2026/10/03

BIDEOA: Euskal Herria Kantuz 2026 Gasteizko eguna, ETBn.


 

BIDEOA: KASEDA KANTUZ, Irailaren 13an antolatutako kantu saioaren bideoa


 

URRIAK 18, BAZTAN KANTUZ, Zigako plazatik, 12:00etan.


 

URRIAK 3, XVII. Euskal Jaia Gernika-Lumon. EGITARAUA



 

URRIAK 2, SESTAO KANTARIREN emanaldia Euskal Jaian. 19:30eatik aurrera

 

IRAILAK 26, BAIONAN KANTUZ, goizeko 11:00etan Euskal Museotik abiaturik.

 

Baionan Kantuzen 29. sartzea biziko dugu irailaren 26 huntan, bainan jada gogoan dukegu 30. urteburua, helduden urteko apirilean iraganen dena. Ordu arteko Baionan Kantuz guziak haren baitako atzerako kontagailukoak izanen dira. Orduan oraitik etortzea hobe, 30. urtemugako trenpe hoberenean izaiteko. Hain zuzen larunbatean programan dukegu Jose Mendiagen "Kantuz" famatua, kantua gogoko duten guzien kaldarria dena. Kantu berri gisa, Jojo eta Bernadettek haurrak zirenean beren lehen dizkoan grabatu zuten "Gora Euskaldunak" xaramelatua daike, hau ere ohiko aldarria euskal kantuetan. Programa osoa aurkituko duzue www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan, oraitik zintzurrak berotzen hasteko. Larunbat arte.

2026/09/19

IRAILAK 26, Usurbil kantujira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Irailaren 14an, 18:00etan, ohi moduan Agerialden topatuko gara ordubeteko saiorako. Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!
Bestalde, lehen kantujira IRAILAren 26an egingo dugu, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Oraingoan Nafartarrak taldeak herrira gonbidatu ditu Bardozeko Xarnegu ikastolako gurasoak eta kantujira haiekin batera egitekotan gara. Hortaz, abesteko gogoa duen edonorri parte  hartzeko deia egiten diogu.

IRAILAK 20, BAZTAN KANTUZ Oronozen 12:00etan Urgain jatetxetik abiatuta


 

2026/09/12

IRAILAK 12, BILBO KANTARI Olabeagako jaietan, 12:00etan La Lonjatik abiatuta.


 

IRAILAK 11, ERANDIO kantagunearen 25. urteurrena ospatzeko kantujira, 19:30ean Sagarrondotik hasita.


 

BIDEOA: Iruñean kantuz irailaren 5eko kantujiran

 

ARTIKULUA: BERRIAn argitaratutako artikulua "Eremu erdaldun batean euskaraz gozatzeko bide bat da Bilbo Kantari"

 Abuztuaren 26an, BERRIAk Bilbo Kantariko ordezkariei egindako elkarrizketa-artikulua argitaratu zuen, bertan Arantza Alvarez eta Galder Segurolak Bilbo Kantari taldearen nondik-norako guztiak azaleratzen dute. Artikulu guztia irakurtzeko hemen klikatu: BILBO KANTARI BERRIAn artikulua


BIDEOA: Bilboko aste nagusian Bilbo Kantariren kantu saioa


 

BIDEOA: I. ZARE KANTUZ abuztuaren 22ko kantu saioa


BIDEOA: LEATXE KANTUZ abuztuaren 8ko kantu saioa Leatxe herrian

 

2026/08/06

ABUZTUAK 22, ZARE KANTUZ, lehen aldiz Zaren antolatutako kantu saioa, zorionak!


 

ABUZTUAK 12 eta 15, Donostian PIRATEN KANTUJIRA, 12.00etan Portaletasetatik eta 15ean berriz hileroko kantujira 12.00etan "Elkar" dendatik abiatuta


 

ABUZTUAK 12, Pertseidak + Eklipsea kantuen artean, Plentziako hondartzan.


 

BIDEOA: GASTEIZ KANTUZ merezitako omenaldia jaso du Gasteizko jaietan herritarren eskutik


BIDEOA: Lizarra Kantuz jaietan, Abuztuaren 1ean jasotako irudiak


BIDEOA: Sohutan gauzatutako LURDES IRIONDO pastoralaren bideoa, "hala ere" abestia.

 


BIDEOA: III. ESLABA KANTUZ, abuztuaren 1ean jasotako irudiak.


 

BIDEOA: Baionan Kantuz bestetan, uztailaren 16an jasotako irudiak


 

2026/07/24

UZTAILAK 26, II. BALDORBA KANTUZ Puiuko jaietan, 12.30ean Solanoatik abiatuta


 

UZTAILAK 25, Kantu saioa Gorlizen, 12:00etan ondragane tabernatik abiatuta


 

UZTAILAK 24-25, "KONTRAPASA" kabalkada, Donazaharren.

KONTRAPAS ikusgarria, Donazaharreko danborrada peñak bultzatzen du bere 30. urtemugaren kari, ikusgarri bat 150 donazahartar baino gehiagok eremanen dutena, kantu, dantza, musika, antzerki, bertsulari eta nolaz ez danborrada parteekin. 

