2024/10/19

URRIAK 26, "Bapo kantari" ekimena Petritegi sagardotegian.

URRIAK 26, Baionan Kantuz 12.00etan Euskal Museoan abiatuta


 Egun aldaketarik ez Baionan Kantuzendako, hilabeteko laugarren larunbata du hastapenetik eta ez da kanbiatuko nehola ere. Beraz urrikoa, 26an iraganen da goizeko 11etan Euskal Museo aintzinean. Joan den irailekoa ederki iragan zen zeruaren mehatxuak garraiturik eta Pottokaren presentziarekin. "Zurekin batera" kantu berriaren ikasteko lehen urratsa ekarri zuen eta oraikoan ikasketak jarraikiko du programan sartu berri diren Jose Mendiaguen "Kantuz" edo Ken Zazpiren "Ilargia" rekin, erakutsiz euskal kantutegia bere zabaltasun osoan hartzen duela Baionan Kantuzek. Programa osoa aurkizten ahal da jadaneko www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Larunbata arte.  

URRIAK 20, BAZTAN KANTUZ 12.00etan Elbeteko plazatik abiatuta


 

2024/10/18

BIDEOA: "Kuxkuxtu" txarangaren inguruko dokumentala estreinatu dute.

 Otsailaren 23an Urretxu-Zumarragan eta ondoren Donostian eta Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangaren dokumentala aurkeztu dute. Mondragon Unibertsitateko ikasle Arri Iraeta Urruñako Kuxkuxtu txarangari buruzko ikus-entzunezkoa egin du. Ideia Peio Aranzabalek izan zuen, eta ekoizpen lanetan laguntza eskaini du. 

Informazio gehiago: NAIZ irratia    /    BERRIA

URRIAK 19, "Kantu zaharren eguna" Lesakan.

Eguerdiko 12.00etan hasita karrikaz karrika ibiliko dira, musika lagun, Plaza Zaharretik Koxkontara. 14.00etan berriz bazkaria izanen da Koxkonta jatetxean. 
 Informazio gehiago: ERRAN / bortziriak

URRIAK 19, Donostia Kantuz saioa, 12.00etan "Elkar" dendatik abiatuta


 

BIDEOA: Bilbo Kantari "txikitero" egunean 2024/10/11

 


URRIAK 18, Basaurin KILOMETROKANTU ekimena, 19.00etan Galizia kaletik abiatuta


 

URRIAK 18, SESTAO KANTARI 19.30ean abiatuta.




 

2024/10/10

URRIAK 18, Erandio kantagunea taldearen kantu saioa 19.30ean abiatuta


URRIAK 11, Bilbo Kantariren saioa 19.30ean Plaza Barritik abiatuta.

Hilabete honetako, urriko Bilbo kantari, urtero bezala, urriaren 11an izango da "Txikitero eguna"rekin bat. Hasteko ordua ohikoa izango da, hau da, 19.30ean. Baina "La Bolsa" inguruan Pilota-Santa Maria kalean, 20.00etan Salvea egiten ohi dutenez, denok erosoago egoteko eta elkarri trabarik ez egiteko, gure ibilbidea atzekoz aurrera egingo dugu oraingoan. Beraz, Plaza Barrian hasiko gara. Burutuko dugun ibilbidea hauxe izango da: Plaza Barria, Unamuno plaza, Zamudioko atea, Santiago plaza, antzinako "Bolsa"n amaitzeko. Milesker. 

BIDEOA: Urriaren 5ean Gernikako EUSKAL JAIA

Gernikako EUSKAL JAIA egun eder horretan jasotako abesti guztien BIDEOAK ondorengo youtube kanalean dituzue: GERNIKAKO EUSKAL JAIA

Zorion beroenak antolatzaile-talde guztiari! 

BIDEOA: Urriaren 5ean Iruña Kantuz kantujiran.


 

2024/10/04

URRIAK 10, TOPAKANTA Urdulizen 19.00etatik aurrera La Txozna tabernan


 Bestelako formatu batean, bainan helburu berdinarekin, musika eta kantuzaletasuna erabiliz gure kultura eta hizkuntza indartzeko egitasmo berri bat. Zorionak antolatzaileei.