2019/12/30
2019/12/20
"Kantatzen duten herriak" ziklotik jasotako gogoetak
Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik
("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian
"erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako
hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta kalean kantatzeko dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala
zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean
kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin
kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari
begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago,
kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen
duelako". IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN:
2019/12/19
Patxi Andion kantaria hil da.
72 urtekin trafiko istripu baten ondorioz Sorian hil da Patxi Andion kantaria. Nahiz eta Madrilen jaio, harreman estua izan zuen Euskal Herriarekin, eta bereziki Azpeitia herriarekin. Bere musika ibilbidean gaztelerazko kantuak egin arren, euskaraz ere egin zituen lan batzuk, tartean 1973an Iparragirreri eskainitako diska.
2019/12/18
Santo Tomas egunean DONOSTIAN KANTUJIRA
Azoka, baserritar jantzien lehiaketa, txistorra ugari, trikitilariak, bertsolariak, aizkolariak, erromeria, eta goizeko 12:00etan Udaletxetik abiatuta DONOSTIA KANTUZ antolatutako kantujira jendetsua.
Goxatu egun eder hori!!!
Santo tomas egunean KANTUJIRA BILBON
2019/12/06
EITB EUSKAL KANTAK irratia sortu dute
Euskal kantuak soilik eskaintzen dituen irratia sortu du EITBk. Estilo guzietako kantuak dira.. Zoriontzeko berria hau, gure musika eta kantagintza balioan jarriko duena, 400 kanta egunero beraz gure musikaz goxatzeko tresna ederra. Zzoritxarrez oraindik FM frekuentzietan entzuterik ez da izango.
Sartu eta goxatu gure kantuekin:
Sartu eta goxatu gure kantuekin:
2019/11/30
KANTUA EUSKARA IKASTEKO TRESNA ERAGINKORRA
Orain 2 urte Xiberoko Gotain herrian abian jarri zuten dinamika berritzaile hau. Orain Maulen jarriko dute praktikan.
Euskara ikasteko modu praktikoa da, modu naturalean, ingurugune eta giro lasaiean, edo alai batean gehiago, pertsonek beraien urduritasunak alde batera utzi eta euskara praktikatzen hasten dira konturatu gabe, kantuaren bitartez.
Mintzapraktika egiteko beste modu berritzaile bat da, eta badirudi parte-hartzaileek gogo onez ari direla. Beraz, aurrera eta kantuz ere euskara praktikatu dezagun.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Xiberoko Botzak Etxahunen ekarpenaz gaüaldi bat antolatu du
Aurten 40 urte betetzen dira Etxahun Iruri zendu zela. Berak utzitako ondarea handia izan da gure kulturarentzat (kantuak, musika, pastoralak, idatziak,...). Horretaz mintzatzeko bere lana gertutik ezagutzen duten pertsonak bildu dira eta beren iritziak zabalduko dizkigute, horien artean: Jean Pierra Rekalt, Luxi Etxekopar, Allandu Etxahun, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, eta Maider Bedaxagar.
Azaroaren 29an bilduko dira Irurin arratseko 20.30ean.
Informazio gehiago hemen:
Xiberoko Botza: ETXAHUN
Azaroaren 29an bilduko dira Irurin arratseko 20.30ean.
Informazio gehiago hemen:
Xiberoko Botza: ETXAHUN
Durangoko azokan AHOTSENEA sortzaileen gunea
Atari hertzean dugu DURANGOKO AZOKA, diska eta liburu ugari eskuratzeko aukera paregabea, eta bide batez musikariek zuzenean entzuteko ere bai.
AHOTSENEA "sortzaileen gunea" deituriko espazioan euskal musikari eta kantuegileen lanak entzuteko aukera duzue datozen egun hauetan.
Bertan estilo guzietako ordezkariak (roka, folka, trikitia, kantuegileak, ska, punk, ...).
Hemen duzue EGITARAUA:
LAU TEILATU: EITBk haurren minbiziaren kontrako kanpainan
Fermin Balentziaren bizitza eta kantagintza liburu batean
Fermin Balentzia, nafar kantuegilearen ibilbide luzea liburu batean isladatu dute, eta bide batez bere kantuak. Fermin Balentziak ez du hedabide publikoetan zabalkunde handirik izan bere bizitzan, disko grabaketarik ere ez, bainan txoko, plaza, auzo eta herri guzietan ezaguna dugu. Herriaren memoria, sentimendua, gogoa, aldarrikapenak eta ilusioak bere kantuen bitartez zabaldu ditu lau haizetara. Milesker egindako lanagatik, eta zure musikaren bitartez eskaini diguzun hainbeste plazerangatik. Durangon egongo da liburuak sinatzeko eta eskaintzeko, txalaparta argitaletxearen espazioan. Ongi izan eta laster arte Fermin!!!
2019/11/28
Iruñean Kantuz: kantujirak eta kantu-liburuxka berria
Iruñeatik jaso berri ditugu albiste onak.
Alde batetik, datozen egunetan Iruñean antolatutako kantujiren inguruko informazioa, eta bestetik kantu-liburuxka berriaren argitaratzea:
- Azaroaren 29an, Orreaga fundazioaren eskutik antolatuta "San Saturnino Kantari" izeneko kantujira, eguerdiko 12.00etan abian jarriko da Merkaderes plazatik. Alde batetik, datozen egunetan Iruñean antolatutako kantujiren inguruko informazioa, eta bestetik kantu-liburuxka berriaren argitaratzea:
- Abenduaren 7an, larunbata, hileroko kantujira antolatu du Iruñean Kantuz taldeak.
- Egun berean, hau da, abenduaren 7an, Iruñean Kantuz taldearen eskutik, 2020ko KANTUTEGI BERRIA lortzeko aukera izango dute bertaratzen diren kantuzaleak.
2019/11/14
KANTUA, TRANSMISIORAKO BIDE
Kalean kantatzea dinamika ludiko-musikala hutsa dela pentsatuko dute askok, kaleak animatzeko pentsatutako ekimen ireki bat besterik gabe, bainan ez... horren atzean euskal kultura indartzeko transmisio lanketa garrantzitsu bat dugu. Horrela dio Nagore Arinek Berrian argitaratutako artikuluan, bere hitzetan kantatzea Euskal Herriaren historiaren eta ondarearen espresiobide da.
Irakurtzeko hemen sakatu:
BERRIA: "kantua, transmisiorako bide"
2019/11/09
Amezketa Kantari: hiruhilerako egitaraua
Amezketan kantari taldeak datozen hilebetean kantuzaletasuna bultzatzeko egitaraua osatu du. Guri bidali eta guztion artean partekatzeko eskatu digute. Hemen duzue beraien proposamenak:
Urriak 24: pintxo poteoa kantuz antolatu zuten programari hasiera emateko.
Azaroak 9: Kantu bazkaria eta ondoren kantujira BMA taldearen laguntzaz.
Abenduak 1: Euskararen eguna ospatzeko kantujira eguerdian hasita.
Abenduak 24: Herriko kantu saioa programari amaiera emateko.
Amezketarrak segi lanean eta kantari!
2019/10/27
DISKA BERRIA: Pier Paul Berzaitz & Euskadiko Orkrestra Sinfonikoa
Pier Paul Berzaitzek Euskadiko Orkrestra Sinfonikoarekin batera, bakarlari gisa aurkezten duen bere azken lana dugu hau. 70 . hamarkadan GUK taldearekin hasi eta 40 urtetan egindako lanen artean abesti xamur eta ezagunenak aukeratu ditu diska honetan eskaintzeko. Pier Paul Berzaitz & Euskadiko Orkrestra Sinfonikoa.
2019/10/26
DISKA BERRIA: EÑAUT ELORRIETA "Eguzki argitan"
Datorren azaroaren 8anEñaut Elorrietak bere bakarkako lan berria aurkeztuko du "Irteera argiak".
Diska berri honen aurkezpena egiteko hainbat kontzertu aurreikusita daude: Azaroaren 22an, Andoaingo Bastero kulturgunean, azaroaren 24an Urruñan, abenduaren 1ean, Bilboko Arriaga antzokian, eta abenduaren 22an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Hemen duzue bere lanaren aurrerapen bat, "Eguzki argitan" abestia: "EGUZKI ARGITAN"
DISKA BERRIA: MIKEL MARKEZ "biribilean"
Mikel Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi eta sartu ditu diska berri honetan, zuzeneko bertsio akustiko bat eskainiz.
Lan honetarako Arkaitz Miner musikariarekin batera bestelako laguntzaileak izan ditu, tartean Julen Alonso trikitilari oriotarra, eta bere alaba ere bai Esti Markez.
Bertsioekin batera, abesti berri bat ere aurkeztuko digu bere diska berrian "Herrimina".
DISKA BERRIAK: JABI MUGURUZA "Geltokiak izarretara"
Jabi Muguruzak euskal kantuen bertsioak jaso ditu laster argitara emango duen diska berrian "Geltokiak izarretara". Abestien artean: Mikel Laboaren "antzinako bihotz"; Xabier Leteren "izarren hautsa" , Amaia Zubiriaren "estigma beltza", Gariren "zaharra zara Bilbo", eta horrela 15 kanta edo bertsioak.
Disko honetan ere Bernardo Atxagak idatzitako testuak jasotzen dira.
Azaroko lehen egunetan emango da argitara.
DISKA BERRIAK: Olatz Zugazti
Zuzeneko emanaldi bat diska batean jaso eta aurkeztu berri du Olatz Zugaztik. Maiatzaren 4an Orion eskainitako kantaldia jaso du diska honetan "ORION ZUZENEAN".
Olatz Zugaztik argitaratutako zazpigarren diska da: 1965an lehena "Olatz Zugazti"; 1991an "kantu baten bila"; 1999an "bulun bulunka"; 2002an "Elearen lainoa"; 2010an "Gau hotzenean ere"; 2015an "ur goiena ur barrena".
2019/10/07
Urriaren 11an, ostirala, Txikitero egunean BILBO KANTARI
Txikitero eguna probestuko dute Bilbotarrek KANTUJIRA egiteko. BILBO KANTARI taldeak antolatuta datorren ostiralean, 20:00etan Plaza Barriko Cafe Bilbao tabernan hasiko da KANTUJIRA berezia.
Txin txin eta kantuan hasi!!!
2019/10/04
Urriaren 5ean, GERNIKAKO XII. EUSKAL JAIA
Gernikako URDAIBAI KANTAGUNEA taldeak antolaturiko EUSKAL JAIA datorren urriaren 5ean ospatuko da. Aurten XII. edizioa antolatuko dute, badute beraz esperientzia eta merezitako ospea.
Informazio guztia atxikitutako dokumentuan duzue.
Animatu jai erakargarri honetara, eta goxatu kantuz.
Txillardegi plazan Imanolen kantak
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Imanol Larzabalen omenezko kantaldia egin zuten aurreko larunbatean, Donostiako Antigua auzoan. Alde batetik Txillardegiren irudi-horma bat aurkeztu zuten eta bertan Imanol Larzabalen kantak abestu zituzten. Emanaldia horretan Ainara Ortega, Santi Gimenez, Kantariak, Karlos Gimenez pianoan eta herritar kantuzaleak parte hartu zuten.
Gari eta Josu, Hertzainak taldekideen kantaldi nostalgikoa
Nostalgikoek hartu zuten irailean antolatuako kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Bi orduko kontzertua eman zuten Iñaki Garitaonaindia Garik eta Josu Zabalak. Hertzainak taldearen errepertorioa berreskuratuta, haize berritu zen zaleen gogoa.
Badok atarian, kontzertu honen inguruko artikulua idatzi du Urko Ansak: "Agur gazi-gozoa". Irakurtzeko klikatu hemen: BADOK
2019/09/06
IÑIGO MUGURUZA goian bego kantari
Euskal musikan erreferente bat izan den musikari bat joan zaigu, IÑIGO MUGURUZA.
1964. urtean Irunen jaioa, musikarien familia bateko kidea zen. Bere anaia Ferminekin 1984an Kortatu taldea sortu zuen. Euskal Herriko rockaren historian berebiziko garrantzia izan duen banda, 80ko hamarkadako kanta garrantzitsu asko sinatu zituzten. 90. hamarkadan berriz beste jauzi indartsu bat emango zuen Negu Gorriak taldekidea bihurtuz. Beste talde batzuetan ere partaide aktiboa izan zen, Delirium Tremens taldean adibidez, eta amaitzeko beste proiektu berritzaile bati ekin zion Joxe Ripiau taldea sortuaz. 54 urterekin hil da belaunaldi oso baten soinu bandan ezinbesteko figura izan den musikaria. Goian bego Iñigo!
2019/08/25
Donibane kantuz datorren irailaren 8an
Dagoeneko urte asko dira Donibaneko Begiraleak taldeak Donibane Kantuz saioa antolatzen duela. Eta etenik gabe, horretan jarraitzen dute. Datorren igandean, irailaren 8an, goizeko 11:30ean hasiera emango diote aurtengo edizioari, Donibaneko Luis XIV. plazan.
Irailaren 7an, Donostiako Euskal Jaietan kantujira.
Udako jaiak ez dute amaierarik, eta segidan Euskal Jaiak datoz hainbat herrietan, tartean Donostiakoa. Egitarau zabal horretan denetarik izango dugu Gipuzkoako hiriburuan: estropadak, kantaldiak, dantzak, musika, jan-edanak, eta abar...
Datorren irailaren 7an, Sagardo eguna ospatuko dute bertan, eta egun horrekin batera, Donostia Kantuz taldeak kantujira antolatu du, eguerdiko 12:00etan hasiko dira eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan, trikitilarien laguntzarekin.
Animatu eta zatozte festara, kantuan goxatuko dugu elkarrekin.
Kantaldia eta elkartasuna Baigorrin irailaren 7an
Kantaldia eta elkartasuna uztarturik izango ditugu datorren irailaren 7an, Baigorrin.
Uztailaren 9an, Tafalla sekulako uholdeak jasan zuen, eta galera ugari izan zituzten bertako herritarrek.
Bainan egoera txarretatik ere sortzen dira pozik egoteko motiboak, adibidez Tafallako herritarren artean burututako auzolana, eta oraingoan bezala Baigorrin antolatutako kantaldia.
Larunbatean, gaueko 21:00etan, kantari ugari egongo dira bertan beraien kantu ederrenak eskaintzeko.
Iparraldeko kantariak, Tafallako artistekin batera emanaldi goxoa eta elkartasunez betea bizitzeko aukera paregabea.
Bilboko Konpartsen BANDERA URDINA BILBO KANTARI taldearentzat
2019ko Bilboko Aste Nagusian, Konpartsak BILBO KANTARI taldearen lana eskertu nahi izan dute eta BANDERA URDINA eskaini die. Urteetan egindako lanaren emaitza da, Bilboko hiriburuan kantuzaletasuna hedatzeaz gain, euskal kultura eta euskararen erabileran eragiteko egindako etengabeko lana eskertu nahi izan dute. Beraz, ZORIONAK eta SEGI AURRERA BILBO KANTARI taldekide guztiei. Gora zuek!
Abuztuaren 31an, X. PLENTZIAN KANTARI
PLENTZIA KANTARI taldearen informazioa jaso dugu. Egun ederra antolatu dute abuztuaren 31arako. Dagoeneko hamargarren edizioa dugu aurtengoa. 19:30ean Plentzia Kantari kantujira hasiko da herriko Plazatxoan, ondoren, Erribera, Artekale, Kristo ermita, eta Eliza enparantza zeharkatuko dute bertan amaitzeko.
Ondoren, 22:00etan euskal erromeria izango dute Eliza enparantzan, Patxi Perez konapiniarekin.
Informazio guztia eta bertan abestuko diren kantuen zerrenda eta hitzak honako orrialdian dituzue, sartu eta irakurri hemen: PLENTZIAKANTAGUNE
Informazio guztia eta bertan abestuko diren kantuen zerrenda eta hitzak honako orrialdian dituzue, sartu eta irakurri hemen: PLENTZIAKANTAGUNE
Ongi igaro eta goxatu, bai plentziarrak bai inguruko kantuzale guztiak.
Besarkada!!!
Abuztuaren 31an, KANTUJIRA Elgoibarko jaietan
Elgoibarren ere jaiak laster, datorren abuztuaren 23an hasi eta 31an amaituko dituzte herriko jaiak. Eta jaietan ezin falta kanturako saioren bat. Bertako kantuzaleek horretan saiatu dira, eta hala jasota dago jaietako egitarauan. Hitzordua:
Datorren abuztuaren 31an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Kalebarrengo plazatik abiatuta herriko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan.
Beraz, animatu eta goxatu Elgoibarko jaietan kantuz.
2019/08/16
"100 alargunen dantza" Bermioko histori zati bat kantuan eta dantzan
1912ko abuztuaren 12ko galernan Matxitxakoko lurmuturretik 50 bat milatara arrantzan zeunden 143 arrantzale hil ziren, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainerakoak inguruko herrietakoak. Hondamendi hura gogora ekarri dute musika, kanta, dantza honen bitartez. Kantua zoragarria da, hitzak Uxue Alberdinrenak eta musika berriz Therry Biskarirenak.
Kale kantariak gure jaietan
Gure herriko jaietan, kaleak eta plazak musikaz betetzen dira. Egia esateko, kaleko eskaintza gehiena kanponko artistak, sortzaileak edo showmanak eskaintzen dizkigute, bainan tarteka izaten ditugu horrelako sopresa ederrak. Hemen, Donostiako aste nagusian, Bulebarren jasotako kale kantari baten doinua. Bera Pato dugu.
2019/08/09
Bilboko aste nagusian, ABUZTUAREN 22an, BILBO KANTARI
Aurten ASTE NAGUSIAN Bilbo Kantari OSTEGUNEAN, 22an izango da.
Beti lez, 20:00etan KALDERAPEKOtik aterako gara eta jaietan ohi dugunez,
UNAMUNO PLAZAn amaituko dugu, FERMIN TABERNA inguruan.
KONTUZ!!!!!!!!!!!!!!!!
Egitarau ofizialean data erratuta dago.
Igande eta asteartean jartzen du, baina
EZ DA HORRELA IZANGO!!!!!!
Abuztuaren 22rarte beraz,
Bitartean, ONDO ONDO BIZI!!!
GORA MARI JAIA!!!
Abuztuaren 17an, Ondarruko jaietan kantujira
Ondarrun ere jaiak, eta datorren zapatuan, arrantzale egunarekin batera, arratsaldeko 18:00etan kantujiran arituko dira lehenik kofradia zaharraren aurrean eta ondoren kalez kale Ondarruko plazan amaitzeko.
Ondarruko Andramaixak ere kantuz ospatzeko aukera paregabea.
Donostiako aste nagusian kantujirak: Abuztuaren 13an eta 17an
Donostiako aste nagusia gertu dugu, eta bertan ez dira kantu saioak faltako.
