2020/02/28
KANTUA eta ALDARRIKAPENA otsailaren 29an
Kantua eta aldarrikapena sarritan uztarturik ematen dira, eta hemen duzue horietako adibide argi bat.
Kantuzaleen artean zabaltzeko mezua jaso dugu:
Kantuzaleen artean zabaltzeko mezua jaso dugu:
Usurbilgo Kantuzaleok kantuz manifestatzera goaz, ez bai diogu kantatzeari utziko!!
Halaber, ekimen honetara, gainontzeko kantuzaleok gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egin dezazuen. Ekarri musika tresnak eta goazen elkarrekin kantuz manifestazioa indartzera!!!
16:30etan, aurrez elkartuko gara Easo plazako kioskoan, kantuen letrak banatzeko eta abesteko.
Elkarrekin gehiago gara eta izango gara.
Martxoaren 7an Iruinean kantuz- BERTAN BEHERA MARTXOKO KANTUJIRA
Iruñean Kantuz taldea bere kantu liburuxka berria lantzen jarraitzen du, horrela datorren martxoaren 7an, kantatuko dituzten abestien bideoak zabaldu nahi dituzte kantuzaleek abesti hauek ikasi ditzaten.
Hemen dituzue beste batzuen lastebideak:
GOIZUETAN
ARROSAKO ZOLAN
DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
EGIA DA
GOIZUETAN
ARROSAKO ZOLAN
DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
EGIA DA
Apirilaren 25ean Santurtzi Kantariren topaketa- BERTAN BEHERA KANTU TOPAKETA
Dagoeneko topaketarako egitaraua bidali digute:
11.00 Hamaiketakoa Mahastietako eskolako patioan, eta bazkarirako txartelen banaketa.
12.00 Mamarigara igoko gara kantatzen hasteko.
12.30 El ancla plazan abestuko dugu.
13.00 Portuan abestuko dugu.
13,30 Udaletxearen aurrean abestuko dugu.
14.00 Gernika parkean abestuko dugu.
14,30 Bazkaria Mahastietako eskolako patioan.
Bazkalondoa: talde bakoitzeko zuzendariak 2 abesti zuzenduko ditu. Oraingoz, “Aberriaren mugak” eta “Triste bizi naiz eta” baino ez dira aukeratu. Taldeetako zuzendariek gure kantutegiko bina kanta aukeratu behar dituzue; aukeratutakoan esan, mesedez.
17:30etik aurrera erromeria izango da parte hartzen duten musikarien eskutik.
19:30ean amaiera emango zaio egun eder honi.
Martxoaren 26a baino lehen eman behar da izena. Pertsona bakoitzeko 25 € sartu behar dira Santurtzi Kantariren ES86 2095 0065 31911795 2181 kontu korrontean eta kontzeptuan zuen herriaren izena eta pertsona kopurua jarri behar duzue. Ordainketaren egiaztagiria ioachabal@gmail.com helbidera edo 659005544 whatsappera bidali behar duzue.
2020/02/20
2020/02/13
Sorotan Bele Gogoan proiektua maiatzatik aurrera
Sorotan Bele taldea sortu zela 30 urte bete direnean, lehenengo doinuak berreskuratu eta formatu berrian bildu dituzte Sorotan Bele Gogoan proiektuarekin. Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak argi utzi dute ez dela taldearen itzulera. Proiektu hau Xabier Zabala musikagilearen laguntza izan du,eta funtsean Sorotan Bele taldekideak izan ziren Gorka eta Urbilekin batera herriko bandarekin batera gogoratuko dituzte garaiko abesti esanguratsuenak. Lehenengo kontzertua maiatza amaieran edo ekaina hasieran egingo dute, eta guztira 11 kontzertu egin nahi dituzte, formatoa gehiegi erre gabe.
Garai bateko kantuak, doinuak eta letrak gogoratzeko aukera ederra.
Hemen duzue Euskari irratian eginiko elkarrizketa:
2020/02/09
KANTU KUTXA: kantuen informazioa jasotzeko beste tresna birtual bat
KANTU KUTXA izeneko ataria edota aplikazioa gure zaletasunean laguntzeko beste tresna birtuala dugu. Bertan kantuen hitzak, bideoak eta bestelako informazioa aurkitu daiteke.
