2010/12/05

Abenduak 5, Durangon gure lehen hitzordu bateratua

Atzo, abenduaren 4an gaueko 21:30ean hil zen Xabier Lete, euskal kantagintzak eman duen kantari esanguratsuenetako bat, guztiz maitagarria, idazle trebea,... 
Gaur Euskal Herriko kantuzaleok Durangon bildu gara, Xabier Lete hartuko dugu gogoan, ondoren kantujira egin, eta elkarrekin bazkalduko dugu. 
Euskal Herriko kantu taldeko ordezkariak bildu gara, eta aurrera begirako dinamika bateratu bat martxan jartzeko erabakia hartu dugu. Hauxe duzue gure lehen argazkia.