Datorren abuztuaren 13an, 12:00etan KANTUJIRA PIRATA egingo da, eta abuztuaren 17an, larunbata, 12:00etatik abiatuta hileroko kantujira.
Musikaz lagunduta, jaiak giro ederrean goxatzeko aukera paregabe duzue.
Animatu eta zatozte Donostiako jaietara kantuan egitera!
Abuztuaren 13an, Leitzako jaietan KANTUJIRA
Leitzan jaiak dira, eta egitarau mardula osatu dute giro ona herritarren eta bisitarien artean zabaltzeko.
Aurten, asteartean KANTUJIRA antolatu dute eta horretarako eskertzekoa da ORREAGA taldekideak eskaini duten laguntza. Iruñerriatik autobusa osatu dute Leitzara joateko.
Leitzako plazan eguerdiko 12:00etan elkartuko dira kantuzaleak kalez kale kantuan aritzeko. Ondoren, herri bazkaria izango dute Karrapen. Animatu eta goxatu Leitzan ere kantuan.
Garat pastoraleko kantua: "Agorrilaren laueko gaüa"
Abesti ederrak sortzen dira pastoraletan, hemen duzue horietako bat. Ederra bere sortzean baita ederra ere bere kantatzeko moduan. Abestiaren hitzak argi eta garbi adierazten digute Frantziako iraultzak zer-nolako galera ekarri zuen euskaldunen astasunerako. Hitzak ere ederrak benetan!.
Elkarrizketa, Urbil Artola: "konturatu naiz zein inportantea den haurrek musika entzutea"
BADOK atarian Urbil Artola elkarrizketatu dute (Txomin Artolaren semea). Aski ezaguna egin zen Sorotan Bele taldean aritu eta gero. Orain, urte batzuetan zuzeneko musika alboratuta eduki eta gero, gogotsu itzuli da lanera eta orain bost proiektutan ari da aldi berean. Aitarengandik jaso zuen musikarekiko zaletasuna eta bere haurrei eskaintza hori bera egin nahi die orain.
Interesgarria elkarrizketan jaso diren hainbat aipamen. Hemen duzu BADOK atariak egindako elkarrizketa: BADOK elkarrizketa: URBIL ARTOLA
2019/07/26
Baionako bestetan kantu saio ugari
Hemen duzue aurtengo bestetarako Baionan Kantuz taldean zabaldutako informazioa:
Aurten lehen berritasuna plaza bera izanen da, arraberritua denetik bere lehen Baionako Bestak eta bereziki bere lehen Karrikaldia biziko baitu. Hortako ere arta haundienarekin plazari untsa egokitzeko gogoetak egin dituzte partaidek, publikoaren biltzeko egina den leku horren egin ahala untsa baliatzeko.
Programa betiko bide beretik joanen da, dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eramanen dute ekitaldia arratsaldeko 16:30ean. Ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala. Kantarien aldetik arratsaldeko 17:30etarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Gura Show Philippe Albor musikari ezagunaren inguruan Maggi Mirande, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrious eta Maider Cigarroak muntatu taldearekin eta beren haur kanta landuekin, ostirailean Ziburuko Kartsuki lagun taldearekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Lohitzune aldeko Bost Axola nexka talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 19:00etan eta Baionan Kantuz arratseko 20:00etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.
Karrikadantzarentzat hiru talde ostirailetik harat aldizkatuko dira arratseko 21:00etatik goiti: Amikuzeko txaranga, Etxalarreko Elizagoien ahizpak trikitilariak eta Rita Mutxiko talde berria igandean Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Bestak arte!
