Etxean igaro behar dugun unea hau luzatzen ari da, eta animoa ez daigun jaitsi, ostiralean, hilak 17, kantatzera animatzen zaituztegu Gabiritik zuzenean. Gabiriko herriari egingo diogun kontzertu-ekarpen txiki hau internetez ere eskainiko degu zuzenean, nahi duen oroko bere egin dezan eta une zail hauetan elkarren babesa eta gure barne indarra senti ditzagun.
Joan zaizkigunen eta hemen jarraitzen dugunon omenez; gure artean izan ezin ditugun horien omenez.
20.30ean hasiko gara kantuan, abesti zerrenda irudian duzue... prestatu zuen poteoa, zuen instrumentuak eta kanta dezagun guztiok batera! Emanaldia lotura honetan jarraitu ahal izango da:
https://www.youtube.com/watch?v=9ob1M6-a3MQ
KANTATZEN DUEN HERRIA EZ BAITA INOIZ HILKO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario