.
Txistulariekin batzutan, trikitilariak edo dultzaineroak bestetan badute musikarien laguntza.
Hauekin harremanetan jartzeko fitxa sortu eta zintzilikatu dugu.
ZORIONAK eta ongi etorriak donibanetar kantuzaleak.

2013/06/17

TOLOSA KANTARI 5 URTE: Kantujira berezia ekainaren 29an.


Ekaineko azken larunbatean BOST urte egingo ditu TOLOSA KANTARIk.
Hori dela eta, ekainaren 29an, KANTU-BAZKARIA antolatu dugu Tolosako San Jose ikastetxearen instalazioetan, 14:30ean, kaleko kantu -jira bukatu eta gero (12:00etan Tontokalen hasita).
Bazkaria norberak ekarri behar du eta Tolosa Kantariko antolatzaileek tokia (mahaiak eta aulkiak) eta edariak prestatuko dituzte.
Edariak eta bestelako gastuak ordaintzeko, 7 euroan jarri dira salgai bazkarirako txartelak Tolosako XIRIMIRI kafetegian eta BABES tabernan.
Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu behar.
Bazkari txartela erosteko azken eguna: ekainak 21, ostirala
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu:
667635438 edo 652726950