UZTAILAK 19/24/26, LURDES IRIONDO PASTORALA, SOHÜTA HOKIn

Lurdes Iriondo (1941-2005) kantariari eskainiko diote 2026ko udako pastorala Sohütan. Intza eta Leire Casamajou Elkegarai ahizpek idatzi dute obra. Guztira 80 bat sohütar eta hokiar ariko dira parte hartzen, bai taula gainean eta bai antolakuntza lanetan. Battitta Berrogainek egingo du errejent lana, dantza zuzendari lanetan Fabrice Pinke aritu da, kantu arduradunak Pascale Elitxondeborde eta Jean Louis Bidabe Aranburu dira. 
Informazio, argazki eta bideo gehiago hemen: Lurdes Iriondo pastorala
Sarrerak/Bazkari txartelak eskuratzeko hemen: Sarrerak / Bazkariak

BIDEOA: Ekainaren 27an Tuteran kantuz eguneko bideoa


 

UZTAILAK 17, KARMENGO KANTUJIRA GORLIZEN, 20.00etan.



 

2026/07/15

UZTAILAK 15-19, KARRIKALDIA BAIONAKO BESTETAN (ikusi egitaraua)


 Informazio gehiago BAIONA KANTUZ blogean: Baiona Kantuz Baionako bestetan

UZTAILAK 18, DONOSTIAKO KARMENETAKO ETA HILEKO KANTUJIRA, 12.00etan Portaletasetik



UZTAILAK 18, Karmenetan SOPELA KANTARI, 12:30ean (arrantzalez jantzita joan).


 

UZTAILAK 17, BARDOZEN KANTUZ Watson musikariaren laguntzaz, 19.30ean.


 

UZTAILAK 17, KARMENGO KANTUJIRA PLENTZIAN, 20.00etan.


 

UZTAILAK 16, SANTURTZI KANTARI, 12.45ean San Jorge elizatik abiatuta


 

2026/06/18

EKAINAK 27, KANTUZ KALE Tuterako Alde Zaharrean 12:00etan.


 

EKAINAK 27, VIII. GETXO KANTARI eguna


 

EKAINAK 21, BAZTAN KANTUZ Elizondoko plazan 12:00etan


 

EKAINAK 21, BAIONA KANTUZ Musikaren besta egunean; goizeko 11:00etan Albert 1er eskolan (muxikoekin hasiko da besta)

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen klikatu: Baionan Kantuz - MUSIKAREN BESTA

 

EKAINAK 20, Tafallan Kantuz Lau Urtaroak X. urteurrena.


 

EKAINAK 20, Basauri Kantariren eskutik KANTUJIRA, 19:30ean Galizia kaletik abiatuta


 

EKAINAK 19, KANTALDIA Sestaoko jaietan, 19.30eatik aurrera Sestao Kantariren eskutik


 

2026/06/12

EKAINAK 13, Amaia Zubiriaren abestiekin KANTUJIRA, Usurbilen, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Usurbilen ikasturteko azken kantujira, Amaia Zubiriaren inguruan. Datorren larunbatean, ekainak 13, Kantujira berezia egingo dugu Amaia Zubiriaren abestiekin. Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu-bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunekin. Animatu parte hartzera! 

HITZORDUA: 12.00etan Mikel Laboa plazan. Bukaera berarekin egingo dugu, 13.30ean Zumetaren muralaren gerizpean. USURBIL KANTUZ. 

 

2026/06/09

EKAINAK 13, EUSKALTZALEON KANTUJIRA, 12:00etan Mercaderes kaletik abiatuta (Iruñazarra ostatu aurrean)

 

Iruñean Kantuz taldearen mezua: 

Ekainaren 13an, eta Iruñean Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturiko EUSKALTZALEON MARTXA iraganen da arratsaldean. Horren kariaz KANTUJIRA bat egitea proposatu dute, Iruñean Kantuz egiten dugun molde berean egitekoa. 
Euskaltzaleon Martxa arratsaldean egingo da, eta hiru zutabe abiatuko dira hiru tokitatik, ondoren hiruek bat egiteko Gazteluko plazan. 
Eguna osatzeko, eguerdian KANTUJIRA bat egitea da gure asmoa. Bisitariak izanen dira (musikariak eta beste ere bai) eta antolaketan jadanik batzuk laguntzeko prest daude (Orreaga fundazioa, ...). 
Mezu honen xedea da informazio hau zuei helaraztea eta laguntzeko animatzea, bainan baita zuen taldeetan zabalkundea egin eta egun horretan parte hartzeko. 

EKAINAK 13, LOIOLA KANTUZ, 12:00etan Izarraitzetik abiatuta


 

EKAINAK 13, BILBO KANTARI, 19:30ean La Bolsa eraikinetik abiatuta


 

EKAINAK 12, KANTUJIRA ERANDION, Plentzia Kantagunearen laguntzarekin. 19:30ean Sagarrondotik abiatuta