2024/05/27
2024/05/24
DONOSTIA. "LAGUNEKIN KANTARI" Intxaurrondon eta Amara Berrin.
INTXAURRONDO:
Urte asko dira Donostiako Intxaurrondoko kantu taldeak "LAGUNEKIN KANTARI" ekimena antolatzen dutela, bertara artista ezagunen kontzertuak eskaintzeaz gain, Donostiako auzoetako kantu taldeak bertan parte hartzeko aukera izaten dute. Ekimen txalogarria.
Kontzertu guztiak 19.30ean dira, eta maiatzaren 31an egingo den kantujira berriz 19.00etan.
AMARA BERRI:
2024/05/21
MAIATZAK 25, Baionan kantuz taldearen kantu saioa, 11.00etan Euskal Museotik abiatuta
Baionatik jasotako mezua:
Maiatza hainbat onure hilabetea omen da eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik. 27. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia haundiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean; eta joan den aldian argitaratu liburtto berria eskutan, ez edozein, mendi alderat gomtatzen gaituen lehen orriko irudi ederra duenarekin, mendian botzak ozenago altxatzen direlako omen. Ozenki beraz, kantu berriak eta betikoak kantatuko ditugu, horien artean apirilean estrenatu "ikusi mendizaleak" eta berriagoa den Ken zazpiren "ilargia" eta beste hainbat abesti bihotz altxagarri direnak. Gainerateko programa jada aurki daiteke www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Beraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko.
MAIATZAK 24, Baionan 3 emakume kantariei (Lurdes Iriondo, Maite Idirin, Estitxu Robles) omenaldia.
Lagun arteko gogoeta batetik abiatu da proiektua, eta azkenean emanaldi batean bilakatu da proiektua: "HIRU EMAZTE KANTARI GOGOAN" kantaldia egingo dute datorren MAIATZAREN 24an Baionan, arratsaldeko 18.30ean, Bil Txokoan. Bakoitzaren ibilbidea aipatuko dute, ondoren, Maialen Alfarok, Maider Bedaxagarrek eta Naia Roblesek, hauen lekukoa hartu eta hiru kantari hauen zenbait kanta eskainiko dituzte. Publikoak ere kantatzeko parada izanen du, denek elkarrekin kantu bat eskainiko dituzte amaieran. Jacqueline Idiart proiektuaren abiapuntuan den emazteetariko batek azaldu du harentzat eta haren lagunentzat "beren garaia markatu duten kantari horiek oroitzea inportantea" dela. "Kantuz ari zirenean, 1970eko hamarkadan, ez zen anitz emazte ageri eszenean. Haien lana aitzinean ezartzea dugu xede, gehiago entzunak izan daitezen", esan du.
Hamaika TBko bideoa: HAMAIKA TB Emakume kantariei omenaldia
BIDEOA. Maiatzaren 12an, Barakaldon "Laguntasuna" elkartearen 75. urteurrena ospatzeko kantu saioa.
Maiatzaren 12an, Barakaldoko "LAGUNTASUNA" kultur elkartearen 75. urteurrena ospatu zuten. Ospakizun horretarako kantu saioa antolatu zuten, eta bereziki Bizarritzeko "ARROKA" taldearen kideen bisita eta laguntza jaso zuten. Zorionak Laguntasunako kide guztiei.
BIDEOA. Apirilaren 20an Bermioko IV. kantu eguna ospatzen.
Aurreko apirilaren 20an, Bermioko IV. KANTU EGUNA ospatu zuten Bermion. Bide batez, Nestor Basterretxearen mendeurrena gogora ekarri zuten, bertan parte hartu zuten kantu taldeak: Bermioko Kanta Kanta Lorue, Gernikako Urdaibai Kantagunea eta Busturiko taldea.
BIDEOA. Baionan apirilaren 27ko kantu saioa
Apirilaren 27an, Baionan Kantuz taldearen saioa. Eguraldi txarraren ondorioz, Eskola atarian egin zen saioa. Bizi ezazu kantu une hori, eta balia itzazu kantu zoragarri horiek berrikusteko edo ikasteko. Hurrengo Baiona Kantuz maiatzaren 25ean izango da, Baionako Euskal Museoaren atarian, 11.00etan. Bideo egilea: Michel Etchelet. Milesker.
