2025/11/13

ABENDUAK 7, Durangon ETXERA KANTUZ saioa Sarek antolatuta.

SAREren MEZUA: 
Gonbidapen honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 7an, 12.00etan, Landakon, Durangoko azokaren kanpoaldean, II. ETXERA KANTUZ topaketa herrikoia antolatu dugula "ezin da gehiago luzatu" dinamikaren baitan. "Ezin da gehiago luzatu" dinamika, euskal preso, iheslari eta deportatuek pairatzen dituzten salbuespen egoerak salatu eta gatazkak eragin dituen ondorio guztiei konponbidearen behin betiko agertokia aldarrikatzea. 
 Ekimena, Landakon hasiko da eta bertan ekitaldi xume baten ondoren KANTUZ-ari hasiera emango diogu. Ondoren, ideia da Durangotik geldialdi ezberdinak egitea KANTUZ-ari jarraipena emateko. 
Parte hartuko dutenentzat Hamaiketakoa egongo da 11.30ean Landako gunean. Beraz, animatu ezkero, eskertuko genizueke izena ematea, dinamika@sare.eus emailean edo (+34) 678 13 74 05 telefonoan bai talde edo norbanako bezala, ekimenaren bolumena neurtzeko eta ahal den neurrian antolatu behar diren aurrelanak kudeatzeko. 

Ondoren atxikituko zaizuen dokumentuan, Landakon eta beste geralekuetan abesteko pentsatu ditugun abestiak elkarbanatuko zaizkizue. Kontuan izan ere, ekimena janzteko zapi identifikagarri bat jantziko dugula. Animatu, goiz polita pasako dugu eta elkarrekin! Eskerrik asko! 

DURANGOKO AZOKA: Kanta berrien zerrenda eskura

 Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra izango DA!Euskal musika taldeek 60. Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten berritasunen zerrenda hemen duzue, tartean: Ruper Ordorika, Antton Valverde, Iker Lauroba, Pier Paul Berzaitz, Petti, Julen Alonso, Urtz, Neomak, ...eta gehiago BADOK atarian, sartu, klikatu eta entzun 馃憠  DA! KANTA BERRIAK ENTZUNGAI


BIDEOA: Azaroaren 8an Bilbo Kantari giro ederrean!


 

AZAROAK 16, BAZTAN KANTUZ Anizko pilotalekuan, 12.00etan abiaturik.


 

AZAROAK 15, BILBO KANTARI / PALESTINARI KANTARI, 13:00etan Kalderapekotik abiatuta.