Informazio guztia hemen aurkitu dezakezue: BAIGURA.org/KANTUAK
LIBERTIMENDUAK kultur adierazle ikusgarriak
Antzerkia, dantzak eta kantuak uztartuz eginiko ikusgarriak dira libertimenduak. Iparraldean bereziki horrelako ekimen ezberdinak antolatzen dituzte, tartean Xiberuko pastoralak, maskaradak, toberak, eta libertimenduak.
Herriko partaidez osatutako antzezle, dantzari eta kantariak, inguruko istorioak islatzen dute ikuskizun honen bitartez.
Aspaldiko antzezpen tradizionalak izanik ere, oraindik eusten diote antolaketari, eta hemen dituzue aurten eskainiko diren libertumenduen egitaraua.
Animatu gure kultur adierazpen hau ezagutzera!
Herriko partaidez osatutako antzezle, dantzari eta kantariak, inguruko istorioak islatzen dute ikuskizun honen bitartez.
Aspaldiko antzezpen tradizionalak izanik ere, oraindik eusten diote antolaketari, eta hemen dituzue aurten eskainiko diren libertumenduen egitaraua.
Animatu gure kultur adierazpen hau ezagutzera!
Xaia ostatua, 100 urte kantuzaleen artean
100 urte bete ditu Bidasoa hertzean kokaturik dagoen XAIA ostatuak. Sustrai Colinaren bertsoak hala dio:
Legass bezain mugalari,
gure hezur eta haragi
preziatuenen zaindari.
Egurrezko mahain, harrizko horma,
Bidasoaren atari.
Bart musean, gaur kantari,
pasoko usoen kabi...
Haizelako izan hadi!
Ostatu hau inguruko kantuzaleen topalekua ere izan da, kontzertu ugari eskaini dira bertan, kantu ikastaro, eta hamaika kultur ekimen. Bere 100. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Hemen duzue informazio guztia:
XAIA 100 URTE
Legass bezain mugalari,
gure hezur eta haragi
preziatuenen zaindari.
Egurrezko mahain, harrizko horma,
Bidasoaren atari.
Bart musean, gaur kantari,
pasoko usoen kabi...
Haizelako izan hadi!
Ostatu hau inguruko kantuzaleen topalekua ere izan da, kontzertu ugari eskaini dira bertan, kantu ikastaro, eta hamaika kultur ekimen. Bere 100. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Hemen duzue informazio guztia:
XAIA 100 URTE
2020/02/07
Otsailaren 16an BAZTAN KANTUZ Elizondon.
Berri ederra jaso dugu Baztandik, dagoeneko urtarrilaren 19an hasiera eman zioten Baztan Kantuz izenekin hasi berri duten kantu saioen ibilbideari. Lehen saioa Amaiurren izan bazuten, hurrengoa berriz Elizondon izango dute datorren otsailaren 16an, eguerdiko 12:00etan hasiko direlarik bertako plazatik.
Maiatza bitartean hilero Baztango herri bat jarriko dute kantuan. Pozgarria eta erakargarria era berean Baztango proposamena. Zorionak.
2020/02/06
Otsailaren 9an, hasiko dira Xiberuako maskaradak Altzürükuko herritarren eskutik
Xiberuko maskaradak hasi dira dagoeneko. Aurten Altzrüküko gazteek hartu dute antolaketaren lekukoa. Dantzak, kantuak, antzezpenak,... ikuskizun paregabea.
Hemen duzue 2020ko egutegia:
Otsailaren 9an Altzurukun, 16an Irurin, 23an Ezpeize-ündürain, 29an Gameren, Martxoaren 7an Idauze-Mendin, 14an Maule-Lextarren, 21ean Urdatx-Santa Gratzin, 28an Aloze-Atharratzen, Apirilaren 5ean Larrainen, 12an Barkoxen, 19an Muskildin, eta 26an Urdiñarbe-Altzürükün.
Ezagutzen ez duzuenontzat erakargarria izanik ere, komeni duzue honako informazioa aurretik irakurtzea: 10 gomendio masakaradetan ez galtzeko.
2020/02/05
Arratiako abesbatzak Ageda Deunaren kantak egun osoko kantu saioan
Arratiako abesbatzak bere ohiturari jarraituz, Ageda Deuna bezpera egunean goizeko 8etan Arratiatik abiatuta gaueko 22:00ak arte ematen du kantuan Bizkaiko inguruak zeharkatuz. Ez dugu 2020ko bideoa, bainan orain 4 urtekoa erreskatatu dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)