Baionan Kantuz taldetik jasotako gutuna:
Pierre Cazenave, Baionan Kantuz sortzaileetako bat eta Tuntuna elkarteko kidea zen, zoritxarrez asteazken gauean gure ondotik joan zaiguna.
Baionan Kantuz sorrerako lehen kuadrilan lanean aritu zen, Ikastolako guraso gisa baita gitarrajole bezala, hilero 4. larunbatean hor zegoen beti gure ondoan, bere gitarrarekin taldeak behar zuen sendotasuna eskaintzeko.
Duela 8 urte Tuntuna soinularien gidaritza hartu zuen, gure kantu saioei oinarrizko musika jartzeko. Batzuetan gitarrarekin, eta azken aldian baita bere gaitarekin.
Konfinamendua dela eta, ezin izan diogu merezitako agurra eskaini. Aurtengo apirilan, 23. urtemuga ospatzeko aukerarik ere ez dugu izango. Hala ere, egoera berezi hau amaitzean guztion agurra eskaintzeko ekimena antolatuko dugu. Honen berri jakinaraziko dizuegu guztioi.
Pierre goian bego.