Orain 7-8 bat urte, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak "baga, biga, higa" proiektua martxan jarri zuten, ikastetxeetan euskal musikaren historia eta garapena inguruko saioa antolatuz. 2018an berriz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak beste esperientzi bat abiatu zuten Nafarroako 37 ikastetxeetan, 14-18 urte bitarteko ikasleentzat. Proiektua oso arrakastatsua gertatu zen, eta oraingoan jarraipena izango du EAEan Arabako 13 ikastetxeetan, Bizkaiko 48 ikastetxeetan eta Gipuzkoako 31 ikastetxeetan. DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergo 1. eta 2.go ikasleei zuzendutako proiektu honetan sortzaileek beren ibilbideaz hitzegingo dute, kantuak eskaini eta euskal musikaren historia ere azaleratuko dute. Guztira 30 musikari parte hartuko dute proiektu honetan: La Basu, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Olatz Salvador, Rafa Rueda, Therry Biskari, Zuriñe Hidalgo..
Ekimen eta proiektu garrantzitsua gure gazteen artean euskal musika ezagutzeko, transmisio lanarekin jarraitzeko. Eskerrik asko!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario