2017/08/29

10. urteurren jendetsua Bilboko kantujiran

Zorionak Bilboko kantuzale guztiei eta bereziki antolaketan hainbeste izerdi eta gogo isilean bota duten horiei.
10 urte igaro dira Bilboko kaleetan lehen kantujira antolatu zela, eta indar osoz ospatu dute hamargarren urteurren  hori. Kantujira jendetsua, alaia... Zorionak!
Eta badakizue hemen ez dela filma amaitzen, segi aurrera hurrengo beste 10 urte gutxienez!
Lepoan hartu eta segi aurrera!  

Irailaren 2an Plentzia Kantari

Aurten zortzigarren urtez jarraian Plentzia Kantari antolatu dute bertako kantuzaleek. Larunbata honetan ospatuko da, hau da, irailaren 2an. Kantu saio nagusia arratsaldeko 19:30ean hasiko da bertako plazatxotik. Kalez kale arituko dira 5 guneetan abesti sorta kantatuaz. Beraien webgunean dituzue kantatu behar diren abestien zerrenda, egitaraua eta ibilbidearekin batera. 
Plentzia Kantari 2017ko informazio zuzena jaso nahi izanez gero hemen klikatu:
PLENTZIA KANTARI 2017

2017/08/20

Kargak eta Deskargak, artisteen formatu berria

Kalez kale aritu dira Unai Iturriaga, Igor Elortza (kantari-bertsolariak) eta Rafa Rueda (kantuegile-gitarran) eta Josu Zabala (Ertzainak taldekideohia soinuarekin), beraien emanaldiak herritarrekin konpartitzen zuzen zuzenean. Saio ederrak, erakargarriak, eta bereziak noski.

Bilboko Aste Nagusiko kantujirak

Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta aste nagusiak banan banan pasatzen ari dira, oraingoan Bilboko aste nagusia datorkigu bere erregina eta guzti, Mari Jaia. 
Bilboko kantujirak badute bere xarma, jendetza izugarri elkartzen da gure kantuak abesteko. 
Hemen dituzue datorren astean izango diren kantujirak:
- Abuztuak 24, osteguna.
- Abuztuak 26, larunbata. 
Kantujirak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, betiko lekutik Kalderapeko tabernatik (Txakur kalea). Animatu eta goxatu Bilboko jaietan!!! 

Donostiako Aste Nagusiko kantujiran giro ederra!