2024/03/22

MARTXOAK 23, BAIONAN KANTUZ taldearen saioa, 11.00etan Euskal Museoan

Baionan Kantuz: Korrika bezpera. Martxoa Korrikaren heltzearen hilabetea dugu Baionan eta Baionan Kantuzena bere bezperan. Hortako Tuntuna elkarteak euskararen gorazarre dituen kantuen xaramelatzerat -Aberriaren mugak, Kontrapas, Euskal Herrian euskaraz, Ez bedi galdu Euskara eta nolaz ez Guk Euskaraz - jendea gomitatzen du bezperatik berotzeko. "Kantuz" Jose Mendiage hazpandarraren kantu famatua, otsailean ikasten hasia errepikatua izanen da ere, jada "www.facebook/baionan-kantuz" eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua den programan ikusiko duzuen bezala. Korrika bezperan ere, hartan parte hartzeko bizkarrekoak salgai izanen dira Euskal Museoaren aintzinean. Azkenik, apirilaren 27an iraganen den Baionan Kantuzen 27. urtaburuko xehetasunak emanak daizke, beraz ez dudatu eta helduden larunbata arte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario