2014/02/20

Euskal Herria-Korsika topaketak Usurbilgo Kantu Taldearen urteurrenean


5 urte beteko dira Usurbilgo kantu taldea sortu zela. Ospakizun modura ekimen ezberdinak antolatu dituzte urte honetarako, tartean "Euskal Herria - Korsika" topaketa.
Egitaraua:
-Martxoaren 13an, osteguna - Korsikaren inguruko hitzaldia, Joseba Alvarezen eskutik.
-Martxoaren 14an, ostirala - Kantu jaialdia L'Arcusgi taldearen eskutik.
  Ondoren, kantu afaria Kuxkuxtu eta L'Arcusgi taldearen laguntzarekin.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari, egindako lanagatik eta antolatutako ekitaldi erakargarri honengatik.
Kantuzaleok badugu non gozatu gure zaletasunean, Usurbilen behintzat bai. 

"Portu kantari" beste kantu talde bat martxan!


Portugaleten kantari taldekideen gutuna jaso dugu. Kantu taldea osatu eta hileko azken larunbatetan irteteko erabakia hartu dute. Informazioa, argazkiak, eta bestelako xehetasunak facebooken duten orrialdean aurkitu dezakezue.
Zorionak eta aurrera Portu Kantari osatzen duzuen guztioi! Euskal Herria Kantuz sarea kantuzaleez betetzen ari da. Aurrera!

"Nafarroa Kanta taldea" Balmasedan jo ta su kantari!!!


Balmasedatik idatzi digute (Bizkaia). 3 urte dira kantu taldea sortu zutela, eta pixkanaka pixkanaka kantu pila ikasiz, herriko kaleetan aritu dira kantari. Ez dituzte hilero kantujirak egiten, urtean zehar baizik, eta sarritan joaten omen dira Bilbora Bilbo kantarikoekin batera. Argazki politak badituzte, erakargarriak, poztasuna transmititzen dituztenak... begira bestela beraien orrialdea: facebookean "Nafarroa kanta taldea" Balmaseda. Zorionak eta segi aurrera!!!