2023/12/10

ALAN FRIFFIN, irlandar-euskal musikari handia joan zaigu


 1995an Irlandako Ennis herrixkan jaiotako artista, eta euskal musikarekin lotura handia izan duena, aurreko abenduaren 5ean zendu zen. 1984 urtean literatura saio bat tarteko Donostiara etorri zen. Bertako musikarekin maiteminduta, hainbat proiektu eta kantari ezberdinekin aritu zen (Txomin Artola, Amaia Zubiria, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea,...), bai txirulak jotzen, bai gaita, alboka, eta bestelako instrumentuak. 1994an Alboka taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta 5 disko argitaratu zuten. Milesker eskaini diguzun guztiagatik Alan!. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario