Erandioko kantuzaleak, Arratiako "Kantu bat gara" taldearekin bat eginez bat egingo dute datorren martxoaren 9an, Erandioko plazan arratsaldeko 19:30ean hasiko duten kantujiran. Bi eskualdeko kantuzaleak bat eginik eta kantari. Aurrera.
2018/02/26
2018/02/25
Iparraldea bertan 2018 ekimena Donostian
IPARRALDEA BERTAN ekimena bere 17. edizioa beteko du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Kultur Erakundearen artean antolaturiko kultur ekimena dugu hau.
Aurtengo edizioaren egitaraua hauxe duzue:
- martxoaren 1ean: Pauline & Juliette-ren kontzertua Koldo Mitxelenan.
- Martxoaren 8an: Frank Dolosor-en ESTITXU dokumentala.
- Martxoaren 15ean: Elodie Bafallio eta Maika Etxekopar, Harian ikusgarriarekin, pianoa eta literatura uztartuz.
- Martxoaren 22an: Bidaia laukotearen kontzertua.
Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan eskainiko dira, Koldo Mitxelena aretoan.
2018/02/23
Otsailaren 24an, Baiona kantuz saioa euskal museoan
Baiona Kantuz taldearen hurrengo kantu saioaren hitzordua, datorren otsailaren 24an izango da. Oraingoan berriz lekuz aldatuko dute, goizeko 11:00etan Baionako Euskal Museoan elkartuko dira. Kantu saio bat kanpoan egingo dute (eguraldiaren baimenarekin noski), eta bigarren saioa berriz barruan, Argialde izeneko gunean. Saio bakoitzean kantu berri bat sartzeko ohiture dute, oraingoan Telesforo Monzonek idatzitako "Txikia" abestia kantatuko dute.
Pauline eta Juliette bikote gaztea herriz herri kantari
Enbor beretik sortuko dira besteak, zioen Xabier Letek, eta horrela ari dira sortzen kantari berriak. Hauen adibide Pauline eta Juliette bikotea, Kanbo eta Itsasuko gazteak ditugu. 2017ko abenduan "hagaldaka" lehen diskoa argitaratu zuten. Bertan beraien sorkuntza-lanak, bertsioak, eta beste artista batzuk euren diskorako egindako lanak daude. Etorkizun oparoa desiratzen dizuegu bikote!
2018ko Iparra-hegoa ekimena prest martxorako
Martxoan burutuko dute XXIII. IPARRA-HEGOA ekimenaren edizio berria. Hamaika ekitaldiz goxatzeko aukera emango digute martxoaren 12an hasi eta 18arte iraungo duen kultur jaialdi hau. Tartean kantaldi ugari: Ansa familiaren kantaldia, Pauline eta Julietten kantaldia, Maddi Zubeldia eta Bernardete Irazokiren kantaldia, Etxepare kantuz eta Kuxkuxturen emanaldia, Speiz Mukaki, Polekeleke taldeen kantu eta dantzak... Ekitaldiak Seguran eta Urruñako Xaia ostatuan burutuko dira. Hemen duzue egitarau osoa: IPARRA-HEGOA 2018ko EGITARAUA
LORALDIA festibala Bilbon, martxoaren 5etik 26ra
Aurten 4. edizioaren Loraldia antolatuko dute, sormenari lehio bat irekiaz. Aurtengo egitarauan kantugintzarekin loturiko hainbat ekitaldi izango dira, tartean: Izaroren kontzertua, Imanol Jazz emanaldia, "gure imaginarioa kantagintzaren bitartez" ekimena, ken7+Petti+Balerdi balerdi+ixiar Oreja+MIkel Uraken+ kantaldia, Estitxu gogoan, eta beste hainbeste musika saio, antzerki, hitzaldi eta bestelako kultur saioak. Informazio gehiago hemen duzue: LORALDIA egitaraua
Joxean Artzeri omenaldia Beasainen
"Joxean, emate eta artze" izenburuarekin, merezitako omenaldia eskainiko diote larunbata honetan Beasainen Joxean Artzeri.
Omenaldi hau, 1994. urtean "mundua gizonarentzat egina da" ikustaldian Artzekin batera parte hartu zuten bere lagunek antolatu dute.
Esan bezala datorren otsailaren 24an, larunbata, goizeko 10:30ean, Beasaingo Ttiklik elkargunean egingo dute omenaldi-ekitaldia.
2018/02/20
D'Capricho kubatar bikotearen kantak euskaraz
D'Capricho bikote kubatarra Euskal Herriko bere bosgarren bira eta euskarazko CD berria hasi da prestatzen. Anieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillo-koak dira eta azken urte hauetan herriz herri ibili dira Euskal Herrian, arrakastatsu gainera.
Elkarrizketa irakurri nahi izanez gero hemen klikatu: EuskalKultura
2018/02/14
"Maritxu nora zoaz" hain ezaguna ez den bukaerarekin
Abesti ezaguna Euskal Herri osoan, hala ere, Leitzako Joakina Zestauk, bestelako bukaera xelebre bat erantsi dio abestiari, guretzako hain ezaguna ez dena.
