Francis Bidarten hitzetatik entzun izan dugu Piarres Lartzabali gertatutakoa. Bigarren Gerra Mundiala amaituta, Txekoslobakian eta Polonian nazien espetxetan egon ondoren, Frantziaren garaipena ospatzeko Azkaingo pilota-plazan bildu ziren herritarrak, eta kantuz goratu zuten bandera. Hala ere, inguratutakoak euskaldunak zirenez, ez zuten Frantziako himnoa ezagutzen, "Marseillaise", eta horren ordez "IRUTEN ARI NUZU" kantatu zuten. Euskal Irratiak eman dute honen kronika, entzuteko hemen klikatu: Euskal Irratiak
Piarres Lartzabal Azkaindarra zen, Ziburuko erretorea, idazlea, antzezlan ugari idatzi zituen, kantuegilea ere bai (Labegeriekin "gazteri berria" idatzi zuen), eta 1963 euskaltzain osoa izendatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario