2026/02/28
2026/02/23
Jose Antonio Villar abeslaria eta aktore oñatiarra hil da.
Ostiralean, otsailaren 20an Jose Antonio Villar hil zen. Euskal kantagintzan, Ez dok amairu taldean murgilduta aritu zen.
Ez dok Amairu taldeak 1966an emandako jaialdi gehientan parte hartu zuen Jose Antonio Villarrek. Bakarlari gisa hasi zen kantari eta geroago 2 disko txiki grabatu zituen Arrasate orkestarekin Goiztiri diskoetxearentzat. 60ko hamarkadaren erdialdera, "euskal ye ye" esan izan dioten kantugintza modernoaren ahots nabarmenetakoa izan zen Villar. Aktore lanetan ere aritutakoa da Goenkale telesailean.
OTSAILAK 28, Baionan Kantuz, Euskal Museoan 11:00etatik aurrera
Otsailaren 28 huntan dugu Tuntuna elkartearen Baionan Kantuz hitzordua, Euskal Museo parean, non ez den aroa alde, orduan Albert 1eko eskolan aterbetuko baita usaian bezala. Programa airosa xirikordatu daukate baiones kantariek oraikoan ere, kantu berri batekin, Xabier Leteren "San Martin azken larrosa", Georges Brassens kantuaren "Saturne" kantuaren egokitzapen bat, ongi doana ekitaldi horren jarraitzaile segitueneri San Balentin ospatu den hilabete huntan. Oroituz ihauterian garaia dela, "Trapu zaharrak" Iparragirrerena ere xaramelatua eta antzerkitua daike, bai eta ere En Tol Sarmiento taldearen "Zurekin batera".
2026/02/12
2026/02/06
GONTZAL MENDIBIL: 50 urte KANTAGINTZAN
Urtarrilaren 21ean BILBOKO ARRIAGA antzokian 50 urteko kantu ibilbidea oroituz kontzertua eskaini zuen Gontzal Mendibilek. Beste hainbeste emanaldi eskainiko ditu aurten. Interesgarria berari eskainitako elkarrizketa Arratiako BEGITU aldizkarian. Elkarrizketa irakurtzeko sartu hemen:
PANTXOA eta PEIO: ELKARRIZKETA
"HUNKIGARRIA EGITEN DA GAURKO BELAUNALDIAK GUREARI DION ERRESPETUA".
Elkarrizketa guztia irakurtzeko, sartu hemen: PANTXOA-PEIO Elkarrizketa
2026ko EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna: GASTEIZEN datorren MAIATZAREN 30ean.
Gasteiz Kantuz taldearen eskabideari erantzunez, EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna antolatzeko lehen bilkura egin da. Lan talde sendoa, ilusioz beteta, eta eguna ahalik eta ongien antolatzeko konpromisoarekin. Gasteizera joateko asmoa duzuenok gorde zuen agendan maiatzaren 30eko eguna. Epe laburrean, informazio gehiago jasoko duzue. Animo eta aurrera!
2026/02/01
2026/01/25
2026/01/11
URTARRILAK 9, ERANDIO KANTAGUNEAREN 25 urte ospatzeko KANTUJIRA
ERANDIO KANTAGUNEAren mezua:
Urte berri on eta Zorionak guztioi!!
Otsailaren Kantaguneak 25 urte beteko ditu, beraz 2001ean hasitako ibilbide luze eta eder honetan parte hartu dugun guztiok zoriontzeko arrazoia egon badago. Eta merezi duen bezala ospatu beharrekoa izango da aurtengoa. Horretarako hainbat ideia badarabilkigu buruan. Besteak beste, Kantaguneak harreman zuzena izan duen talderen bat gurekin etortzeko gonbidatzea hilabete bakoitzean. Eta hasteko, urtarrilaren 9ko Kantagunera "Astrabudua kantetan" eta "Ta laurden" taldeak dira gonbidatuak. Urriaren 17an Erandioko hainbat talderekin egun berezia ere ospatzeko gogoa dugu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)











.jpg)