Bartolo ez nuen uste / holakoa ziñanikan! / Kentzazu esku hori / leku hortatikan. /
Egiten al dizut, ba, / nahi ez dezunikan? / Hori hola da, baiño, / zaude geldirikan.
2018/02/13
Fermin Balentzia, Bianako Printzea Saria 2018-rako hautagaitzaren alde
Kantugintzan urte asko daraman kantugiegilea, bardoa, herri kantaria, kantua bere barnetik sentitzen eta sentiarazten duen horietakoa da Fermin Balentzia.
Bere kantuetan gure iragana, memoria, historia, eta gure oinarrizko aldarrikapen guztiak jaso izan ditu, eta ozenki, ahots ederrarekin, artistikoki gizarteratu, eta herritarren artean zabaldu ditu. Kantuegile konprometitua dugu Fermin, umorez eta sentimenduz betea, bere herriari, Nafarroari, Euskal Herriari etengabean maitasunez abestu dion kantaria.
Ez dakigu aurrera egingo duen bere hautagaitza, hala ere, ez izan zalantzarik aurten leku handi bat izango duela gure Euskal Herria Kantuz egunean, eta kantuzaleon eskerona jasoko duela. Zorionak Fermin!!!
2018/02/12
Mikel Laboaren ibilbidea EL SALTO aldizkarian
10 urte betetzen dira Mikel Laboa gure artetik joan zela. Urteurren hori baliatuz Espainiako EL SALTO aldizkariak artikulu luzea eskaini dio gure kantari maitagarriari. Bere ibilbide osoa azaltzen digu, baita tarteko anekdota ugari. Gure artistak ez dira batere ezagunak Euskal Herritik kanpo, horrelako artikuluak lagungarriak dira hauen sustapena egiteko.
Irakurtzeko → EL SALTO
"Mikel Laboa, el pájaro sin jaula de la musica vasca".
"El autor de la cancion que conoce cualquiera que haya oido hablar del Pais Vasco, se fue hace diez años pero el eco de su obra aún resuena con fuerza en su tierra. Fuera de allí, no tanto. "
2018/02/05
Arratia Kantuz: aurten ere VII. Kantu bira martxan
Datorren otsailaren 16an, (ostirala/barikua), hasiera emango diote Arratian aurtengo KantuBirari. Lehenengo hitzordua Igorren izango dute, arratsaldeko 20:00etan, "Ein Go" musika taldearen laguntzarekin.
Datorren martxoaren 16an berriz, goizeko 10:00etatik aurrera Zeanurin bertako txistulariekin batera. Eta hurrengoa Areatzan izango da, maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arratiako "Kantu bat gara" musika taldearen laguntzarekin batera.
Iazko esperientzia ederra izan eta gero, ez dute zalantzarik aurtengoa ere ederto irtengo dela, eta bertara animatu nahi zaituztegu arratiarrekin batera gure helburuei heltzeko: Kantu tradizionalak berreskuratzea, euskararen erabilera bultzatzea, eta lagunen artean giro ederrean aritzea.
Badago zer ikusi, entzun, dantzatu eta abestu Arratian, Zorionak!
Gasteiz Kantuz, Santa Ageda bezperako kantu saioan
Gateiz Kantuz taldearen eskutik, otsailaren 3an, arratsaldean eginiko kantu saioaren bideoa eskuratu dugu. Hemen duzue ikusgai.
2018/02/02
Otsailaren 3an, Malerreka Kantuz Sunbillan
Lehendabizikoa Saldiasen egin ondotik, bigarren saioa Sunbillan egingo dute otsailaren 3an. Larunbat eguerdian bilduko da jendea plaza inguruan eta herriko karriketan barrena kantu zaharrak abestuko dituzte giro ederrean. Ondotik, hilabetero, normalean lehenbiziko larunbatean bilduko dira urte osoan, hona hemen urte osoko egitaraua: martxoaren 3an Iturenen, apirilaren 7an Donamarian, maiatzaren 5ean Donezteben, ekainaren 2an Urrozen, urriaren 13an Zubietan, azaroaren 3an Oizen eta abenduaren 1ean Ezkurran.
2018/02/01
ETB1, mariatxiak eta euskal musika
Duela zenbait, urte, ETBk iragarri zuen larunbat arratsetan "oholtzan" saioa programatuko zuela. Itxura batean, eskaintza interesgarria. Berehala ohartu ginen usteak erdi uste gelditu zirela. Mariatxiak bihurtu dira programazioaren ikur.
Eneko Bidegainen artikulu honetan proposamen bat ere botatzen du: "Oholtzan" saioan programatzea euskal kantari eta musikarien kontzertuak, euskal antzerkiak, eta artista horiekin egindako elkarrizketak.
Artikulu osoa irakurtzeko hemen klikatu: ZUZEU "ETB1, mariatxiak eta euskal musika"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)