2024/09/28
EUSKAL KANTAK ADIMEN ARTIFIZIALAREN SORMENETIK
Mendez mende gizartearen historian, garapen tekniko guztiak bizitzako sektore guztietara zabaldu izan dira, baita ere musikagintzara. Bere garaian, ahotsaren anplifikazioa mikrofonoen bitartez, eta instrumentu elektronikoen sorrera sekulako urratsa izan zen musikagintzan. Gaur egun berriz adimen artifizialaren inplementazioa musikagintzan bestelako aukerak eskaintzen dizkigu. Horrelako adibide bat, Gernikatik iritsi zaigu Josu Erezumaren eskutik. Hemen duzue bera bidalitako adibide bat; Txirritaren bertso zaharrak hartu, eta adimen artifizialaren "kokteleran" sartuta, emaitza harrigarria lortuko dugu, kantu berria eta modernoa entzuteko aukera izango dugu. Hemen duzue Txirritaren "neska zahar bat tentatzen" bertso musikatuen bideoa, eta ondoren, adimen artifizialaren aplikazioa erabiliz sortutako bertsio berria.
Baliabide tekniko berrien onurak harrigarriak eta ikusgarriak izanik ere, aplikazio hauen erabilerak hausnarketarako tartea ere emango digute. Milesker Josu zure esperientzia gurekin konpartitzeagatik. Jarraituko dugu.
2024/09/27
IRAILAK 28, BAIONAN KANTUZ goizeko 11-00etan Euskal Museotik abiatuta.
Sartzearen tenoreak jo du Baionan Kantuzentzat ere, kasirik bi hilabete ixiltasunen ondotik. Horrek berriz elkartzeko nahia ez du azkartu baizik, Baiona euskal kantuekin kulunkatzeko gogoarekin. Gainerat ikasiko den kantu berriak ez dio besterik "Zurekin batera" En Tol Sarmiento famatuaren kantuak. Gomitatzen gaitu maite ditugunekin elkartzea, maite dugunaren egiteko, hots Baionan Kantuzen parte hartzerat. Ohi bezala Tuntuna elkarteko soinulari eta kantariek programa alai bat prestatu dute. Larunbata arte, hea zuekin batean kantatzen dugun...
2024/09/17
2024/09/10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)