Otsailaren 24 huntan dugu Tuntuna elkartearen Baionan Kantuz hitzordua, Euskal Museo parrean usaian bezala. Programa airosa xirikordatu daukute baiones kantariek oraikoan ere, kantu berri batekin, Jose Mendiague Uruguaiko hazpandarraren "kantuz" famatua hain zuzen, ainitz euskal kantariek emaiten dutena edo zutena (Martikorena, Mikel Laboa, Benito Lertxundi...) Azken hunen doinuan emana izan daike Baionan, Baionan Kantuzekoen ebanjelioa eta beste hainbat euskaldunena den kantu hori. Oroituz ihauterien garaia dela, "trapu zaharrak" Iparragirrerena ere xaramelatua eta antzerkitua daike, bai eta ere Kenzazpiren "ilargia" ezaguna. Gaineratekoen zerrenda www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus webgunean jada zintzilikatua da. Ez duda orduan eta helduden larunbata arte...
No hay comentarios:
Publicar un comentario