2017/02/28
Pantxoa Carrere, bakarka "anaitasunean"
Peio eta Pantxoa bikote klasikoa desagertu zenetik, Pantxoa hainbat herritan (Iparraldean batik bat) kantari ibili da, bere dohaiak publikoaren aurrean erakutsiz. Bere bakarkako lehen lana, ANAITASUNEAN aurkeztera datorkigu orain.
Peio Ospital, bakarkako diska berria: "arnasa, hatsa, bizia"
Beste bikote batetik bakarlari baten lan berri bat. Peio Ospital bakarlari modura aurkeztu du bere lan berria, "arnasa, hatsa, bizia". Esperientzi berri bat berarentzat. Peioren kantuetan azpimarratzekoa Andoni Salameroren ekarpenak bere poesiekin. Kuriosoa da Pantxoak ere bere bakarkako lana aurkeztu duela.
2017/02/27
Maider kantura bueltatu da, "zuei" diskarekin
Gogoan al duzue "Alaitz eta Maider" bikotea? ba...musika munduarekin lotura galdu ez arren, berriro datorkigu Maider, oraingoan bakarlari gisa diska berri batekin "ZUEI"... hemen duzue bere aurrerapen bat. Zorionak Maider Zabalegi.
2017/02/20
Ihauterietako proposamen bat: Mundakako aratusteak
Datorren Otsailaren 26an jai zoragarria ospatuko dute Mundakan, aratusteak. Kantuz igarotzen dute egun osoan, alde batetik eguerdian irteten diren ATORRAK, eta ondoren arratsaldeko 18:00etan irtengo diren SORGINAK. Kantatzea maite duzuenok ezin galdu horrelako jaia. Jartzen dizuegun bideoan aratusteko kantu ezaguna! Gora Mundakako Aratusteak!!!
Euskal Herriko Soinuen Mapa
SOINUEN MAPA. Interesgarria benetan musika, kantuak eta abestiak maite dugunontzako. Webgune ireki honetan herrietako soinuak entzungai ditugu, bai jaietako musikak, ihauterietako soinuak, ahotsak, zaratak, ...
Sartu, kuriositatearen atea ireki eta behatu lasai...
Sartzeko hemen klikatu:SOINUEN MAPA
Badator Korrika: martxoaren 30etik Otxandiotik Iruñera
Korrikako informazio guztia hemen duzue: KORRIKA
Bertan Korrikako ibilbidea, abestia karaoke modura kantatzeko, abestiaren partiturak, eta bestelako informazio guztia aurkitu dezakezue... eta badakizue ttipi ttapa ttipi ttapaaa KORRIKA!!!
Ekainaren 24an, Getxo Kantari antolatzen ari dira
Getxoko Itxas Argia elkarteko kantuzaleak lanean ari dira, antolaketa lanetan Getxon kantu egun eder bat bizitzeko. Oraindik guztia lotu gabe badute ere, dagoeneko bidali digute egitarauaren laburpen bat:
12:00etan Kantujira Algortatik,
15:00etan, Herri bazkaria Bihotz Alai eta San Nikolas plazan.
18:00etan erromeria "bidean" taldearekin,
20:00etan kantaldia "Txarli-Joselu" bikotearekin.
Animo eta aurrera Itxas Argia taldeari.
Baionan kantuz: apirilaren 22an 20. urteurrena
Baionan Kantuz taldetik honako informazioa iritsi zaigu, alde batetik datorren Otsailaren 25ean egingo duten kantu saioa Baionako euskal museoan egingo dute, leku erakargarria benetan bai eskaintzen duen inguruneagatik, baita barruan gordetzen duen ondareagatik. Leku sinbolikoa eta egokia gure kantuen ohiartzunak hedatzeko.
Bestetik, datorren apirilaren 22an Baionan Kantuz taldearen 20. urteurrena ospatuko dute. Ospakizun irekia eta erakargarria. Guztiekin goxatu ahal izateko antolaketa lanetan ari dira, denentzako bazkari gune handia prestatuz. Badakizue gorde eguna, eta animatu!. Informazio gehiago webgunean: Baionan Kantuz
2017/02/07
2017ko maskaradak Xiberuan
Hemen dituzue Xiberuko maskaraden egitaraua: Urtarrilaren 22an Ezpeizen; Urtarrilaren 29an Gotainen; Otsailaren 5ean Altzai-Lakarrin; Otsailaren 12an Altzurükün, Otsailaren 19an Muskildin; Otsailaren 26an Pagolan; Martxoaren 4an Maulen; Martxoaren 11an Idauzen; Martxoaren 18an, Iruri-Zalgizen; Martxoaren 26an Urdiñarben; Apirilaren 2an Larrainen; Apirilaren 9an Hokin; Apirilaren 16an Barkoxen: Apirilaren 23an Gameren; Apirilaren 30an Urrüstoin.
Maskarada batera joan aurretik ez ahaztu honako irakurtzen, hemen klikatu: manexaren-gida-10-gomendio-maskaradetan-ez-galtzeko
Kantuz Kapare taldearen jarduna Noticias de Navarra egunkarian
Noticias de Navarra egunkariak jaso du talde honen berri.
Txema Hidalgo Kapare kantuzalea lan ederra egin du Nafarroako aire zaharrak berreskuratzean, eta orain gutxi argitara eman ditu bere bi azken tomoak. Berarekin bat eginez talde bat osatu dut eta euskaraz kantatzeko hainbat ekimenetan parte hartzen dute. Elkarrizketa gazteleraz egon arren, hemen duzue Nafarroako egunkarian jasotakoa: Noticias de Navarra artikulua
Santa Ageda koplak Agurainen
Aurtengo santa ageda koplakariak jaso ditugu Aguraingo herritik, hotzak eta elurrak ez dute eten kantuzaleen ahotsak!
2017/02/06
Dagoeneko antolaketa-lanetan ari dira Gasteizen aurtengo EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna prestatzeko. Jakin ezazue aurten maiatzaren 27an ospatuko dugula kantuzaleon eguna. Beraz, gogoan izan eta gorde egun hau.
Kantuak, musikak, dantzak,... izango ditugu aukeran elkarrekin goxatzeko.
Araba, zazpigarren aldaba!!!
"begi urdin bat" Donostiako kaldereroen kantua
Hemen duzue Donostian ematen den ihauteri berezi horietako kantu eder bat, "begi urdin bat".
Abesti honen hitzak eta audioa entzun nahi izanez gero, hemen klikatu: Kaldereroen kantuak
Kantu-Kantari berriak: Josu Bergara eta bere "herri txiki zahar honetan"
Josu Bergara Eako (Bizkaia) kantautorea. 12 urtekin biolontxeloa jotzen hasi eta 18 urtekin gitarrari ekin zion. Bere lehen lana "karramarroen Hiria". 2015ean bere laugarren diskoa argitaratu du, "kanta txikien indarra". Informazio gehiago, eta bere kantuen letrak eta bideoak entzun nahi izanez gero: Josu Bergara
Arratia kantuz taldearen egutegia
Arratia kantuzetik datozen hilabeterako egutegia bidali digute. 2016ko abenduan hasitako bideari jarraipena emanik, hemen duzue Arratia kantuzen egutegia:
Otsailak 24, 19:00etan, Arteako herriko plazan; Martxoaren 25ean, Igorren; Apirilaren 7an, Zeanuriko herriko plazan; Maiatzean (data zehaztu gabe) Diman; Ekainaren 18an, Bediako herriko plazan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)