2021/06/14

Ekainaren 26an, TAFALLA KANTUZ "lau urtaroak"

Poliki poliki, pandemiaren egoera hobetzearekin batera, han-hemenka kantuzaleen mugimenduak berreskuratzen hasi dira, hori bai, badaezpadako neurriak hartuz, eta jende gehiegi elkarrekin egotea sahieztuz. Adibide garbi bat Nafarroan dugu, alde batetik BAZTAN KANTUZ bere dinamikarekin jarraitzen dute eta oraingoan TAFALLAN KANTUZ taldearen berria dugu. Bejondeizuela, animo eta aurrera! 

 

2021/06/06

Ekainaren 12an, Ziburun euskal liburu eta diska AZOKA

 Ziburuko BALTSAN elkartearen eskutik II. euskal liburu eta diskaren azoka antolatzera doaz datorren ekainaren 12an. Hemen duzue informazio gehiago: KAZETA: Ziburuko euskal liburu-diska azoka


BAIGORRIKO KULTURALDIA Ekainean

 

BASAIZEA elkartea antolaturik ekainean BAIGORRIKO KULTURALDIA antolatu dute. Programazioa eta informazio gehiagarria hemen duzue: BAIGORRIKO KULTURALDIA


"KANTU ETA HITZA" euskal musikaren programa Iruñean antolatu dute

 

KANTU eta HITZA euskal musika programa IRUÑEAN. Informazio gehiago: KANTUetaHITZA

Natxo Knorr pianista joan zaigu.

 

Natxo Knorr hil da, Gasteizko Knorr Borras familia zabalak emaniko beste musikari eta ekintzaile bat. Gorka Knorr anaiarekin 40 urtez aritu zen pianorarekin musika egiten. 
Gaztetan Alemanian lanean ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli zen eta anaiarekin jotzen hasi zen, hasieran taldean, eta gero, biak euren kabuz. 
"Abilezia izugarria zuen pianoarekin", adierazi du Gorkak. Kanta baten segundo gutxi batzuk entzun, eta berehala pianoan jotzeko gai zela gogoratu du. Euskal Herrian zein nazioartean jotzen aritu dira biak, besteak beste Ameriketako Estatu Batuetan. Beste musikariri ere laguntzeko prest zegoela beti adierazi du. Azken bidaia luzea Argentinara egin zuen, duela bost urte, Urko eta Naia Robles Arangiz kantariekin. 
Azken emanaldia joan zen irailaren 25ean egin zuen, Bartzelonako Model espetxean, Juan Paredes Txiki eta Angel Oteagiri eginiko omenaldian, erregimen frankistak fusilatu zitueneko 45. urteurren gogoratzeko. Pianoarekin lagundu zion, beste behin ere, anaiari. "Ahulduta zegoen, bainan ez genuen espero horren azkar joatea". 
(Berrian argitaratutako artikulua... segi irakurtzen). 

Emakumeak kantugintzan indartsu

Euskal Kantagintzaren historian kantari gehienak gizonezkoak baziren ere, azken hamarkadan emakumeen protagonismoa handituz joan da, eta lehen lerroan kokatu dira hauetako askok: Izaro, Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, eta hauekin batera bidea egin duten Anari, Amak taldea, e.a. Zorioneko dinamika bat dela iruditzen zait, eta ea aurrerantzean guztion artean oreka horri eutsi eta etorkizun oparoa eskaintzen diogun euskal kantagintzari. 




BAZTAN KANTUZ: Ekaineko hitzordua eta hurrengoak ere.

 



ABERRI EGUNA 2021: Herrietatik jasotako irudien laburpena