Baionan Kantuz progrma ikusteko hemen klikatu: BAIONAN KANTUZ BESTETAN
2019/07/19
2019/07/18
Uztailaren 28an, Kantujira Kalez kale Algortan
Hemen duzue -Algortatik jasotako mezua:
Kaixo lagunok, hona hemen gure herriko jaietarako prestatzen ari garena:
KANTUJIRA & BAZKARIA // Uztailak 28, igandea // Algortako Jaiak
12:00etan kantujira / Ibilbidea: Azebarritik hasiera, Euskal Herria, Telletxe, Katea, San Nikolas, Portu zaharra & Tellagorri.
15:00etan Bazkaria (Azebarrin). Menua: Barazki menestra + Txerri azpizuna boletus saltsan + Hostopila + Ardoa + Kafea. Txartela : 23 €
Erreserba: 688 65 29 17 / azebarri@gmail.com
Ordaintzeko era: ES 47 2095 0310 50 9113390692 (Azebarri Kultura Elkartea. Izen-abizenak jarri mesedez).
Menu berezirik behar izanez gero, ahalik eta arinen esan.
Izena emateko azken eguna: uztailaren 24an.
Animatu eta oso ondo pasako dugu!!
Elkarlanean: ITXAS ARGIA KANTARI KANTA, KIMETZ ABESBATZA, ITXARKANTU & AZEBARRI
Kaixo lagunok, hona hemen gure herriko jaietarako prestatzen ari garena:
KANTUJIRA & BAZKARIA // Uztailak 28, igandea // Algortako Jaiak
12:00etan kantujira / Ibilbidea: Azebarritik hasiera, Euskal Herria, Telletxe, Katea, San Nikolas, Portu zaharra & Tellagorri.
15:00etan Bazkaria (Azebarrin). Menua: Barazki menestra + Txerri azpizuna boletus saltsan + Hostopila + Ardoa + Kafea. Txartela : 23 €
Erreserba: 688 65 29 17 / azebarri@gmail.com
Ordaintzeko era: ES 47 2095 0310 50 9113390692 (Azebarri Kultura Elkartea. Izen-abizenak jarri mesedez).
Menu berezirik behar izanez gero, ahalik eta arinen esan.
Izena emateko azken eguna: uztailaren 24an.
Animatu eta oso ondo pasako dugu!!
Elkarlanean: ITXAS ARGIA KANTARI KANTA, KIMETZ ABESBATZA, ITXARKANTU & AZEBARRI
Zaharrak berri: "Inun baino alaiagoa izanen da"
Garik eta Josu Zabalak irailaren 25ean eta 26an Bilboko Euskalduna Jauregian emango dituzten bi kontzertuetarako sarrera guztiak saldu dira jada. Iragarritako lehen emanaldirako sarrerak lau ordutan saldu ziren atzo goizean, eta ondorioz, bezperan beste kontzertu bat ematea erabaki zuten Hertzainak taldeko bi kide ohiek. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ere salgai jarri eta ordu gutxitan agortu dira. Aurten 35 urte egin ditu Hertzainak-en lehen diskoak, eta horren harira emanaldi berezi eta intimo bat eskaini zuten Garik eta Josu Zabalak Bilboko Arriaga antzokian, otsailean.
2019/07/04
2019/06/21
Basauriko San Migel Kantari taldearen bloga aberasgarria
Herriz herri kantu taldeak eratzeaz gain, kantu talde batzuk lan bikaina burutzen ari dira. Horietako adibide bat Basaurin dugu. Basauritarrak kantuan biltzeko ahalmena izateaz gain, blog erakargarri bat sortu dute. Bertan herriko informazioa, argazkiak, bideoak, kantu liburuxka, egutegia, jasotzeaz gain, kantuen partitura ugari zintzilikatu dituzte. Eskertu beharra dago Joseba Ibarrak egindako lana, eta guztiekin partekatzeko eskainitako aukera.
Sartu San Migel Kantari taldearen blogean (SAN MIGEL KANTARI bloga ) eta abestien partiturak nahi izanez gero, hor izango dituzue eskuragarri. Zorionak basauriko kantuzaleei eta aurrera!
