Tolosan, hilabetean behin, azken larunbatetan, kalean kantuan aritzeko hitzordua egin ohi du Tolosa Kantari taldeak. Bada, urriaren 25erako, egitasmoa aurrera ateratzeko lanean aritzen diren antolatzaileei, musikariei eta zuzendariei aitortza egin nahi diete, eta horretarako, bazkari bat antolatu dute Haritzpe elkartean. Herritarrak ere gonbidatuta daude. Otordura joan nahi duenak, izena eman beharko du, urriaren 20an baino lehen. Milesker urte askoan lanean aritu zareten guztioi.
2025/10/10
URRIKO HILABETEAN: Urzaiz taldeak antolaturiko ORTZAIZEKO KULTURALDIA
Urriko hilabetean hamaika ekitaldi antolatu dituzte Urzaiz taldeko kideak, tartean: liburu aurkezpenak, argazki erakusketa, olerki musikatua, bertso afaria, antzerkia, kontzertua, marrazki bizidunak, soinu dokumentala... hemen duzue hilabeteko EGITARAUA OSOA: Ortzaizeko kulturaldia - EGITARAUA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


