2019/09/06

IÑIGO MUGURUZA goian bego kantari

Euskal musikan erreferente bat izan den musikari bat joan zaigu, IÑIGO MUGURUZA. 
1964. urtean Irunen jaioa, musikarien familia bateko kidea zen. Bere anaia Ferminekin 1984an Kortatu taldea sortu zuen. Euskal Herriko rockaren historian berebiziko garrantzia izan duen banda, 80ko hamarkadako kanta garrantzitsu asko sinatu zituzten. 90. hamarkadan berriz beste jauzi indartsu bat emango zuen Negu Gorriak taldekidea bihurtuz. Beste talde batzuetan ere partaide aktiboa izan zen, Delirium Tremens taldean adibidez, eta amaitzeko beste proiektu berritzaile bati ekin zion Joxe Ripiau taldea sortuaz. 54 urterekin hil da belaunaldi oso baten soinu bandan ezinbesteko figura izan den musikaria. Goian bego Iñigo! 

Irailaren 14an, BILBO KANTARI OLABEAGAN


Elorrioko ferixa nausikoen txupin jaurtiketan: "Txantxibiri feminista"

2019/08/25

Donibane kantuz datorren irailaren 8an

Dagoeneko urte asko dira Donibaneko Begiraleak taldeak Donibane Kantuz saioa antolatzen duela. Eta etenik gabe, horretan jarraitzen dute. Datorren igandean, irailaren 8an, goizeko 11:30ean hasiera emango diote aurtengo edizioari, Donibaneko Luis XIV. plazan. 

Irailaren 7an, Donostiako Euskal Jaietan kantujira.

Udako jaiak ez dute amaierarik, eta segidan Euskal Jaiak datoz hainbat herrietan, tartean Donostiakoa. Egitarau zabal horretan denetarik izango dugu Gipuzkoako hiriburuan: estropadak, kantaldiak, dantzak, musika, jan-edanak, eta abar... 
Datorren irailaren 7an, Sagardo eguna ospatuko dute bertan, eta egun horrekin batera, Donostia Kantuz taldeak kantujira antolatu du, eguerdiko 12:00etan hasiko dira eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan, trikitilarien laguntzarekin. 
Animatu eta zatozte festara, kantuan goxatuko dugu elkarrekin. 

Kantaldia eta elkartasuna Baigorrin irailaren 7an

Kantaldia eta elkartasuna uztarturik izango ditugu datorren irailaren 7an, Baigorrin. 
Uztailaren 9an, Tafalla sekulako uholdeak jasan zuen, eta galera ugari izan zituzten bertako herritarrek. 
Bainan egoera txarretatik ere sortzen dira pozik egoteko motiboak, adibidez Tafallako herritarren artean burututako auzolana, eta oraingoan bezala Baigorrin antolatutako kantaldia. 
Larunbatean, gaueko 21:00etan, kantari ugari egongo dira bertan beraien kantu ederrenak eskaintzeko. 
Iparraldeko kantariak, Tafallako artistekin batera emanaldi goxoa eta elkartasunez betea bizitzeko aukera paregabea. 

Bilboko Konpartsen BANDERA URDINA BILBO KANTARI taldearentzat

2019ko Bilboko Aste Nagusian, Konpartsak BILBO KANTARI taldearen lana eskertu nahi izan dute eta BANDERA URDINA eskaini die. Urteetan egindako lanaren emaitza da, Bilboko hiriburuan kantuzaletasuna hedatzeaz gain, euskal kultura eta euskararen erabileran eragiteko egindako etengabeko lana eskertu nahi izan dute. Beraz, ZORIONAK eta SEGI AURRERA BILBO KANTARI taldekide guztiei. Gora zuek!