2013/09/25

Urriaren 5ean Kantu afaria Saran.


Datorren urriaren 5ean Sarako kantarien eskutik kantu afari eder bat antolatu digute. Kantuzaleontzako hitzordua:
- Antolatzaileak: SARAKO KANTARIAK.
- Non: Sarako Lur-Berri gelan.
- Eguna eta ordua: Urriaren 5ean, 20:00etan.
- Afaria gehi zintzur bustitzea: 23 euro.
Izena eman nahi duzuenok deitu telefono honetara:
06 88 10 74 23 (urriaren 2an baino lehen).

Jendetza bildu zen Urretxuko kantu afarian Anje Duhaldekin.

Irailaren 28an, "topaeguna". Kantujira soraluzen.

Datorren irailaren 28an, TOPAEGUNA ospatuko dute Soraluzen. Euskaltzaleen topagunetik antolatutako egun berezi honetan kantuzaleontzako tarte garrantzitsua txertatu nahi izan dute egitarauan. Horrela eguerdiko 13:00etan, Soraluzeko musikarien laguntzarekin, abiatuko da euskaltzaleon KANTU JIRA, bazkalordurarte.
Informazio gehiago hemen:
Animatu eta gozatu elkarrekin euskaltzaleon eguna.

2013/09/19

Urriaren 5ean, Euskal Jaia Gernikan.

Datorren urriaren 5ean, Euskal Jaia Gernikan, eta urtero bezala Kantujira berezia antolatu dute. Hemen duzue egitaraua:
11:00etan, harrera bertaratutako kantuzaleei.
12:00etan, txupina eta kantujiraren hasiera.
15:00etan, herri bazkaria Gernikako merkatu plazan.
17:00etatik 19:00ak arte, kantak, dantzak, bertsolariak, e.a.
Bertara joan nahi izanez gero, eman izena irailaren 27a baino lehen. Bazkari txartela: 15 eurotan.
Dirua sartu k/k zenbaki honetan: Urdaibai kantagunea  BBK, 2095  0043  10  9111010087.

Irailak 22-23, Urretxuko jaietan kantuz beteriko egitaraua

Irailaren 22an Urretxun Euskal Jaia ospatzen dute. Bertan kanturako tarte ugari izango dute bertaratzen diren guztiak.
- Eguerdiko 13:00etan, Iparragirre kalean, herri kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik.
-   Arratsaldean berriz, gurdien kalejira amaitu ondoren, "Taberna Ibiltariaren" emanaldia.
Irailaren 23an berriz, astelehena, 21:00etan,  XX. Kantu-afaria antolatu dute herritarrek, irekia eta parte-hartzailea. Bertan gonbidatu berezi bat izango dugu bere kantuekin, Anje Duhalde. 


2013/09/04

Urriaren 5ean "IRUÑEA KANTUAN" ekitaldia

 Datorren urriaren 5ean, Iruñeako Baluarte jauregian kantaldi erakargarria antolatu digu Angel Mariezkurrenak. Emanaldia euskal telebistak grabatu eta eskainiko du. Bertan kantari, musikari ezagunak izanto ditugu (Eguzkitze, Amaia Zubiria, Jaione Olazabal, Pantxoa Karrere, Juantxo Zeberio, Txema Garces, Angel Unzu...). Emanaldi honetan kantuzaleen parte-hartzea ere eskatzen da, kantariei zuzeneko laguntza eskaintzeko, beraz animatu eta dagoeneko salgai dituzuen txartelak eskuratu bertan egoteko.
Sarrerak 15 eta 10 eurotan saltzen hasi dira. Takillan erosi edo internetez eskuratzerik izango dituzue orrialde hauetan:



Irailaren 22an, Biarritzen, "KANTALASAI" ekimena


Irailaren 16tik 22ra bitartean, EUSKARAREN ASTEA antolatu dute. Hamaika ekimenez betetako aste kulturala, eta antolatzaileen artean bertako kantuzaleen ARROKA taldea dugu (Ikus webgunea: ARROKA Elkartea. Hauek irailaren 22an, "KANTALASAI" deituriko kantu elgarretaratzea antolatu dute. Bertan jateko parada egongo da: talo ta xingar, patata frijituak, fruituak eta abar.
Aste osoko egitarauaren berri izan nahi baduzu joan orrialde honetara: MINTZALASAI (Biarritz-Lapurdi)
Amaitzeko antolatzaileen mezua eta gonbidapena:
Aintzinetik eskertzen zaituztet eta zuen zain egoten xehetasun gehiagorik emaiteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Biarritzeko ARROKA taldearen izenean
Joanes Hillau (00.336.75.92.95.67)
 

Irailaren 14an, Zizurren kantuz eguna.

Datorren irailaren 14an, eguerdiko 12:00etan, Zizurreko udaletxe aurrean elkartuko dira bertako kantujirari hasiera emateko. Zizurreko jaiak probestuz euskaraz abesteko aukera paregabea.
15:00etan bazkaria antolatu dute ikastolako aterpean. Bertara joateko asmoa baduzue deitu telefono hauetara: 676 726 333 / 948 182 118.
Irailaren 10ean berriz, kantujiran abestuko dituzten kantuak errepasatuko dute Zizurreko kultur etxean.
Zizurreko jaietan euskaraz abesteko beta!!!

Irailaren 21ean, Donostian, Kantujiraren grabaketa

Datorren irailaren 21ean, Donostiako kantujira saioa probestuz, INFO7 irratiak bere lehen grabaketa saioari ekingo dio. Argi azaldu nahi dizuegu lehen grabaketa hau, froga bat besterik ez dela izango, eta emaitzak jaso ondoren, aztertuko dituzte hurrengo kantujirak nola grabatu.
Beraz, batez ere, inguruko herrietan zaudeten kantuzaleei dei berezia luzatu nahi dizuegu irailaren 21ean, eguerdiko 12:00etan Donostiako alde zaharrean hasiko den kantujira horretan parte hartzeko. Animatu!.