2017/07/31

G. Irigoien: "giroaz mozkortzen naiz"

Baionako bestetan murgildurik, Berria egunkarian jaso dute Guillaumeren elkarrizketa. Baionan Kantuz taldekideak, Ainhiztarra izanik ere, ongi bizi ditu Baionako bestak, eta bertan antolatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, karrikaldiaren antolaketan adibidez. 
Baionako bestetan ez dago aspertzeko tarterik, badago zer eginik, kantuan, dantzan, lagunartean,... 
Irakurri elkarrizketa: Berria-Guillaume Irigoien

2017/07/27

Baionako Jaiak: Kantu saioen informazioa

Badatoz Baionako festak, eta bertan ezin falta kantua eta dantza. Hemen dituzue Baionako Karrikaldien informazioa.Informazio gehiago Baionan Kantuz webgunean:
Goxatu bai dantzan baita kantuan ere!!!

Gasteizko Jaiak: Abuztuaren 6an kantujira

Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den kantujira Arka plazatik abiatuko da 12:00etan. Bertan "ibiltari" eskultura dago. Amaiera berriz Aiztogile kalearen inguruan emango diogu. 15:00ak inguruan Landatxo kiroldegian izango dugu herri bazkaria. Eta bazkal-ondoren etengabeko kantu-dantza giroan murgilduta jarraituko dugu. 
Bazkaltzera joan nahi dutenek 24 € ordaindu beharko dute, Euskadiko Kutxaren diru-ordainketa eginez. Hemen duzue zenbakia: 3035 0080 95 0801087673.
Ordainketa egiteko azken eguna: abuztuak 2. Beti bezala, jende kopurua eta zein herritiko zoazten informazioan jarri. Ez ahaztu ordainagiria eramaten. 
Besterik gabe, ondo pasa Gasteizko jaietan. 

2017/07/26

Euskal Musikaren Erradiografia

Berriako kazetaria den Gorka Erostarbek 3 artikulu idatzi ditu Euskal Musikaren Erradiografiaren izenburupean. 
Hemen duzue lehenengoa (klikatu irakurtzeko):
Bigarrena berriz, hauxe (klikatu irakurtzeko):
Eta amaitzeko hirugarrena, Imanol Ubeda, Leire Lopez eta Ion Andoni del Amori eginiko elkarrizketaren bitartez: 
..."formulazio zaharrak agortu dira. Kezk eta gaztazka berriak azaldu dira gizartean. Feminismotik etor daiteke hurrengo prozesu eraldatzailea musikan ere, solaskideen iritzian".
Iritziak iritzi, artikulu interesgarriak. 

2017/07/20

"Mikel Laboa en español" Juantxo Zeberioren iritzi artikulua

Juantxo Zeberio, tolosako musikariaren iritzi artikulu ederra. Behin eta berriz gure artean ematen den eztabaidarekin gogoratu naiz: eta zergatik ez abestu erderaz?  
Artikuluaren pasarte bat:
"...eta esango genioke gure gazte jendearen erreferente apur horiek euskaraz izatea garrantzitsua ez ezik ezinbestekoa dela, eta artista gazte hauetariko bat gaztelerara pasatzen den aldiro euskarak erreferente bat galtzen duela eta inperioak ur tanta bat gehiago bereganatu bere ozeanoan."

Artikulua irakurri nahi duzuenok hemen klikatu: BERRIA: "Mikel Laboa en español" (Juantxo Zeberio)

2017/07/19

Mixel Thikoipe idazle, kantaria, zendu zaigu

Mixel Thikoipe, Amendüzetarra (Nafarroa Beherea), 69 urtekin hil zaigu. 
Hainbat liburu eta itzulpen egin zituen ("hotz bero", "gorrail azeria", "jin bezala"). Kantari eta musikaria ere bazen; bereziki, Jojo eta Bernadette Bordagarairekin osatu Pil-Pil taldean aritu zen, ondoren "Xorrotxak" taldean.
Agur bero bat, senitarte eta gertutik ezagutzen zenuten lagunei. Goian bego! 

Kantujirak zuzentzeko "pulpitoa"


Euskal Herria Kantuz egunerako Gasteiztarrak sortutako "pulpitoa" zer-esanak ematen jarraitzen du. Beste herri batzuetan erabili dute, eta egia esateko praktikoa, eramangarria eta ikusgarria ere bada!. 
Erabiltzaileek honako mezua zabaltzeko esan digute, beste herri bateko kantujira-talde batek erabili nahi izango balu, eskatzea besterik ez dauka. Hori bai, garraiatzeko kontuak bakoitzak bere egin beharko ditu. 
Beno ba badakizue, erabili nahi izanez gero eskatu eta erabili!!!! 

2017/07/14

Abuztuaren 20an Tafalla Kantuz

Urtero bezala, Tafallan abutuko jaietan Udaleko Euskara Zerbituzak "Tafalla Kantuz " ekimena antolatu du. 5 urte dira jai egitarau ofizialean sartzea erabaki zuela jai batzordeak, eta horrek proiekzio gehiago eman dio. Aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatu nahi dugu. 
Abuztuaren 20an ospatuko da, igandean. Eguerditik hasita arratsaldera arte.
Bazkarian izena eman nahi dutenek (Menua: 20 euro) sartu orrialde honetan (abuztuaren 17ra arte):  
Bertako kantuzaleak Centro Cultural Tafalla Kulturgunean eman dezaketa izena (Abuztuaren 13ra arte).
Animatu eta bete ditzagun Tafallako kaleak kantuz!.





2017/07/04

Uztailaren 8an, Sanfermina kantari 2017

Hemen duzue Sanferminetan Kantariko kantujira:
12etan, Santiago plaza (Nafarroa jota, Orhiko xoria, Maitiak galde egin zautan).
Udaletxe plazan (Agur jaunak, Iruñeko ferietan)
Kale nagusian-1(Zazpiak oihal batetik, Xalbadorren heriotzean, Baratze bat)
Kale nagusian-2 (Ala kinkirrin, Goizian argi hastian, Haurrak ikas zazue).
Kale nagusian-3 (Ardo gorri naparra, Azken dantza, Ixil ixilik).
Kale berrian (Agure zaharra, Eperra, Amak ezkondu ninduen).
Kontseilu plazan (Ituringo arotza, Oi ama Euskal herri, Pottoka)
Putzi-xurin (Ikusi mendizaleak, Erribera, Boga boga). 

Uztailaren 16an, VII. herri kanta eguna Otxandion

Aurten 7. urtea jarraian Otxandioko Herri Kanta eguna ospatzen. Datorren uztailaren 16an, igandea, eguerdiko 12:00etan elkartuko gara gure kantuekin egun ederra igarotzeko. 
Hemen duzue EGITARAUA:
12.00etan, harrera herriko plazan (liburuxka duzuenok eraman bertara)
12.30ean, kalez kaleko kantujira, dantzak tartean. 
15.00etan, herri bazkaria pasealekuan.
17.30ean, kantuak eta dantzak plazan. 
Bazkaria eta Komunikazioa:
- Bazkaria: 22 €.
- Ordainketa egiteko ingresatu SOINUBIL kontu honetan,  Kutxabank 2095-0057-50-9107625308
- Izena emateko azken eguna: uztailak 10.
- Konfirmatzeko bidali email bat gure postara
KOMUNIKATZEKO:
Txomin Bengoa,  SOINUBUL Kultur Elkartea.
Tfnoa.: 651700789 e-posta: txbengoaxpe@gmail.com.  Animatu!!!