2024/05/17
2024/05/16
2024/05/15
BIDEOA: "ozenago kantu egin" gerraren aurkako kantua sortu dute.
Harkaitz Canoren testu bat oinarri hartuta, Joserra Senperena musikari eta konpositoreak abesti eder hau eskaini digu. Proiektu honetan hainbat kantariren laguntza izan du, tartean Eñaut Elorrieta eta Idoia Azurmendirenak. Bere aurkezpenean honako hau adierazi digu Senperenak: "XXI. mendea, 2024. urtea, 50 gatazka armatu baino gehiago mundu osoan, horietako bi oso gertu: Gaza eta Ukrania. Mendea aldtu aurretik esan izan baligute planetako hainbat puntutan gerrek bortizkeria honekin jarraituko zutela, ez genukeen sinetsiko. Baina hemen daude, eta, komunikabideei eta sareei esker, inoiz baino modu hurbilago eta mingarriagoan jarraitu eta senti ditzakegu."
Kantuzaleok ere kantatu dezagun inoiz baino ozenago, bakearen aldeko aldarri berri hau.
BIDEOA: Donostian, apirilaren 25ean, "Grandola herrixka beltzaran" kantuan
Apirilak 25 (vinte e cinco de abril) "Grâdola Vila Morena" kantatuz, Krabelinen Iraultzaren 50, urteurrena ospatu zuten Donostian.
José (Zeca) Alfonsoren Grândola protagonista nagusia izan bazen ere, egunaren "izpirituarekin" zerikusia zuten beste hainbat kantu abesti ziren: martxa baten lehen notak, Gazako habanera bat, Lluis Llach-en Abril 74, eta Companys, o es aixó, Bella ciao, Agure zaharra, Azken agurraren negarra, Euskal Herrian euskaraz, Eskerrak bizitza, ... Kantaldiaren amaieran Portugaleko herritar talde batek, bat egin zuen ekimenarekin, eta elkarrekin kantatzeko aukera izan zuten. Kantua ere aldarrikapenerako tresna baliagarria dela erakutsi da oraingoan ere.
MAIATZAK 12, HERRI URRATS Senperen, kantu saioak, kontzertuak, ...
Maiatzaren 12an, larunbatean, iparraldeko ikastolen aldeko urteroko ekimena dugu Senperen. Euskararen aldeko aldarri jendetsua izanik, kultur eta kantu emanaldi ugari izango ditugu, tartean hauek:
- 12.00etan Lapurdi gunean, bazkaria alaitzeko KUXKUXTU taldearen emanaldia
- 12.30ean Gipuzkoa gunean, Baionan Kantuz taldearen kantu saioa.
- Gune eta hitzordu ezberdinetan, euskal talde-abeslarien eskutik kontzertuak: Niko Etxart, Neomak, Nogen, Esne Beltza, Leihotikan, Eire, ...
2024/05/09
MAIATZAK 12, PASAI DONIBANEN ITSAS FESTIBALAREN baitan, KANTUJIRA 12..00etan
ITSAS FESTIBALAREN EGITARAU OSOA HEMEN DUZUE: ITSAS FESTIBALA EGITARAUA
MAIATZAK 11, Asteasun kantujira, goizeko 11.15ean Tafallako kantuzaleekin batera.
Kantu taldeen arteko elkarlana aberasgarria da beti, eta horrela ari dira herri askotan. Asteasun datorren maiatzaren 11an, bertako eta Tafallako kantuzaleak bat eginik, kantujiran arituko dira, inguruko kaleak eta plazak alaituz. Bejondeizuela eta segi bide beretik!
MAIATZAK 10, "ODOLA KANTARI" emanaldia Plentzian, 20.00etan Goñi portalean.
Unai Iturriagak eta Josu Aurrekoetxeak sortutako ekimena dugu hau. Textuak eta irakurgaiak Unairen eskutik doaz eta musikalizazio gaiak Josu Aurrekoetxearen eskutik.
Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien, maitasuna behinena izan dela poematan, kantuetan.... Errezitaldi honekin, ordea, sinesmen hau guztiz egia ez dela ikusiko da. Asko kantatu baitzaio heriotzari, gerrari, hilketei, odolari...
2024/05/08
MAIATZAK 4/12 "Julia Fernandez Zabaleta" pastorala Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldearen eskutik
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz. Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)