Muxiko festa deituriko ekimena dugu Lezon antolatu duten hau, hala ere, kantatzeari ere tarte ederra eskaintzen dionez, hemen duzue beste ekimen interesgarri bat. Jende asko bilduko duela ez dago zalantzarik.
Ekimenaren inguruko informazioa kartela bertan duzue.
Badakizue abuztuaren 30ean, dantza eta kantua uztarturik Lezoko herrian.
2015/07/25
2015/07/24
2015/07/23
Abuztuaren 13an, Donostian, kantujira piratekin!!
Aurten ere, abuztuaren 13an, eguerdiko 12etan, La Flamenkan elkartuko dira kantuzale "piratak". Helburua argi dute, Donostia kantuz abordatzera!!!... ea zuekin, guztiokin.. kantuz konkistatzen dugun Donostia!!
Abuztuaren 15ean berriz ohiko kantujira egingo dute Donostiako kantujira taldeen eskutik, tartean iparraldeko musikarien laguntza izango dugu.
Abuztuaren 16an Oibar kantuz jaia
Hemen duzue Oibarren IPAR HAIZEAK elkarteak antolatutako jaia.
Oibar kantuz jaialdiaren egitaraua:
- 11:00etan, hamaiketakoa IPAR HAIZEA elkartean.
- 12:30ean kantuzaleen elkartzea igerilekuetako tabernan.
- 13:00etan Kantujira Udaletxetik abiatuta.
- 13:00etan bazkaria, eta ondoren, kantu-dantza jaia.
(Autobusa Iruñeatik, hamaiketakoa eta bazkaria: 16 euro).
Izena emateko: Deitu 669 741 673 / edo emailez: iparhaizea@hotmail.com
2015/07/22
Baionako jaietan Karrikaldiak eta kanturako hitzordu ugari

Baionako jaiak: uztailaren 25etik uztailaren 29ra.
Baionako jaiak hurbil ditugu eta bertan kantuan goxatzeko hitzordu ugari.
Egunero Jackes Portes plazan, gaueko 20etatik aurrera, Baionan Kantuz taldekideekin kantu saioa izango dugu.
Ibaialde taldeak jaietarako sortutako kantu liburuxka berria (Kantaleon 2015) jarriko dituzte salgai.
Bestetik aplikazio berri bat sortu dute mobiletan abestien hitzak jaisteko eta bertatik kantatzeko. BAIKANTA aplikazioa jaisteko (Google play bitartez): BAIKANTA Aplikazioa
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)





