2025/12/27

ABENDUAK 31, Baionan Kantuz taldearen saioa 12.00etan merkatu plazan.


Urteko azken Baionan Kantuz. Ez daike urtea burura azken Baionan Kantuz bat gozatu gabe eta aurten ere, abenduaren 31ako eguerdian Tuntuna elkarteko kantari eta mausikariek, beren baserritar jauntzia soinean, programa alai eta goxoa eskainiko dute Merkatuko plaza betean (Albert 1er eskolan euria baldin bada). Baionarat egun hortan hurbilduko den jendeari baserritar zapiaren emaitea galdegina zaio erakusteko nor giren eta nun gauden, kantuz alaitasunean. Egun hortan programa aberatsa eta herrikoia izanen da, kantu ezagunekin eta berriagoekin, Gozategiren "egun on" kantua bezala, segidan beharrian sartzen dena. Gainerako programa www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook.com/baionankantuz guneetan atzemaiten ahal da. 31a arte eta anartean botza berotu.   


 

2025/12/16

PEIO eta PANTXOAREN HISTORIAKO AZKEN KONTZERTUA, "AZKEN DANTZA"!


 

USURBILGO KANTU TALDETIK jasotako mezua eta informazioa

ZATOZTE GUREKIN ABESTERA!!

Urte berria hastearekin bat, jarduera berriren bat hasteko asmoa berpizten zaigu maiz askotan. Ba guk, adin guztietarako eta era atsegin eta errazean egin daitekeen bat proposatzen dizuegu: ZATOZTE ABESTERA! Euskal abestien bidez euskal kultura eta euskara sustatzearekin batera, ondo pasako duzue talde-giro ederrean. Atzoko kantak gogoratu, berreskuratu eta gaurkoak ikasiz tarte ederrak pasako dituzue, ziur! 

Astelehenero, arratsaldeko 18.00etan, biltzen gara Agerialdeko ikastetxean. Hurrengo urtea hamazazpigarrena izango da. Ordubeteko kantu-saioak egiten ditugu, Jaione Eskudero gidari dugula. Lehen hitzordua, URTARRILAK 12, arratsaldeko 18.00etan. Hilero berriz, kantu-jira egiten dugu. Ekimen honen bidez gure alea ekarri nahi diogu herri dinamikari. Bide batez, denon altxorra den kantugintza kalez kale hedatzea dugu helburu. Gure taldekoa izan edo ez, gogoratu kantu-jira herritar orori irekia dela. Hurrengoa URTARRILAREN 31n, larunbatarekin izango da. Eguerdiko 12:00etan hitzordua dugu Mikel Laboa plazan. 
GAZTE, HELDU edo ZAHAR, ANIMATU eta ez ahaztu abesten duen herria ez dela inoiz hilko!  USURBILgo KANTU TALDEA.

 

BIDEOA: BILBO KANTARI abenduaren 13ko kantu saioa.

 


ABENDUAK 21, BILBO KANTARI, 19.30ean La Bolsa eraikinetik abiatuta


 

ABENDUAK 19, SESTAO KANTARI, 19.30ean Los Baños kaletik abiatuta


 

ABENDUAK 17, LAGUN ARTEAN KANTARI, Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurrena ospatzeko


 

2025/12/12

BIDEOA: 2026an egingo den 24. KORRIKAren kantua entzungai.


 "XIBERUTIKAN MENDEBALDERA", Atharratzetik Bilbora, "EUSKARA GARA" lelopean ehunka mila euskaltzalek egingo duten bideari doinua jarri dio Zetak taldeak, eta Pello Reparazekin batera ahotsa jarri diote Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorenak. Aurtengo leloari erreferentzia eginez, honela diote: "Zer gara euskara bera ez bagara/ Maixux eta Erramunen herrian... lauburu bat gateau batean baino / EUSKARA GARA!". 

BIDEOA: DURANGON Abenduaren 7an "ETXERA KANTUZ" ekimenaren bideoa

 




ABENDUAK 20, Baionan OLENTZERO eguna ospatzeko egun osoko egitaraua eta kantu saioa.

    Olentzero eta Mari Domingi izanen dira bi izen gehien oihukatuak Baionan abenduaren 20ko larunbatean. Arratsaldeko 3ak eterdietarik goiti, Aturritik untziz eta Olentzero Errobin behera Xaho kaiarat iritsiko dira. Hori baino lehen ez da animazio faltarik izanen hirian goizetik koro eta txistularie soinuekin eta eguerditik goiti talo eta muxikoekin ikastolen karparen pean Roland Barthes zabaldegian. Han ere dituzte Baionako klase elebidunetako eta ikastoletako haurrek Olentzero eta Mari Domingiren kantuak emanen musikaz lagundurik. Bi pertsonaien lehen bisita haientzat izanen da eta eskertuko dituzte beren maneran haur kantariak, gero hirian barna desfilatzeko joaldun, gaitero, txistulari, danborrada eta abesbatzen artean, zonbait saltokietan piztuz Eguberriko gauargia. Azkena, handiena Roland Barthes zabaldegian piztuko dute, baionesak neguburuaren garaia iragiten laguntzeko, Argi Dantza hortarako asmatu dantzaren ondotik. Hortik aintzina Olentzero Poteoa hasiko da behar den guziekin karpa azpian, Kukubirden eta Dizkobolo taldaren kontzertuekin. Denak gomi zirezte neguburuaren bestatzerat Olentzero eta Mari Domingirekin, baserritarrez jantzirik edo gutienez zapi karrokazu urdin xuria lepoan. 