2019/06/20
Euskal Herria Kantuz eguna, milesker denori
Euskal Herria Kantuz eguna giro ederrean igaro da, eta eskerrak eman behar dizkiegu alde batetik Xiberuko antolatzaileei (herrietako kantoreak, ikastolako gurasoak, xiberoko botza irratia,...) eta nola ez herrialde ezberdinetatik joandako kantuzale orori,.... eta kontua egin zen kantu eta ahots batez HERRI!
Xiberoko Botza irratian ere jaso dute egunaren albiste:
Hemen duzue: Xiberoko Botza: "kantan badoa bihotza"
Hemen duzue: Xiberoko Botza: "kantan badoa bihotza"
Uztailaren 14an, IX. Herri Kanta Eguna Otxandion
Dagoeneko IX. edizioa ospatuko du aurten Otxand
ion antolatutako HERRI KANTA EGUNA.
ion antolatutako HERRI KANTA EGUNA.
Hemen duzue Otxandiotik jasotako mezua, informazioa eta gonbitea herri zoragarri horretan egun eder bat kantuan igarotzeko.
Beste behin ere zorionak Otxandioko antolatzaileei!!
2019/06/01
2019/05/08
2019/05/06
Ekainaren 29an Biarritzen, Arroka kultur elkartearen 40. urteurrena
Biarritzeko Arroka kultur elkartetik jasotako gutuna duzue hemen. Datorren ekainaren 29an, taldearen 40. urteurrenaren ospakizuna antolatzen ari dira. Zorionak!!!
Apirilaren 7an, 20tik gora soinulari elkartu ziren Biarritzeko Arroka elkartearen 40. urteurrenaren ospakizunarekin abiatzeko. Ekainaren 29an jarraipena emango dite 40. urteurrenari eta egun berezia antolatu dute.
Ekainaren 22an, Tafalla Kantuz antolatutako kantujira eta kanta-bazkaria
Tafallatik bidali digute hurrengo hitzordua.
Datorren ekainaren 22an Baigorri abesbatzak antolatutako Tafallan Kantuz Lau Urtaroak ekimenari jarraipena egingo diote, eta eguerdiko 12:00etan Nafarroako plazatik abiatuko da kantujira, 14:00etan amaitzeko. Ondoren kantu bazkaria izango dute.
Ekainak 15: Euskal Herria Kantuz egunerako informazioa
Ekainaren 15ean Xiberoan ospatuko dugu EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna. Goizean Mauleko kaleak eta inguruak zeharkatuko ditugu kantuz, eta ondoren Urdiñarben egingo dugu herri bazkaria.
Lurralde eder honek merezi duen eguna izango du, animatu eta zatozte!
Lurralde eder honek merezi duen eguna izango du, animatu eta zatozte!
Ekainaren 8an, III GETXO KANTARI eguna
Hemen duzue Getxotik, Itxas Argia kantari-kanta taldetik jasotako gonbite gutuna:
Asmoa eta ilusioa aurrera doanez zuen partaidetza
ezinbestekoa zaigu eta hemendik luzatzen dizuegu gure gonbidapenik berotsuena.
Egunaren inguruan informazio guztia jasotzeko; kantu
jirarena, herri bazkariarena, besteak beste http://getxokantarieguna.blogspot.com helbide honetara
jo dezakezue eta hor izango duzue behar bestekoa.
Dena dela, eta
zalantzaren bat izatekotan itxasargiagetxokantari@gmail.com
posta helbidera idatzi eta ahalik eta lasterren erantzungo dizuegu.
Oraingoz besterik ez,
eta zuekin kontatuko dugulakoan agur bero bat.
Hemen duzue informazio guztia:
III.GETXO KANTARI eguna
Honen bitartez aditzera eman nahi dizuegu III GETXO KANTARI EGUNA ospatuko dugula.
Itxas Argia kantari-kanta
Hemen duzue informazio guztia:
III.GETXO KANTARI eguna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)