NOR GARA

Euskal Herriko Kantu Taldeen sarea osatzen dugu.

    Gure kantuzaletasunean bat eginik, Euskal Herrian azken urte hauetan sortu diren hainbat kantu taldeen arteko harremanak sendotu nahi ditugu. Elkarrekin ekimen bateratuak antolatuko ditugu, kantuzaleon egutegi bat adostu, gure kantagintza sustatzeko hainbat euskarri berri sortu, kantu talde berriei laguntza eskaini,... 
eta horrela jarraituko dugu euskaraz abestea nahi dugulako, gure kultura eta izaera propioa adierazi nahi dugulako,  gure herria maite dugulako...  azken batean, abesten duen HERRIA ez da inoiz hilko!!!
 


GURE HELBURU NAGUSIAK:
  • Kantatzeko ohitura berreskuratu. Herrietako kaleak kantuz dinamizatzea, alaitzea, jai giroa bultzatzea.
  • Euskal Kantagintza ondare gisa hedatu. Kantuen bitartez euskal kultura, berezko izaera, ohiturak eta historia...ezagutzera eman. Kultur transmisio lanari ekitea.
  • Gure ekimenen bitartez euskararen erabilpena bultzatzea.
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

euskalkantuzaleenelkartea@gmail.com
Juanluis Aranburu: 669 546 357


2 comentarios:

  1. Gu Portugaleten, Portugalete kantari antolatzen dugu. Nola jar dezakegu informazioa zuen blogean

    ResponderEliminar
  2. Kaixo:
    Bermoko kanta kanta lorue kantari taldeko Mari Carmen nauzu. Kantu talde zerrendan gure irteera data eta tokia aldatu egin dira. Eskertuko nizueke zuzenketa egitea.
    Hileroko azken aurreko ostiraletan ateratzen gara; arratsaldeko 20:00etan goiko plazatik hasita.

    ResponderEliminar