2024/07/16

BIDEOA: DONOSTIAKO KARMEN JAIETAKO KANTUJIRA.

 


UZTAILAK 16, SANTURTZI KANTARI, 12.45ean San Jorge eliza aurrean.


 

UZTAILAK 14, PLENTZIAN KARMENGO KANTUJIRA, 20.00etan.


 

KANTERRIKO KRONIKAK: "Kantua, kalea, gorputza eta zenbait disonantzia" artikulua.

 

Gorka Erostarbek BADOK atarian idatzitako artikulua duzue hemen. Mari Luz Esteban EHUko antropologia irakasleak, KANTERRIKO ekimenean eskaintako hitzaldian oinarritzen da. 

"Protestatik sortua, plazeretik egina, ludikoa, eta nortasuna sortu zein berrasmatzen duena, beraz. Eta gehitzen du Estebanek: "Eta espazioa zeharkatzen dugu. Kaleak zeharkatzen ditugu, eta gorputzak. Gorputzartekotasuna ere badugu". Kalean egiten da kantujira, eta kaleko egungo panoramaren isla ere bada, neurri handi batean, "balio du soziologikoki hainbat azterketa egiteko, alegia". 

BADOK Kanterriko kroniken inguruko ARTIKULUA

2024/07/05

UZTAILAK 10-14, BAIONAKO BESTETAN, KARRIKALDIA. egitaraua.






KARRIKALDIA 2024
  • UZTAILAK 10, asteazkena, 19.00etan: Bilaka konpainiaren ikusgarri eta dantzaldia
  • UZTAILAK 11, osteguna, 13.30ean: Dantzazpi ttiki, Haur kantu txapelketako finalistak; 16.30ean, Karrikaldia (Leinu eskola, Pauline Junquet, Dantzazpi, Baionan Kantuz). 
  • UZTAILAK 12, ostirala: 16.30ean, Karrikaldia (Makilari lehiaketa, Altzükütarrak, Dantzazpi, Txaranga Bakatxa).
  • UZTAILAK 13, larunbata, 16.30ean: Karrikaldia (Olarri Ohartzuneko dantza taldea, Voces de Navarra, Dantzazpi Hernaniko Txilibita fanfarearekin, Baionan Kantuz, Saltoka). 
  • UZTAILAK 14, igandea, 16.30ean: Karrikaldia (Orai Bat, Bost Axola, Dantzazpi, Baionan Kantuz, Rita Mutxiko). 
*Egun guziz 12.00etatik Ikastolen txozna.

UZTAILAK 13, DONOSTIAKO Karmen Jaietako KANTUJIRA, Biarritzeko ARROKA taldearekin batera.


 

UZTAILAK 13, SAN FERMINEN KANTUJIRA, 12.00etan Santiago plazatik abiatuta. *OHARRA


 *ORREAGA Fundazioaren oharra: 
"Gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, aurten Sanferminetan Kantari ez ospatzera behartuta gaude. Espero dezagun, hurrengo aldietarako, ekitaldi maitagarri hau ez deitzera behartu gaituzten eragozpenak gainditzea, eta data horietan berriro aurkitzea, gustatzen zaiguna eginez: Kantari."  
Beraz, aurten, 2024an, uztailaren 13an, 12-00etan kantujira bat egingo da, bestelakorik gabe. Milesker

Por causas ajenas a nuestra voluntad, nos vemos obligados a no celebrar este año el tradicional Sanferminetan Kantari. Esperemos que, para próximas ocaciones se superen las contrariedades que nos han obligado a no convocar este entrañable acto y nos volvamos a encontrar, en esas fechas, haciendo lo que nos gusta: Cantando"
Este año, 2024, el 13 de julio se celebrará una kantujira, sin ninguna otra actividad complementaria. 

UZTAILAK 13, SOPELA KANTARI, 12.30ean Larrabesterran.


 

UZTAILAK 10, KANTERRI ikastaroa Oiartzunen.

Hirugarren edizioa dugu  hau, Ahotseneak, Kantagiltza kultur-elkarteak eta Oiartzungo udalak antolatuta, eta aurten Soinuenea herri musikaren txokoaren laguntzarekin. Aurten, ahozko euskarazko kantagintza izango dute oinarri. Lagunartean, kalean, ospakizunetan, ostatuetan elkarrekin kantatzeko ohitura hausnartuko dute. Bide batez, Mari Luz Estebanek kantujiren azterketa aurkeztuko dute: Plazera, identitatea eta erresistentzia hitzaldia eskainiko da. 

Eguna borobiltzeko, JUN TAJO taldearekin batera, Oiartzungo kaleetan kantari saioa egongo da. 

Guztia UZTAILAREN 10ean. IZENA EMATEKO SARTU HEMEN: KANTERRI-2024