2013/12/12

Haurrentzako kantu liburuxka berria

                                                           
GARA egunkariaren eskutik, Euskal Kantuzaleen Elkartearen eta bestelako norbanakoen laguntzarekin batera, haurrentzako kantu-liburuxka berri bat argitara eman dute: "haur kantak-Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak". Olentzeroren eskutik opari eder bat ez bakarrik haurrentzako gurasoentzako ere bai, beraiei gure kantuak transmititu eta bide batez elkarrekin kantuan aritzeko.
Liburuxka ilustrazio ederrez apainduta azaltzen da.

Santo Tomasetan kantari Donostian


Aurten Donostiako santotomas eguna bat egingo du Donostiako kantujiraren irteerarekin. Hori dela eta, deialdi berezia egiten zaie inguruko kantuzaleei egun horretako giro ederra gozatuz, kantujiran parte hartzeko. Kantujiran gonbidatu bereziak egongo dira, KUXKUXTU txarangako taldekideak. Beraz, egun paregabea kantuz aritzeko. Gogoan izan hitzordua: 12:00etan Fermin Calbeton kalean elkartuko gara.   


Santo Tomasetan Bilbon kantari


Abenduaren 21ean, S. Tomas egunean, dantzan zein kantuan disfrutatzeko aukera izango dugu.
19:00etan Erromeria Arriaga plazan.
20:00etan Bilbo kantari han bertan hasita gero Zazpi Kaletan ibiltzeko.
Ahal eta nahi izanez gero euskal janzkera tradizionalaz etortzeko gonbita egiten dizuegu.


Etor zaitez !!