 

ABENDUAK 14, BAZTAN KANTUZ 12:00etan Elbeteko plazatik abiatuta


 

ABENDUAK 13, BILBO KANTARI 19.30ean La Bolsa erakinetik abiatuta


 

ABENDUAK 12, Gipuzkoako Urrezko Domina Lurdes Iriondori eskainia.


             Aurten beteko dira 20 urte Lurdes hil zela, eta euskal kantagintzan eta haur literaturan egindako ekarpena aitortu nahi izan diote sariaren bidez. Garaiko estereotipoak eta oztopoak gaindituz andre sortzaileak euskal kulturaren erdigunean kokatzeko izan zuen adorea ere. Kantariari dagokion Urrezko Domina haren sentiartekoek jasoko dute, abenduaren 12an egingo den ekitaldi hunkigarri eta berezi batean. Zalantzarik gabe aspaldi merezitako aitortza... Milesker Lurdes!

2025/11/30

ABENDUAK 7, Durangon ETXERA KANTUZ saioa Sarek antolatuta.

SAREren MEZUA: 
Gonbidapen honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 7an, 12.00etan, Landakon, Durangoko azokaren kanpoaldean, II. ETXERA KANTUZ topaketa herrikoia antolatu dugula "ezin da gehiago luzatu" dinamikaren baitan. "Ezin da gehiago luzatu" dinamika, euskal preso, iheslari eta deportatuek pairatzen dituzten salbuespen egoerak salatu eta gatazkak eragin dituen ondorio guztiei konponbidearen behin betiko agertokia aldarrikatzea. 
 Ekimena, Landakon hasiko da eta bertan ekitaldi xume baten ondoren KANTUZ-ari hasiera emango diogu. Ondoren, ideia da Durangotik geldialdi ezberdinak egitea KANTUZ-ari jarraipena emateko. 
Parte hartuko dutenentzat Hamaiketakoa egongo da 11.30ean Landako gunean. Beraz, animatu ezkero, eskertuko genizueke izena ematea, dinamika@sare.eus emailean edo (+34) 678 13 74 05 telefonoan bai talde edo norbanako bezala, ekimenaren bolumena neurtzeko eta ahal den neurrian antolatu behar diren aurrelanak kudeatzeko. 

Ondoren atxikituko zaizuen dokumentuan, Landakon eta beste geralekuetan abesteko pentsatu ditugun abestiak elkarbanatuko zaizkizue. Kontuan izan ere, ekimena janzteko zapi identifikagarri bat jantziko dugula. Animatu, goiz polita pasako dugu eta elkarrekin! Eskerrik asko! 

ABENDUAK 6, GETARIAN "Euskararen eguna" ospatzeko KANTUJIRA, 12.30ean plazatik abiatuta.

 


ABENDUAK 5, SOPELA KANTARI, 19.30ean La Taskatik abiatuta


 

AZAROAK 29, DONOSTIAN "Euskararen aldeko" KANTUJIRA, 11.45ean Plaza Berritik abiatuta

Euskararen eguna iragarri eta ospatzeko asmoz, Kresala eta Bagera elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, ez-ohiko kantujira egingo da Donostiako Alde Zaharrean.

"Euskararen Nazioarteko eguna" ospatzeko beste hainbeste ekimen burutuko dira Donostiako auzo ezberdinetan:

  • Azaroak 28, Herreran Kantuz taldearen eskutik kantujira 19:00etan. 
  • Azaroak 30, Antigua auzoan kantujira 12.00etan Txalupagillenen abiatuta.
  • Abenduak 3, Amara Berri Kantuz eskutik kantujira, 19.00etan Ikasbide kultur elkartetik abiatuta.
  • Abenduak 3, Intxaurrondon, "Lurdes Iriondoren dokumentala" eta ondoren bere kantuen kantu saioa, 19.00etan kultur etxean. 
  • Abenduak 6, Egia auzoan kantujira 12.00etan Katatik abiatuta.

AZAROAK 29, San Saturnino egunean, KANTUZ IRUÑEAN, 12.00etan Merkaderes kaletik abiatuta


 

AZAROAK 28, Lazkaon KANTUJIRA BEREZIA ikastolaren ekimenez, 10.45eatik aurrera


 

AZAROAK 22, BAIONAN KANTUZ 12.00etan Euskal Museoan abiatuta


 Azaroak aurten ere bost larunbata ditu, bainan Baionan Kantuz beti bezala laugarrenean iraganen da, hots 22an. Hunek eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren "zeren, zeren" kantuarekin. Azken bi hitzorduetan, bi kantu berri sartu dira programan, Gozategi taldearen "Egun on" segidan kantariek jabetu dutena eta "Mariñelaren zai" ederra baina lan gehiagoren galde egile dena. Bernart Etxepareren "Kontrapas" ere xaramelatua daike gogoratzeko euskal literaturaren lehen liburua Euskal Museoan ikusgai dela urtarrila arte, ekitaldi eta konferentziek lauzkatzen dutena. Baionan Kantuzen programa osoa jada www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook.com/baionankantuz guneetan aurkitzen ahal da. Lekua ez da kanbiatzen, Euskal Museo aintzinean ateri bada eta euria balitz Albert 1.er eskola idekia daike. Larunbata arte.  

2025/11/04

AZAROAK 8, KANTUZ SAN MARTIN DE UNX, 12.00etatik aurrera


 

AZAROAK 8, BILBO KANTARI 19.30ean La Bolsa erakiniean abiatuta


 

AZAROAK 2, GALLIPIENZO KANTUZ, 12.00etatik aurrera.


 

URRIAK 31, ARIMEN KANTUJIRA Sopela Kantariren eskutik, 19.30ean La Kalatik abiatuta


 

URRIAK 25, BAIONAN KANTUZ, 11:00etan Euskal Museoan abiatuta


 Sartzea airoski egin du Baionan Kantuzek joan den hilabetean, jende ainitzen presentzia aktiboarekin Euskal Museoaren aintzinean, sartze igurikatua zelako marka. "Mariñelaren zai" kantu berria estrenatua izan da eta helduden larunbateko hitzorduak ere berea izanen du: Gozategi taldearen "Egun on" kantu alegera. Horiekin xaramelatuko den programak ez du edertasun eta kolore eskasik izanen usaian bezala, eta hauen zerrenda aurkitzen ahal da jadaneko www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Kantu ainitzen entzuteko parada daike goiz hortan Baionako aretoetan, bainan Euskal museo aintzineko hitzorduan praktikatzeko parada ere daike, kantuaren eta bakotxaren onerako. Euria baldin bada, aterbea Albert 1er eskolan izanen da, Karrikaldi iragaiten den Jacques Porte plazaren aldamenean, euskal kulturak Baiona guziko plazak eta karrikak ziliportatzen baititu noiz nahi Larunbata arte. 

URRIAK 18, JON MAIAren solasaldia "KANTU BAT GARA", 18.30ean Leioako Mendibile jauregian


 

URRIAK 17, SESTAO KANTARI Albizeko jaietan, 19.30ean hasita


 

URRIAK 17, BASAURI KANTARI San Fausto jaietan 19.30ean Galizia kaletik abiatuta


 

2025/10/10

URRIAK 25, TOLOSA KANTARI antolatzaile eta musikarientzako AITORTZA BAZKARIA

Tolosan, hilabetean behin, azken larunbatetan, kalean kantuan aritzeko hitzordua egin ohi du Tolosa Kantari taldeak. Bada, urriaren 25erako, egitasmoa aurrera ateratzeko lanean aritzen diren antolatzaileei, musikariei eta zuzendariei aitortza egin nahi diete, eta horretarako, bazkari bat antolatu dute Haritzpe elkartean. Herritarrak ere gonbidatuta daude. Otordura joan nahi duenak, izena eman beharko du, urriaren 20an baino lehen. Milesker urte askoan lanean aritu zareten guztioi. 
 

URRIAK 11, BILBO KANTARIren kantujira arratsaldeko 19.30ean Unamuno plazatik abiatuta


 

URRIKO HILABETEAN: Urzaiz taldeak antolaturiko ORTZAIZEKO KULTURALDIA

Urriko hilabetean hamaika ekitaldi antolatu dituzte Urzaiz taldeko kideak, tartean: liburu aurkezpenak, argazki erakusketa, olerki musikatua, bertso afaria, antzerkia, kontzertua, marrazki bizidunak, soinu dokumentala... hemen duzue hilabeteko EGITARAUA OSOA: Ortzaizeko kulturaldia - EGITARAUA

BIDEOA: Donostiako EGIA KANTUZ taldearen kantujira Urriaren 4an.


 

BIDEOA: 2025eko GERNIKAKO EUSKAL JAIKO KANTUJIRA

 


2025/09/28

BIDEOA: Irailaren 27an, "Al alba" abestiaren euskarazko bertsioa, "ILUNABARRAK"

Irailaren 27an, orain 50 urte Euskal Herrian jasotako gertakizunak gogora ekartzen dizkigun abestia, Luis  Eduardo Auteren "Al alba" kantua badu bere euskarazko bertsioa, "Ilunabarrak". Hitzen itzulpenak Jon Martinek egin ditu eta musikaren interpretazioak Iker Laurobak. Abestu dezagun ez ahazteko eta gure ondorengoei egia transmititzeko.