2019/10/04

Urriaren 5ean, GERNIKAKO XII. EUSKAL JAIA

Gernikako URDAIBAI KANTAGUNEA taldeak antolaturiko EUSKAL JAIA datorren urriaren 5ean ospatuko da. Aurten XII. edizioa antolatuko dute, badute beraz esperientzia eta merezitako ospea. 
Informazio guztia atxikitutako dokumentuan duzue. 
Animatu jai erakargarri honetara, eta goxatu kantuz.


Txillardegi plazan Imanolen kantak

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Imanol Larzabalen omenezko kantaldia egin zuten aurreko larunbatean, Donostiako Antigua auzoan. Alde batetik Txillardegiren irudi-horma bat aurkeztu zuten eta bertan Imanol Larzabalen kantak abestu zituzten. Emanaldia horretan Ainara Ortega, Santi Gimenez, Kantariak, Karlos Gimenez pianoan eta herritar kantuzaleak parte hartu zuten.

Gari eta Josu, Hertzainak taldekideen kantaldi nostalgikoa

Nostalgikoek hartu zuten irailean antolatuako kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Bi orduko kontzertua eman zuten Iñaki Garitaonaindia Garik eta Josu Zabalak. Hertzainak taldearen errepertorioa berreskuratuta, haize berritu zen zaleen gogoa. Badok atarian, kontzertu honen inguruko artikulua idatzi du Urko Ansak: "Agur gazi-gozoa". Irakurtzeko klikatu hemen: BADOK 

Baionan Kantuz Irailaren 28ko kantu saioa iruditan

2019/09/06

IÑIGO MUGURUZA goian bego kantari

Euskal musikan erreferente bat izan den musikari bat joan zaigu, IÑIGO MUGURUZA. 
1964. urtean Irunen jaioa, musikarien familia bateko kidea zen. Bere anaia Ferminekin 1984an Kortatu taldea sortu zuen. Euskal Herriko rockaren historian berebiziko garrantzia izan duen banda, 80ko hamarkadako kanta garrantzitsu asko sinatu zituzten. 90. hamarkadan berriz beste jauzi indartsu bat emango zuen Negu Gorriak taldekidea bihurtuz. Beste talde batzuetan ere partaide aktiboa izan zen, Delirium Tremens taldean adibidez, eta amaitzeko beste proiektu berritzaile bati ekin zion Joxe Ripiau taldea sortuaz. 54 urterekin hil da belaunaldi oso baten soinu bandan ezinbesteko figura izan den musikaria. Goian bego Iñigo! 

Irailaren 14an, BILBO KANTARI OLABEAGAN


Elorrioko ferixa nausikoen txupin jaurtiketan: "Txantxibiri feminista"